Eraztun itxurako gotorleku bikingoak

Eraztun itxurako gotorleku bikingoak edo Trelleborg Danimarkan eta Suedia hegoaldeko Eskania eskualdean dauden sei gotorleku bikingoren multzoa da.

Eraztun itxurako gotorleku bikingoak.
Aggersborgeko gotorlekua.
Berreraikitako etxe luzea Slagelseko Trelleborgen.

Historia

Gotorleku hauek X mendearen bukaeran eraiki ziren Harald Blaatand eta bere seme Svend I.a "Bizar zatitua"-ren erregealdian altxatu ziren.

974 urtean Harald erregeak Danevirke (Jutlandiako babes eremua) galdu zuen eta gotorleku hauek herrialde osoaren babesa bermatzeko eraiki zituela uste da. Svend I.ak aldiz Ingalaterra erasotzeko abiapuntu gisa erabili zuen. 1013an esate baterako Londres harpilatu zuten.

Egitura

Gotorleku hauen artean lehenengo indusketak Slagelseko Trelleborgen egin ziren 1936 eta 1941 artean eta beronek eman zion multzoari izena. Gotorlekuek egitura zirkularra daukate eta honen inguruan harresia dago, hau ez da beti zirkularra. Egitura erromatar oinetan neurturik zegoen eta zanga ere hauengandik ikasitakoa dela uste da.

Eraztunaren barneko patioa lau zati berdinetan banaturik dago eta hauetan etxean zeuden. Harresiak lau ate zituen, bakoitza puntu kardinal bati begira.

Gizateriaren Ondare

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu ditzan eskaera egina dago.

Gotorlekuen zerrenda

GotorlekuaHerriaDiametroaHarresiaren lodieraEtxe kopuruaEtxeen luzera
AggersborgAggersund (Danimarka)240 m11 m4832'0 m
BorgebyLomma (Suedia)150 m15 m
BorreringLellinge (Danimarka)145 m10-11 m
FyrkatHobro (Danimarka)120 m13 m1628'5 m
NonnebakkenOdense (Danimarka)120 m
TrelleborgSlagelse (Danimarka)136 m19 m31 (16 barruan + 15 harresian)29'4 m
TrelleborgTrelleborg (Suedia)125 m

Kanpo estekak