Maite Albiz
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Maite Albiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1955 |
Herrialdea | Bizkaia |
Heriotza | 2009 (53/54 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | El País |
Maite Albiz (1955-2009) kazetaria, dokumentalista eta euskal mugimendu feministako ekintzaile aitzindarietako bat izan zen, Bilboko Emakumeen Dokumentazio Zentroaren sortzaile eta kudeatzaile izandakoa, 2010ean, bere omenez, bere izena hartuko zuena.[1][2]
Kazetaritza ikasi eta El Paísen lan egin zuen. [3] Aktibista feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanbladako militantea, emakumeen ekarpenen memoria biltzearen garrantziak bultzatu zuen 1982tik aurrera, euskal feminista aitzindari talde batekin batera, zeukaten dokumentazio bilgune bat sortzera, hasiera batean sukalde batean. Haisera batean Bizkaiko Emakumeen Asanbladako lan-batzordeak dokumentatzeko balio zuen artxibategia, gero liburutegi bihurtu zen, dokumentazio publikoko zentro. Maite Albiz izan zen lehen dokumentalista eta bilakaera prozesua gidatu zuena.[4] 1993ko urrian hasi ziren Bilboko Udalarekin lankidetzan irabazi-asmorik gabeko elkarte horren helburua sustatzen jarraitu ahal izateko, hots, gizartearen ikuspegi ez-sexista duten kultura-adierazpenak zabaltzea, emakumeen asoziazionismoa bultzatzea eta emakumeei eta aukera-berdintasunari buruzko gaietan espezializatutako atalak sustatzea, material bibliografiko, ikus-entzunezko eta aldizkari espezializatuekin.[5][6]
Albizek Madrilgo 1993ko Juntas y a por Todas Estatuko Jardunaldi feministetan, tailer bat antolatu zuen emakumeei buruzko dokumentu-funtsak kudeatzeko moduari buruz jarduteko eta lan ildo beretik ari zirenekin kontaktuan jartzeko. Bertan bildu ziren koordinaziorako premia bera ikusten zuten profesional asko, beste zentro batzuetan, beste liburutegi batzuetan zer egiten zen jakiteko. Hurrengo urtean Emakumeen Dokumentazio Zentroen eta Liburutegien lehen Topaketa egitea erabaki zuten, Iruñeko IPES Elkartearen Emakumearen Liburutegiak antolatuta. 1995ean hasi zen martxan Emakumeen Dokumentazio Zentroen eta Liburutegien Sarea (Red de Centros de Documentación y Bibliotecas de Mujeres), emakume eta generoan espezializatutako zentroen arteko komunikazio- eta lankidetza-kanal bat izateko asmoz sortua.[1]
Autoritate kontrola |
|
---|