2009ko Istanbuleko uholdeak

2009ko Istanbuleko uholdeak 2009ko irailaren 9an gertatu ziren, Turkiako hiririk jendetsuenaren gainean aurreko bi egunetan jausitako eurite indartsuengatik.

Guztira 31 pertsona hil ziren.

Uholdea

Uholdeak, bi eguneko euriteen ondoren gertatu dira, Turkian 80 urtean egondako uholderik larrienak[1] irailaren 8ko gauetik irailaren 9ko goizera bitartean jausi zen indar handienarekin euria, eta hiriko gunerik baxuenak eta erdigunetik Istanbuleko aireportura doan autobidea urez bete zen.

Gutxienez 31 pertsona hil ziren, eta dozenaka gehiagok euren kotxeen gainera igo behar izan zuten, urak ez harrapatzeko. Zortzi pertsona desagerturik jarraitzen zuten irailaren 9ko gauean. Turkia ipar-mendebaldean bi zubi behera erori dira eta Istanbuletik gertu dagoen herri batean, urak eraikin bat eraitsi du. Hondamendiaren lehen kontaketaren arabera, kalte materialak 80 milioi dolarretakoak izan direla uste da.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.