2007-2008ko Kenyako krisialdia

2007-2008ko Kenyako krisialdia krisi ekonomiko, politiko eta humanitaria izan zen, Kenyako 2007ko abenduaren 27ko presidentetzarako hauteskundeen ondoren hasitakoa. Mwai Kibaki izendatu zuten irabazle, baina oposizioak hauteskunde-iruzurra salatu zuen. Horrek liskarrak piztu zituen kalean: 1.200 lagun inguru hil ziren ondorengo hiru hilabeteetan, eta 600.000 desplazatu izan ziren.[3][2] Arazoa konpondu nahian, elkarrizketei ekin zieten 2008ko urtarrilaren 31n, Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusi izandakoa bitartekari zela. 2008ko otsailaren 28an, Kenyako Gobernuak eta oposizioak akordioa lortu zuten boterea partekatzeko. Mwai Kibaki presidenteak eta Raila Odinga oposizioko buruak sinatu zuten hitzarmena.[1]

2007-2008ko Kenyako krisialdia
Polizia lerroa Nairobiko Huhuru parkean 2008ko urtarrilaren 16an.
Data2007ko abenduak 27–2008ko otsailak 28
LekuaKenya
EmaitzaBoterea partekatzeko akordioa gobernuaren eta oposizioaren artean[1]
Gudulariak
 Kenya : Batasun Nazionaleko Alderdia (PNU) Kenya : Mugimendu Demokratiko Laranja (OMD)
Buruzagiak
Mwai KibakiRaila Odinga
Galerak
1.500 hildako eta desagertu[1]
600.000 desplazatu[2]

Uhuru Kenyatta zen Kenyako lehen ministrordea garai hartan, eta Nazioarteko Zigor Auzitegiak gizateriaren aurkako delituak egiteaz akusatu zuen. 2015ean, baina, lekuko nahikorik ez zegoela eta, kasua itxi zuen.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak