2005eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

2005eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa [1] Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 34. edizioa izan zen, 2005eko urtarrilaren 8 eta martxoaren 13 bitartean ospatu zen. Bertan, 19 bertsolarik hartu zuten parte. Urte honetako Txapelketa (aurreko hiru urteetan bezala) bi fasetan antolatu zen; lehenbiziko fasean 5 saioko Nafarroako Bertso Liga jokatu zen. Liga horretako lehenbiziko sailkatuak eta aurreneko urteko finalistak, 3 finalaurrekoetan neurtu ziren. Finala martxoaren 13an ospatu zen Lakuntzako Behar Zana pilotalekuan.

Xabier Silveirak jantzi zuen txapela hirugarren aldiz.

Parte-hartzaileak

Bertsolariak

Gai-jartzaileak

  • Miren Bidarte
  • Josu Etxanobe
  • Ekintza Landa
  • Manu Legarra
  • Alaitz Rekondo

Epaileak

Finala

PostuaBertsolariaPuntuak
1.Xabier Silveira425
2.Estitxu Arozena405,5
3.Julen Zelaieta393
4.Joxe Juan Zubieta “Etxabe”391
5.Jon Barberena382
6.Xabier Legarreta “Arano”380
7.Juan Mari Lopez365,5
8.Iñigo Ibarra356,5

Lehenbiziko lau sailkatuek Bertsolari Txapelketa Nagusirako txartela eskuratu zuten.

Erreferentziak

Kanpo estekak