2005eko Paris-Roubaix

2005eko Paris-Roubaix
Datu orokorrak
Lasterketa103. Paris-Roubaix
Txapelketa2005 UCI ProTour
Data2005.eko apirilak 10
Luzera259 km
HerrialdeaFRA Frantzia
Irteera-lekuaCompiègne
Helduera-lekuaRoubaix
Taldeak25
Amaitu dutenak80
Bataz besteko abiadura39,884 km/o
Emaitzak
TxapeldunaBEL Tom Boonen (Quick Step-Innergetic)
TxapeldunordeaUSA George Hincapie (Discovery Channel)
HirugarrenaESP Juan Antonio Flecha (Fassa Bortolo)
◀20042006▶
Dokumentazioa

2005eko Paris-Roubaix txirrindularitza lasterketa klasiko honen 103. edizioa izan zen. 2005eko apirilak 10ean ospatu zen eta 259 kilometroko ibilbidea izan zuen, garailea Tom Boonen belgikarra izan zelarik.

Flandriako Tourra ospatu eta aste betera, aipaturiko txirrindulari belgikarrak irabazi zuen Paris-Roubaix klasikoa, ihes eginda zihoazen beste biak ziren Juan Antonio Flecha espainiarra eta George Hincapie estatubatuarra esprintean garaituz. Hala, belgikar txirrindularia 2005eko UCI ProTourreko lider jarri zen. Magnus Backstedt, aurreko edizioko garailea izan zena, laugarren izan zen oraingoan.

Bitxikeria bezala, ibilbidetik Trouée d'Arenberg pabes zatia kendu zen bere egoera kaxkarraren ondorioz. Hurrengo urtean, baina, lasterketarako berreskuratu zen pabes zati hau.

Talde parte-hartzaileak

24 txirrindularitza taldek parte hartu zuten edizio honetan: ProTour mailako guztiak (euren parte-hartzea derrigorrezkoa baita), gehi Profesional Kontinental mailako (antolakuntzaren gonbidapen bidez) Ag2r La Mondiale, Landobouwkrediet-Colnago, Agritubel, Mr Bookmaker.com-SportsTech eta R.A.G.T. Semences taldeak. Taldeak honakoak izan ziren:

ZenbakiakUCI kodeaTaldea
1-8LIQ  Italia Liquigas-Bianchi
11-18FAS  Italia Fassa Bortolo
21-28DVL  Belgika Davitamo Lotto
31-38TMO  Alemania T-Mobile Team
41-48CSC  Danimarka Team CSC
51-58RAB  Herbehereak Rabobank
61-68PHO  Suitza Phonak Hearing Systems
71-78DSC  AEB Discovery Channel Pro Cycling Team
81-88SDV  Espainia Saunier Duval-Prodir
91-98QST  Belgika Quick Step
101-108GST  Alemania Gerolsteiner
111-118C.A  Frantzia Crédit Agricole
121-128FDJ  Frantzia Française des Jeux
ZenbakiakUCI kodeaTaldea
131-138LSW  Espainia Liberty Seguros-Würth
141-148LAM  Italia Lampre-Caffita
151-158COF  Frantzia Cofidis, Le Crédit par Téléphone
161-168EUS  Euskadi Euskaltel-Euskadi
171-178BTL  Frantzia Bouygues Telecom
181-188SDM  Italia Domina Vacanze
191-198IBA  Espainia Illes Balears-Caisse d'Epargne
201-208A2R  Frantzia Ag2r Prevoyance
211-218LAN  Belgika Landbouwkrediet-Colnago
221-228AGR  Frantzia Agritubel
231-238MRB  Belgika Mr Bookmaker.com-SportsTech
241-248RAG  Frantzia R.A.G.T. Semences

Sailkapena

Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Tom Boonen BelgikaQuick Step-Innergetic6 o 29 min 38 s
2. George Hincapie Ameriketako Estatu BatuakDiscovery Channel+ 0 s
3. Juan Antonio Flecha EspainiaFassa Bortolo+ 0 s
4. Magnus Bäckstedt SuediaLiquigas-Bianchi+ 1 min 09 s
5. Lars Michaelsen DanimarkaCSC+ 2 min 43 s
6. Léon van Bon HerbehereakDavitamon-Lotto+ 3 min 49 s
7. Florent Brard FrantziaAgritubel+ 3 min 49 s
8. Fabian Cancellara SuitzaFassa Bortolo+ 3 min 49 s
9. Thor Hushovd NorvegiaCrédit Agricole+ 3 min 49 s
10. Arnaud Coyot FrantziaCofidis-Le Crédit par Téléphone+ 3 min 49 s
11. Frédéric Guesdon FrantziaLa Française des jeux+ 3 min 49 s
12. Vladimir Gusev ErrusiaCSC+ 3 min 49 s
13. Erwin Thijs BelgikaMr Bookmaker.com-SportsTech+ 3 min 49 s
14. Nico Mattan BelgikaDavitamon-Lotto+ 3 min 49 s
15. Kevin Hulsmans BelgikaQuick Step-Innergetic+ 3 min 49 s
16. Steffen Wesemann AlemaniaT-Mobile+ 3 min 49 s
17. Frank Høj DanimarkaGerolsteiner+ 4 min 48 s
18. Stuart O'Grady AustraliaCofidis-Le Crédit par Téléphone+ 4 min 52 s
19. Pedro Horrillo Euskal HerriaRabobank+ 4 min 52 s
20. Jeremy Hunt Erresuma BatuaMr Bookmaker.com-SportsTech+ 4 min 52 s


Kanpo estekak