Federico Martín Bahamontes

txirrindulari espainiarra

Federico Martín Bahamontes (Alejandro Martín Bahamontes izenarekin jaioa, Santo Domingo-Caudilla, Toledo, 1928ko uztailak 9Valladolid, 2023ko abuztuaren 8a) Toledoko Arranoa ezizena jaso zuena, txirrindulari profesional bat izan zen 1954 eta 1965 artean, garai horretan 74 garaipen lortu zituelarik.

Federico Martín Bahamontes

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlejandro Martín Bahamontes
JaiotzaVal de Santo Domingo (en) Itzuli1928ko uztailaren 9a
Herrialdea Espainia
HeriotzaValladolid2023ko abuztuaren 8a (95 urte)
Hobiratze lekuaToledo
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 
Jasotako sariak

Biografia

Mendian espezialista, Bahamontesek 1959ko Frantziako Tourra irabazi zuen, hasiera batean faboritoa ez zen arren. Alabaina, Pirinioetan egin zuen ihesaldia eta Puy-de-Dômeko kronoigoeran lortutako garaipenaren ondorioz abantaila nabarmena lortu zuen. Alpeetan, Charly Gaulekin elkartu zen, hau ere eskalatzailea eta aurreko edizioko garailea, eta Henri Angladek zein Jacques Anquetilek diferentzia jan zioten arren, ez ziren Bahamontesentzat mehatxu izan, bigarren amaitu zuen Angladeri Tour amaieran lau minutu baino gehiago atera zizkiolarik.

1963an 2. postuan amaitu zuen, Anquetilen ondoren, bere laugarren Tourra lortu zuena. Oso berdinduta Alpeetan eta Pirinioetan, Anketilek abantaila erlojupekoan lortuko zuen, une hartan bere laugarren Tourra zena lortuz, Bahamontes bigarren geratu zelarik, hiru minutu eta erdi baino gehiagora. Urte bete beranduago, 1964an, Bahamontesek 3. amaitu zuen Tourra Jacques Anquetil eta Raymond Poulidorren ondoren, garaileagandik lau minutu baino gehiagora.

Zen bezain eskalatzaile bikaina izanda, Mendiko saria bi aldiz irabazi zuen Espainiako Vueltan, behin Italiako Giroan eta sei aldiz Frantziako Tourrean, non errekorra izan zuen Lucien Van Impe belgiarrarekin batera Richard Virenque frantziarra iritsi zen arte.

Bahamontes Toledoko Itzuliko zuzendaria da duela 40 urte baino gehiagotik. Gainera, Navalcarneroko Txirrindularitza Kluba babestu zuen.

Bitxikeriak

  • Amélie frantziar filmean Bahamontesek 1959ko Tourrean lortutako garaipena aipatzen da.
  • Miguel Delibesen Cinco horas con Mario liburuan "Toledoko Arranoa"ri erreferentzia egiten zaio.
  • Txirrindularitza erakusketa bat du Seseña Nuevon, Würth Espainiako instalakuntzetan dagoena, non txirrindulariak bere bizikletak, garaikurrak, irudiak eta bere kirol irudiarekin lotutako gainontzeko gaiak erakusten dituen.

Tourraren omenaldia

Frantziako Tourrean lortu zuen garaipenaren 50. urteurrenean (Tourra irabazi zuen lehen espainiarra izan zen), 2009an, Bahamontesi, Toledoko Arranoari omenaldia egin zion Tourreko antolakuntzak 6. etaparen hasieran (Girona-Bartzelona), 81 urte bete zituen egun berean ospatu zena.

Egun batzuk lehenago, Frantziako enbaxadoreak plaka oroigarri bat eman zion Frantziar Errepublikaren izenean.

Palmaresa

1954

1955

1956

1957

1958

1959

1960

1961

1962

1963

1964

1965

Emaitzen laburpena

Itzuli Handiak eta Munduko Txapelketa

Itzuli Handia1953195419551956195719581959196019611962196319641965
Italiako GiroaUT17.UT
Frantziako Tourra25.4.UT8.1.UT4.23UT
Espainiako VueltaXX21.4.2.6.UTUT10
Munduko Txapelketa17.

Beste Itzuliak

Carrera1953195419551956195719581959196019611962196319641965
Kataluniako Volta8.5.10.
Romandiako Tourra12.7.2.
Dauphine Libere4.5.6.
Suitzako Itzulia3.


Legenda
Ez zuen parte hartu
DSKDeskalifikatua
UTUtzi

Taldeak

  • Mondia (1954)
  • Terrot (1955)
  • ICEP-Girardengo (1956)
  • Mobylette (1957)
  • Faema (1958)
  • Cóndor (1959). Garaiko araudiari esker, espainiar lasterketak KAS taldean korritu ahal izan zituen.
  • Faema (1960)
  • VOV (1961)
  • Margnat-Paloma (1962)
  • Margnat (1963-1965)

Kanpo estekak



Aurrekoa
Charly Gaul
Frantziako Tourreko garailea
1959
Ondorengoa
Gastone Nencini