Edukira joan

Nazioen Mundua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nazioen Mundua, 2007an Goierrin sortutako herri ekimena da.

Aurkezpenaaldatu iturburu kodea

2007an hasi zen gorpuzten Idiazabalen, gerora Goierrin eta Euskal Herrian Nazioen Mundua izenez ezagutzera eman den mugimendua[1]. Herri kirola ardatz, sentsibilitate ezberdinetako herritarrak bildu ziren helburu baten baitan: nazio guztiek duten erabakitzeko eskubidea aldarrikatzea, eta hor kokatzen zuten Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea ere.

Herritarrek gizartean eta honen hobekuntzan eragiteko zuten ahalmenean sinetsita, euren eremutik hasi ginen autodeterminazioaren gaia gizarteratzen. Baliabide ekonomiko eskasak izan arren, gogoa eta ilusioa izan ziren euren indarra. Formatu txikia zen euren plaza naturala eta hori zen euren lan eremua, horrek egiten zien herri ekimen. Ekintzak finantzatu ahal izateko herri-kirol erakustaldiak egiten zituzten, jaialdi txikiak antolatu, telebistara joan ziren publiko moduan, hamaika bilera egin zituzten, taloak egin, Udaletan atxikimendu mozioak sartu zituzten, sare sozialak baliatu zituzten, taloak saldu, hitzaldiak antolatu, errifak…

Azken urte hauetako ibilbidean, jendearen parte hartzea errazten zuten ekintzak antolatzea izan zuten buruan, ekintza parte hartzaileak, koloretsuak, eraikitzaileak, baikorrak, anitzak, lanerako ez ezik, gozatzeko aukera ere ematen zutenak, … eta beti ere autodeterminazio eskubidearen jiran; elkartuz, guztien borondatez, ametsak lor zitezkeela erakutsiz.

Igartzako manifestuaaldatu iturburu kodea

Ordura arte Idiazabalgo autodeterminazioaren aldeko herri ekimena zenak, eskualdera zabaltzen hasiak ziren jada, eta zabalpen hori Beasaingo Igartza jauregian aurkeztu nahi zuten. 2010eko maiatzaren 22an, ospe eta ardura handiko 35 goierritarrek, ekonomia, kirol, politika nahiz kultura arloko pertsona erreferentzialak, aurkeztu zuten Igartzako Manifestua deitu zena. Adierazpen harekin oinarri bat finkatu nahi zuten, oinarri demokratiko bat, sentsibilitate ezberdinek bat egin zezaketen topagune bat, denek kabitzeko modukoa, denek irabazteko modukoa: erabakitzeko eskubidea.

Argazki hura mugarri bat izan zen, Goierriko herritarrek ilusioz eta pozez hartu zutena eta herri ekimen hau eskualdean zabaltzen lagundu zuena.

Xedeaaldatu iturburu kodea

Nazioen Munduak honako helburu hauek ditu[2]:

  • Nazioen Mundua ideologia eta sentsibilitate desberdina duten herritarrez osatutako herri ekimena da.
  • Helburu oinarrizko bat du: herritar orok bere naziotasunaren gain erabakitzeko duen eskubidearen aitortza eta onarpena.
  • Erabakitzekoeskubidea gatazka politikoaren muinetik ateratzea, desideologizatzea eta gizarteratzea bilatzen du. Ez gara politikaz ari, eskubideetaz ari gara.
  • Herritarrez osatutako taldea da. Erabakitzeko eskubidea gai garrantzitsuegia da politikoen esku bakarrik uzteko.
  • Herritarren lidergoa eta ekimena, bultzatu eta gauzatzen du.
  • Erabakitzeko eskubidearen topagunera iristeko bideak bilatu, sortu eta ibiltzen ditu, aurreiritziak gaindituz eta desberdintzen gaituena baino, batzen gaituena lehenetsiz.
  • Jendartea osatzen dugun norbanako, eragile eta erakunde ororen arteko sinergiak, parte hartzea eta elkarlana bilatzen ditu.
  • Erabakitzekoeskubidearen aldarrikapenerako eta gizarteratzerako ekimen parte hartzaile, dinamikoak, eta irekiak erabiltzen ditu.
  • Giza harremanen balioan sinistu eta gizarte sanoago, justuago eta demokratikoago bat eraikitzekoherritarrok dugun ardura geure egiten dugu.
  • Denon eskubidea gauzatzeko unea iritsi dela sinisten dugu.

Harremanak nazioarteanaldatu iturburu kodea

Gaia jorratzen duten beste erakunde edo herrialde batzuekin harremana izaten eta sendotzen saiatu ziren aldi berean, Eskoziarekin eta Kataluniarekin batez ere, joan-etorriko hainbat jarduera antolatuz, elkar ezagutuz lehenengo eta elkarri ikasiz gero. Hor kokatu zen 2010ean Eskoziarrekin Ordizian antolatutako jaialdi erraldoia, adibidez. Hori baino egun batzuk lehenago, eta Euskal herri mailako jaialdia izatea nahi zutenez, Donostiako Miramar Jauregian Euskal Herri mailan ezagunak ziren kultura, ekonomia, politika eta kiroleko aurpegi ezagunek bat egin zuten herri ekimenarekin[3].

Ekimenakaldatu iturburu kodea

Itsasondon 80 urte lehenago udalbatzak onartu zuen autodeterminazioaren aldeko aldarriaren berri iritsi zitzaien. Aukera ezin hobea zen 1931n Itsasondoko alkatea buru zela, onartu zen idatzi hura berretsiz, 2011n Goierriko alkate guztiek bat egitea Igartzako Manifestuaren bidez.

Ildo beretik etorri dira Gazta zati bat dokumentala, Lazkaoko Flashmob-a, Dantza zati bat, besteak beste.

Denbora lerroaaldatu iturburu kodea

Honako denbora lerroa izan du Nazioen Mundua herri ekimenak[4].

Abiapuntua: Idiazabalaldatu iturburu kodea

2008ko San Blasakaldatu iturburu kodea

Idiazabalen sentsibilitate desberdineko bi herritar ezagun eta errespetatuk Nazioen Munduaren aurkezpena egin zuten, autodeterminazio eskubidearen aldeko Idiazabalgo herri ekimena.

2008ko martxoa. Eskoziara bidaiaaldatu iturburu kodea

Eskoziarekin harremanak sortu eta sendotzeko asmoz, 100 laguneko espedizioa Edinburgo eta Invernessera joan ziren. Kirola eta folklorearen bidez erabakitzeko eskubidea aldarrikatu genuen.

2009ko apirila. Kataluniara bidaiaaldatu iturburu kodea

100 lagun baino gehiagoko ordezkaritza bat La Bisbal de L’Empordara eta Bartzelonara joan ginen erabakitzeko eskubidearen gaia nola jorratzen ari ziren gertutik ezagutzera. Zubiak sortzera.

2009ko ekaina. Inverness Basque Tartanaldatu iturburu kodea

Herrien arteko uztarketan sakontzeko euskal “tartan-a” sortu eta Eskoziako gobernuan ofizialki erregistratu zuten “Inverness Basque Tartan” izenarekin.

2009ko uztaila. Eskoziara bidaiaaldatu iturburu kodea

70 euskaldun Invernessera joan ziren, Highlands Games World Championship mundu mailako txapelketara, 2010ean egitekoa zen autodeterminazio erreferendumaren harira.

2009ko urria. Katalanen etorrera Idiazabaleraaldatu iturburu kodea

“Autodeterminazioa herrien topagune” lelopean, Kataluniako ordezkaritza bat gonbidatu zuten Idiazabalera.

2010eko otsaila. Kataluniara bidaiaaldatu iturburu kodea

Idiazabalgo ordezkaritza bat La Bisbal de L’Empordara joan ziren, herri galdeketa gertutik jarraitzera.

2010eko martxoa. Katalanak Idiazabaleraaldatu iturburu kodea

“Euskal Herria-Catalunya” topaketa antolatu zuten Idiazabalen. Bertan La Bisbal de L’Empordako gonbidatuek Katalunian egin berri ziren independentziari buruzko galdeketen berri eman zieten.

Goierrira jauziaaldatu iturburu kodea

2010eko urria. Miramar Jauregiko agerraldiaaldatu iturburu kodea

Euskal Herri mailako kirol, politika eta kultura munduko hainbat eragilek Igartzako Manifestuarekin bat egin eta Scotland-Euskal Herria jaialdira joateko deialdia luzatu zioten euskal gizarteari Miramar Jauregian egindako agerraldi publikoan.

2010eko urria. Scotland-Euskal Herria jaialdiaaldatu iturburu kodea

7000 lagun bildu zituen jaialdi erraldoia antolatu zuten Ordizian (Gipuzkoa). Ia 100 laguneko ordezkaritza eskoziarra gonbidatu genuen, kirolariz, dantzariz, politikariz, musikariz eta kazetariz osatutakoa.

2011ko apirila. Itsasondo 1931-Goierri 2011: Autodeterminazioa gero eta argiagoaldatu iturburu kodea

1931n, Itsasondon, autodeterminazioaren aldeko lehenengo adierazpen instituzionala egin zutenetik 80 urte betetzen zirela eta, Goierriko 18 alkateek bat egin zutenIgartzako Manifestuarekin, Itsasondoko adierazpen hura berretsiz.

2011ko uztaila. Mosaiko Erraldoiaaldatu iturburu kodea

Ezberdinen arteko batuketak duen garrantzia adieraziz, pertsonaz osatutako mosaiko erraldoia egin zuten Larraitzeko zelaietan “Autodeterminazioa/Self-determination” lelopean.

Gazta zati bat dokumentalaaldatu iturburu kodea

2012ko apirila. Gazta Zati Bat dokumentalaren estreinaldiaaldatu iturburu kodea

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztu genuen Gazta Zati Bat, ordura arte egindako lana jasotzen duen dokumentala.

2012 iraila. Gazta&Bread Work-Cafealdatu iturburu kodea

Donostiako Zinemaldiaren testuinguran, erabakitzeko eskubideari buruzko mahai inguruak antolatu genituen Donostiako Boulebardean.

Gazta Zati Bataldatu iturburu kodea

Anbizioa izan zuten eta erronka berriak jarri euren buruari, mugarik handienak bakoitzak bere buruan dituela jakinda. Hasieratik izan zuten garbi egindakoa jaso egin behar zela nolabait, testigantza jaso, gero zabaldu eta jakitera emateko. Bideoan grabatzen saiatu ziren egindako guztia, baita ekintza txikiena ere, egunen batean material harekin zerbait egin ahal izango zutela eta.

Gure Esku Dagoaldatu iturburu kodea

2012ko ekaina. “Gure esku dago” jaialdiaaldatu iturburu kodea

Egun osoko jaialdia antolatu zuten Lazkaon. Bertan grabatu zuten “Gure esku dago” Flashmoba, herritarrek elkartuta egin zezaketenaren adibide.

Kanpo estekakaldatu iturburu kodea

Erreferentziakaldatu iturburu kodea

🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna