1982ko Korrika

1982ko Korrika edo 2. Korrika[1] Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren bigarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan Rikardo Arregi omendu zuen. AEK, euskararen alternatiba herritarra eta Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde leloa izan zuen.

1982ko Korrika
Irudia
LeloaAEK, euskararen alternatiba herritarraKorrika, herriaren erantzuna euskararen alde
Motaekitaldi
Honen parte daKorrika
Denbora-tarte1982ko maiatzaren 22a - 1982ko maiatzaren 30a
1980
1983
HerrialdeaEuskal Herria
AbiapuntuIruñea
HelmugaDonostia
Lanaren edo izenaren hizkuntzaeuskara

Ibilbidea

Iruñean 1982ko maiatzaren 22an hasi eta Donostian maiatzaren 30ean bukatu zen. Lehenengo erreleboa Jose Maria Jimeno Jurio historialari eta etnografoak egin zuen. Kilometroetan hainbat akats izan zirenez lau orduko atzerapenarekin sartu zen Korrika Donostiako kaleetan. 1980an izandako polemikaren ondorioz Euskaltzaindiatik kanporatua izan zen AEK eta Eusko Jaurlartzak ere diruz ez laguntzea erabaki zuen. Francisco Javier Ansuategi, Nafarroako Gobernadore Zibila ere saiatu zen Korrika Nafarroatik pasatzea eragozten. Oztopo eta akats guztien gainetik ordea ekitaldi oso arrakastatsua izan zen.[2]

Mezua

Aurreko ekitaldian mezuarekin arazoak izan zirenez, oraingoan ere Rikardo Arregik 1966an Euskaltzaindiari idatziriko eskutitza erabili zen. Bertan Alfabetatze saila sor zezan proposatzen zion, jendeak euskaraz irakurri eta idazten ikastearen garrantziaz hausnartzen zuen. Julen Kaltzadak irakurri zuen.

Abestia

2. ekitaldirako kanta Akelarre taldeak egin zuen, Korrika 2 izena zuen.[3]

Atzo ginen ume eroak
amets huts bateri lotuak
gizartearen ema galduak
buru bero eta harroak

Gaur aldiz eta milaka
jendea doa lasterka
amets horren atzetik presaka
hauxe da bada korrika.

Korrikan, korrikan
korrikan, sartu hadi korrikan
korrikan, korrikan
euskararen onetan. (errepika)

Atzo zinen trapu zaharra
botatzeko gauza zatarra
ahalgearen sustagai bakarra
besten artean hain zakarra.

Gaur aldiz zara zuhaitza
mila hostoen emaitza
gure izatearen hatsa
gure herriaren bihotza.

Erreferentziak

Kanpo estekak