1960ko Espainiako Itzulia

1960ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa15. Espainiako Vuelta
Datakapirilak 29 – 1960.eko maiatzak 15
Luzera3.567 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaGijón
Helduera-lekuaBilbo
Emaitzak
TxapeldunaBEL Frans De Mulder (Groene Leeuw-Sinalco-SAS)
TxapeldunordeaBEL Armand Desmet (Groene Leeuw-Sinalco-SAS)
HirugarrenaESP Miguel Pacheco
◀19591961▶
Dokumentazioa

1960ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 15. edizioa izan zen. 1960ko apirilak 29 eta maiatzak 15 artean ospatu zen horietako bi bikoitzak izan ziren 17 etapatan banatutako 3566 kilometroko ibilbidea eginez itzuliaren hasiera izan zen Gijon eta amaiera izan zen Bilbo artean.

80 txirrindularik parte hartu zuten edizio honetan, horietatik proba 24k amaitu zutelarik.

Garailea izan zen Franz De Mulderrek proba 34,575 kilometro orduko bataz besteko abiaduran bete zuen. Bere herkide Arthur de Cabooter puntukako sailkapenaren garailea izan zen, eta Groene Leeuw taldekako sailkapenaren garailea izan zen. Belgiar protagonismoa soilik mendiko sailkapenean, Antonio Karmanyk irabazitakoa, eta tarteko helmugen sailkapenean, Vicente Ituratek irabazitakoa, eragotzi zen.

Etapa erregina izan zen 14. etapan, Gasteizen amaitu zena, Federico Martín Bahamontes eta Itzuliaren antolakuntzaren arteko enfrentamendu bat gertatu zen. Toledotar txirrindulariak Julio San Emeteriori lasterketan jarraitzen uzteko eskatu zuen, kontrolez kanpo heldu bazen ere. Bahamontesek lasterketatik erretiratzearekin mehatxatu zuen bere eskakizuna bete ezean, azkenean hala izan ez zen arren. Hurrengo egunean Bahamontesek pelotoitik ihes egin zuen, ondoren gelditu eta pelotoiak harrapatua izateko, azkenean pelotoitik oso atzean geratu eta helmugan garailegandik ordu bete beranduago iristeko. Lasterketako medikuak, beranduago, "Toledoko arranoa"k apendizitia zuela adierazi zuen.

Etapak

EtapaIbilbideaKilometroakEtapa garaileaSailkapen nagusiko liderra
1.aGijón8 (taldekako erlojupekoa) Faema Gabriel Mas
2.aGijón-A Coruña235 Felipe "Katania" Alberdi Felipe "Katania" Alberdi
3.aA Coruña-Vigo187 Antón Barrutia Antón Barrutia
4.aVigo-Ourense105 Frans De Mulder Antón Barrutia
5.aOurense-Zamora287 Antonio Gómez del Moral Jesús Galdeano
6.aZamora-Madril250 Nino Assirelli Fernando Manzaneque
7.aMadril209 Frans De Mulder Fernando Manzaneque
8.aGuadalajara-Zaragoza264 Arthur Decabooter Fernando Manzaneque
9.aZaragoza-Bartzelona269 Salvador Botella Franz De Mulder
10.aBartzelona-Barbastro240 Alphonse Sweeck Armand Desmet
11.aBarbastro-Iruñea267 Vicenç Iturat Armand Desmet
12.aIruñea-Logroño179 Jesús Galdeano Armand Desmet
13.aLogroño-Donostia211 Federico Martín Bahamontes Armand Desmet
14.aDonostia-Gasteiz263 Antonio Suárez Armand Desmet
15.aGasteiz-Santander232 Arthur Decabooter Armand Desmet
16.aSantander-Bilbo192 Frans De Mulder Franz De Mulder
17.a aBilbo-Gernika116 Frans De Mulder Franz De Mulder
17.a bGernika-Bilbo53 (banakako erlojupekoa) Antonio Karmany Frans De Mulder

Taldeak

TaldeaTaldeko liderra
FaemaAntonio Suárez
Magnat - RochetFrancis Anastasi
Groene LeeuwNoël Foré
EMICharly Gaul
TaldeaTaldeko liderra
KASCarmelo Morales
FerrysVicenç Iturat
Licor 43Antonio Gómez del Moral
MajestadJesús Loroño

Sailkapenak

Honakoak izan ziren edizio honetan jokatu ziren bost sailkapenen emaitzak:

Sailkapen nagusia
1.Frans De Mulder  BelgikaGRO103h 05' 57s
2.Armand Desmet  BelgikaGRO+ 15' 21s
3.Miguel Pacheco  EspainiaL43+ 19' 24s
4.Antonio Karmany  EspainiaKAS+ 22' 03s
5.Juan Campillo  EspainiaKAS+ 29' 50s
6.Fernando Manzaneque  EspainiaFAE+ 31' 58s
7.Salvador Botella  EspainiaFAE+ 32' 58s
8.Benigno Aspuru  EuskadiKAS+ 35' 08s
9.Jesús Loroño  EuskadiMAJ+ 38' 11s
10.Arthur De Cabooter  BelgikaGRO+ 44' 42s


Puntukako sailkapena
1.Arthur De Cabooter  BelgikaGRO189 puntu
2.Juan Campillo  EspainiaKAS214 puntu
3.Franz De Mulder  BelgikaGRO239 puntu


Mendik sailkapena
1.Antonio Karmany  EspainiaKAS65 puntu
2.Antonio Suárez  EspainiaFAE55 puntu
3.Franz De Mulder  BelgikaGRO44 puntu


Tarteko helmugen sailkapena
1.Vicenç Iturat  Espainia19 puntu


Taldekako sailkapena
1.Groene Leeuw  BelgikaGRO310h 18' 00s

Kanpo estekak