1920ko Kontxako Bandera

1920ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
AntolatzaileaDonostiako Udala
Partaideak3
Estropadak2 estropada
Hasiera1920ko irailaren 5a
Amaiera1920ko irailaren 12a
Palmaresa
TxapeldunaEuskal Herria Donostia
Txapeldunordeaez
1919
1921

1920ko Kontxako Bandera (Banderaren 28. edizioa), urte horretako irailaren 5ean eta 12an jokatu zen; Donostiak bere 12. Kontxako Bandera eskuratu zuen.

Kontakizuna

Bandera istilutsua izan zen:[1] lehen jardunaldian, sanjuandarrak izan ziren irabazle, donostiarrei 10 segundo aterata. Estropada amaitzean, pasaitarrek erreklamazioa aurkeztu zuten, Donostiak ababorretik 3. baliza utzi zutelako arauz 2. baliza utzi behar zutenean. Epaileek ez zuten erreklamazioa ontzat hartu, donostiarrek ez zutelako abantailarik lortu eta inori kalterik ez ziotelako egin. Badirudi, antolakuntzak ez zuela sobrako bosgarren baliza bat kendu eta hortik etorri zela Kirikoren nahasmendua-edo. Nolanahi ere, Pasai San Juan eta Donostia sailkatu ziren bigarren jardunaldirako; eta, urte haietan egiten zen moduan, traineruak trukatu egiten ziren bigarren jardunaldi horretan.

Bigarren jardunaldian, Donostia sanjuandarren traineruarekin aurkeztu zen (arauak agindu bezala traineruak trukatu egiten baitziren), eta pasaitarrak ageri ez. 13 minutuz zain egon ondoren, irteera eman zen eta Donostiak 19:45 bikaina lortu zuen. Kaira iristean, trainerua jasotzera joan ziren pasaitarrek ontzia garbitu egin zuten, kutsatua balego bezala. Istiluak izan ziren, baina ezer larririk ez.

Esaten zenez, sanjuandarren jarreraren arrazoia omen zen beren ontzia askoz arinagoa zela donostiarrena baino, eta, ondorioz, susmoa zutela Donostiak erraz irabaziko zutela bigarren jardunaldian, pasaitarren trainerua erabiliko zutenez.[2].

Epaileen erabakiarekin konforme ez zeudenez, San Juan eta Santurtzik beste estropada bat antolatu zuten Zarautzen irailaren 26an. Sanjuandarrak atera ziren irabazle, 18 segundoko aldearekin.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Pasai San Juan
Donostia
Santurtzi
Zumaia
Hondarribia
San Juan
Nª Sra del Carmen
San Nicolas
San Telmo
Ama Guadalupekoa
Frantzisko Laboa "Matxet"
Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"
Juan Unzuri
Anselmo Zubia
Ramon Lekuona

Emaitzak

Bigarren jardunaldian traineruak trukatu egin zituzten bi lehenek.

Behin betiko denborak
PostuaElkartea1. Eguna2. EgunaDenera
1Donostia20:22 4/519:4540:07 4/5
2Pasai San Juan20:12 3/5
-
-
3Santurtzi20:39
-
-
4Hondarribia21:13
-
-
5Zumaia21:39
-
-

Tripulazio irabazlea

  • Donostia
    • Patroia: Frantzisko Zubiaurre "Kiriko"
    • Arraunlariak: Sebastian Bakeriza, Juan Kaperotxipi, Celestino Aristigieta, Valentín Bakeriza, Inazio Agote, Roke Landaberea, Fermin Aristigieta, Marcial Alvarez, Jose Juan Aldanondo, Joxe Mari Zubiaurre, Pascual Vicuña, Javier Galdos, Antton Bakeriza. Ordezkoak: Francisco Blanco, Jose Balenziaga, Tomas Agote, Inazio Karril.

Erreferentziak

Bibliografia

  • AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
  • ZAVALA, Antonio (2003): Estropadak bertsotan. Auspoa Bilduma. Sendoa Argitaletxea, ISBN 84-95378-64-7

Ikus, gainera

Kanpo estekak