1965eko Boto Eskubide Legea

.

1965eko Boto Eskubide Legea
Motaelection act (en) Itzuli
Act of Congress in the United States (en) Itzuli
Promulgatze89th United States Congress (en) Itzuli
Argitaratze-data1965
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Nongo eskumenen mendeAmeriketako Estatu Batuak
Sinatzailea
Lanaren edo izenaren hizkuntzaingeles

1965eko Boto Eskubide Legea (ingelesez: Voting Rights Act of 1965) Estatu Batuetako lege federal historikoa da, boto eskubidean arraza-bereizkeria debekatzen duena[1][2]. Lyndon B. Johnson presidenteak sinatu zuen 1965eko abuztuaren 6an, afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko mugimendua goren unean zegoelarik; ondoren, Kongresuak bost zuzenketa egin zizkion, testuaren bermeak zabaltzeko. Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioaren 14. eta 15. zuzenketek bermatzen zituzten boto eskubideak babesteko egina, lege honek arraza-gutxiengoen boto eskubidea segurtatu zuen herrialde osoan, batez ere hegoaldean. Ameriketako Estatu Batuetako Justizia Sailaren arabera, eskubide zibilen alde herrialdean inoiz promulgatu den legerik eraginkorrena da[3].

Lyndon B. Johnson presidentea, Martin Luther King eta Rosa Parks Boto Eskubide Legearen izenpetze ekitaldian, 1965eko abuztuaren 6an

Erreferentziak

Kanpo estekak