Öland

Öland[1] Suedia hego-ekialdeko uhartea da. Herrialdeko osoko bigarren uharterik handiena da. Guztira 1.342 kilometro karratu ditu. Hegoaldeko nekazal paisaia Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 2000 urtean. Ramsarko hitzarmenak babesturiko eremua ere bada.

Öland

Gettlinge
Geografia
KokapenaItsaso Baltikoa
Azalera1.342 km2
Punturik garaienaHögsrum
Politika
Herrialdea Suedia
KonderriaKalmarko konderria
Hiri populatuenaFärjestaden
Hiri populatuenaren biztanleria5.018 bizt.
Gizartea
Biztanleria26.640 bizt.
Dentsitatea18,63 bizt./km2
Talde etnikoakSuediarrak

Administrazioa

Historikoki probintzia izan bada ere 1634tik aurrera Kalmarko konderriaren barnean kokaturik egon da. Bi udalerrik osatzen dute uhartea, Borgholm udalerria iparraldean eta Mörbylånga udalerria hegoaldean.

Öland uharteko herriak:

  • Alby
  • Borgholm
  • Gettlinge
  • Hulterstad
  • Färjestaden
  • Mörbylånga
  • Eriksöre
  • Stenåsa
  • Segerstad
  • Seby
  • Södra Sandby
  • Norra möckleby
  • Bläsinge
  • Gårdby
  • Ottenby
  • Köpingsvik

Historia

Indusketa arkeologikoek erakutsi dute Öland duela 8.000 urte populatua izan zela. Harri Aroan izotzeko zubia eratu zen Kalmarko itsasartean eta hura zeharkatuz iritsi ziren lehen biztanleak Ölandera.

Harrespila ugari aurkitu dira Alby herriaren inguruan, asko harrizko itsasontziak direnak. 19 eraztun itxurako gotorleku ere aurkitu dira, denetan aipagarriena Eketorp.

Ekologia

pH altuko lurzorua dauka eta hainbat espezie bitxi aurkitzen dira. 1741ean Carolus Linnaeus izan zen bertan eta espezie ugari dokumentatu zituen.

Klima

    Datu klimatikoak (Öland's Northern Edge, temperature 2012-2015, precipitation 1961-1990; extremes since 1901)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)10.713.017.323.326.432.031.031.026.622.114.011.832.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)1.72.04.99.214.219.522.521.817.711.47.24.011.3
Batez besteko tenperatura (ºC)0.30.32.46.210.915.819.018.314.99.45.62.48.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)-1.0-1.40.03.27.512.015.514.812.17.34.00.86.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-24.5-28.0-25.2-14.0-2.02.18.28.23.2-2.5-7.0-13.8'
Pilatutako prezipitazioa (mm)32.021.624.425.031.931.640.044.749.437.246.436.7420.4
Iturria (1): [2]
Iturria (2): [3]

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak