2018ko Espainiako Traineru Txapelketa

2018ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 71. ekitaldia) urte honetako abuztuaren 4an jokatu zen Castro Urdialesen, eta Zierbenak bere bigarren garaipena lortu zuen, 1949koa irabazi eta handik 69 urtetara.

Historia

Aurreko urteetan bezala arazo handiak izan ziren Espainiako Txapelketa jokatzeko. Denboraldia estropadaz beteta dago eta Espainiako txapelketak ez du saririk ez eta dietarik ere eskeintzen. 2018an Coruñan jokatzekoa zen baina partaidetza txikia izango zela ikusita berriz ere Castro Urdialesen jokatzea erabaki zen.

Lau traineruk baino ez zuten eman parte hartzeko izena; Bermeok, Hondarribiak, Oriok eta Zierbenak. Aresek ere parte hartzeko asmoa zuen baina azkenean uko egin zion. Hori horrela izanik egun bakarrean jokatu zen, txanda bakarra gainera. Emakumezkoen estropadarik ez zen izan, sanjuandarrek bakarrik erakutsi baitzuten parte hartzeko asmoa[1].

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
TaldeakTraineruakPatroiak
Hondarribia AE
Orio AE
Urdaibai AE (Bermeo)
Zierbena AE
Ama Guadalupekoa
San Nikolas
Bou Bizkaia
Zierbena
Joseba Amunarriz
Gorka Aranberri
Lur Uribarren
Borja Gómez

Emaitzak

Behin betiko denborak
PostuaElkartea1. EgunaDiferentzia
1Zierbena20:14:82
-
2Bermeo20:16:960:02:14
3Hondarribia20:33:070:18:25
4Orio20:46:200:31:38

Tripulazio irabazlea

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak