32 Old Slip

32 Old Slip, batzuetan 32OS gisa laburtzen dena eta lehen One Financial Square izenarekin ezagutzen zena, New Yorkeko Finantza Barrutian kokatzen den etxe orratz bat da. 1987an amaitu zen eraikitzen, 36 solairu ditu eta 175,26 metro garai da. Eraikina Edward Durell Stone & Associates arkitektura-eskolaren eskutik sortu zen eta postmoderno estilokoa da. Fatxada esanguratsua da haren kristalezko errezel-hormaren urdina eta granito zuriaren arteko kontrasteagatik. 2012an kalte larriak jasan zituen Sandy Urakana dela eta, eta horrek haren merkatu-balioa % 21,6 jaistea eragin zuen urtetik urtera.

32 Old Slip
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°42′N 74°01′W / 40.7°N 74.01°W / 40.7; -74.01
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1987
JabeaRXR Realty (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura postmodernoa
Solairuak36
26
Webgune ofiziala

Historia

Eraikina egin zen orubean Estatu Batuetako Entsegu Bulegoa zegoen, Estatu Batuetako azken urre findegi publikoa.[1] Horretaz aparte, txanpon hondatuak urtu eta egoera txarrean zegoen paperezko dirua errausten zuten bertan. 1983an, Estatu Batuetako Txanpon Etxeak enkantean jarri zuen 3.918,3 metro karratuko eraikina. Salmenta hiru milioi dolarreko eskaintzarekin hasi zen eta eskaintza irabazlea HRO International Ltd. enpresarena izan zen, New Yorkeko promotore bat, 27 milioi dolarrekoa. Salmenta horrek Estatu Batuetako gobernuaren onibar batengatik enkante publiko batean ordaindu den prezio altuenaren errekorra ezarri zuen, Filadelfiako armategi batengatik ordaindu ziren hiru milioi dolarrak gainditu zituelarik.[1] Estatu Batuetako Entsegu Bulegoaren eraikina 1986an eraitsi zen.

1987an HRO International enpresak 36 solairuko eraikin bat egitea erabaki zuen, One Financial Square izenekoa. 1995ean, Paramount Group enpresa taldeak eraikina erosi zuen 135 milioi dolarretan,[2] eta 2007ko abuztuan Beacon Capital Partners enpresari saldu zitzaion 675 milioi dolarretan, Lower Manhattaneko onibar batengatik egindako salerosketa erregistratu handiena izan dena.[3] 2015eko apirilean, RXR enpresak onibarra bereganatu zuen 675 milioi dolarretan.[4][5] Bi hilabete geroago, enpresa horrek lur eta lurpeari zegozkion zatia 197,5 milioi dolarretan saldu zion Melohn Properties enpresak eta David Wernerrek sortutako enpresa bateri.[6] Diru hori—325 milioi dolar GE Capital enpresaren alde—oraindik ordaindu gabeko hipoteka-mailegua ordaintzeko erabili zen.[7][8]

Lower Manhattaneko beste hainbat eraikin bezala, 32 Old Slip eraikinak 2012an Sandy urakanak eragindako ekaitzen ondorioak pairatu zituen. Hiriko gehiengo etxe orratzak ez bezala, eraikin hau magnitude handiko lurrikara bat jasateko diseinatua izan zen, eta horri esker uriolak izateko aukera gutxiago zituen. Neurri batean urakan horrek eragindako kalteengatik, New York hiriko aholkulariek etxe orratzari emandako merkatu-balioa 65,7 milioi dolarretan edo % 21,6 jaitsi zen aurreko urtearekin alderatuz. Horrek Ondasun Higiezinen gaineko Zerga baxuago bat ordaintzea suposatzen zuen[9]. 2013an eraikina berriztatu zen. Hobekuntzak egin zituzten, hala nola uriolen aurkako hesiak jartzea eta ponpak eta hoditeria sistemak hobetzea euren burua babesteko etorkizuneko ekaitzen kontra.[10]

Arkitektura

Eraikina Edward Durell Stone & Associates arkitektura-estudioak proiektatu zuen eta estilo postmodernokoa da.[11] Igo ahala, 36 solairuko eraikina laukizuzen alakatu bat izatetik oktogono bat izatera pasatzen da mailaz maila, gehienezko luzera 175,2 metrokoa da. Beheko fatxada granitoz jantzita dago eta bertan harri horren zuria kristalen urdin ilunarekin txandakatzen da. Goiko zatia tindatutako kristalezko errezel-hormaz josia dago.

Etxe orratzak alokatzeko esku 107.900 m²-ko azalera gordina du.[10] Barnealdeak solairu zabalak ditu (zutabeek trabarik egin gabe) eta altura hirukoitzeko atondoa. Abiadura handiko 26 igogailu ditu eta 104 plazako lurpeko garaje bat.[10] Eraikinaren beheko solairuak eta atzealdeak arkupe pribatuak ditu eta baita 550 m²-ko plaza ere.[12] Plazak zuhaitzak, harrizko bankuak[13] eta gainezka egiten duen iturri apaingarri bat ditu.[14]

Oinarriak granitoz betetako kolomadi neoklasiko bat aurkezten du oinplano angeluzuzena duena, irekiera angeluzuzena duten 12 metroko kanpoko arkupeak ixten ditu, eta klerestorio bat sortzen dute goiko aldean. Oinarriaren materiala eta ehundura First Police Precinct Station House museoaren eraikina denari, ondoan kokatu dagoena, errespetua adierazteko keinu bat da, Eraikin Nazional Historiko gisa katalogatua.[11] Premisetara lau izkinetatik sartu daiteke —laugarrena garajerako sarrera da—, errezel-hormaren zati diagonalak zeharkatuz, kanpoko hormarekiko atzeraemanda daudenak, horrela izkinetako zutabeak atariko lekuan zehar zabaltzen utziz. Kolomadiak eta irekierak atondo kanpoko hormetan errepikatzen dira, baina amaitu esmaltatua dute. Atondoak atariaren altuera berdina du eta marmol marroiarekin dago apaindua, lurreko zoladura kolore argiekin eta igogailuetako halla kolore ilunekin.[11]

Errentari aipagarriak

2015eko ekainean, erabateko azaleraren % 90 alokatua zegoen.[8] Eraikinaren errentarien artean nazioarteko AIG Global Real Estate aseguru-etxea,[15]Goldman Sachs inbertsio bankua[16], New Yorkeko eskualdeko Ameriketako Estatu Batuetako Errolda Bulegoa[17] eta New York hiriko Suhiltzaileen Departamentua, South Street kalera begira dagoen beheko solairuan kokatzen dena, daude.[18]

Lower Manhattango etxeen silueta Brooklyn Heights Promenadetik

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak