Afro-asiar hizkuntzak

Afro-asiar hizkuntzak Iparraldeko eta Mendebaldeko Afrikan, Sahelen eta Hego-mendebaldeko Asian hedaturik dagoen hizkuntza familia da, 240 hizkuntza inguruk osatua, 285 milioi lagunek baino gehiagok erabiliak.[1]

Afro-asiar hizkuntzak
eta
Datu orokorrak
Hiztunak270.000.000
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2afa
Glottologafro1255, afro1257, afro1256 eta afro1252
Linguist Listafas
IETFafa

Hizkuntzoi afro-asiar (edo afroasiar) ez ezik, afrasiar (Afrasian), lisramiko edo erythraean ere esaten zaie; aldiz, behialako kamito-semitiko izendapena baztertu eta arbuiatu izan da.[2][3][4]

Etimologia

XIX. mendearen hasieran, zenbait hizkuntzalarik amazigera, kuxtar hizkuntzak eta egiptoera filo kamitikoan bildu zituzten, haien artean zuten lotura genetikoa eta talde horrek hizkuntza semitikoen filoarekin zuen harremana ohoretuz.[5] Kamitiko eta semitiko terminoek Genesi liburuko Noeren Kam eta Sem semeen ondorengoen tribuak deskribatzen dituzte.[6]

Datazioa

Naqada II kulturako zeramika.[7]

Ezagutzen den hizkuntza afroasiarren arrasto zaharrena duela 5.400 urteko (ca. K.a. 3.400) inskripzio egiptoarra da.[8] Naqada II kulturako zeramika batean aurkituriko ikurrek —Antzinako Egiptoko hieroglifoen antza dute— datazio zaharrago bat (ca. K.a. 4000) iradokitzen dute.[7][9][10][11]

Halaber, Antzinako Egiptoko hizkuntza hori hizkuntza Protoafroasiarrekiko desberdina da: bien arteko banaketa denbora luzez gertatu zela ondorioztatzen da.[12][13][14]

Proto-afroasiarra

Protoafroasiar hizkuntza edo protoafroasiarra hizkuntza afroasiar guztien aurrekaria da, haietan oinarriturik berregituraturiko protohizkuntza.[15][16] Proto-afroasiarrari loturiko datazioek tarte kronologiko handia barneratzen dute, K.a. 16.000 urtetik, K.a. 7.500 urtera arte. Halaber, datazio horiek gainontzeko protohizkuntzekin erlazionatuak baino zaharragoak dira.[17][18][19]

Antzinako afroasiarra

Proposaturiko hizkuntza Afroasiarren sorkuntza gunea eta migrazio bideak, jatorri-modelo Afrikar (Itsaso Gorri) indigenaren arabera.[20]

Antzinako afroasiarra hizkuntza proto-afroasiarraren hizlarien jatorrizko leku hipotetikoa da: bertan, hiztunak komunitate linguistiko bat edo komunitate konplexuen talde gisan bizi ziren, geografikoki zabaldu eta hainbat hizkuntza garatu aurretik.

Leku hipotetiko hori egun ezezaguna da, baina batzuek Levanteko lehen nekazariekin lotzen dute, ostera Ipar eta Ekialdeko Afrikara migratu zutenak hizkuntza haiekin zabalduz.[21] Beste proposamen batzuek jatorria nekazaritzaren aurretiazko Ipar-ekialdeko Afrikako hizlari ehiztari-biltzaileetara lotzen dute.[18][20][22][23][24]

  • Levanteko hipotesia. Jatorri ez-afrikarreko defendatzaileak "nekazaritza-hizkuntza zabalkuntza hipotesi" arkeologikoaren aldekoak dira: hor, hizkuntza talde nagusiak nekazaritza goiztiarreko teknologiarekin batera zabaldu ziren Neolitoan. Alexander Militarev linguistak proposatu zuen ideia hori, nekazaritzari lotutako hitzak protoafroasiar hizkuntzan berreraiki zitezkeela defendatuz. Hipotesi horrek Levante izena du, nekazaritzako teknologia Levanten (Natufian kulturan) sortu eta Ipar Afrikan zehar zabaldu zela onarturik dagoelako.[21][25] [26]
  • Ipar-ekialdeko Afrikako hipotesia. Ipar-ekialdeko Afrika (Etiopia eta Eritrea, zehazki) hizkuntza familia horren jatorri gune gisa proposatu da, gune geografiko txiki batean dibertsitate handiko taldeak biltzen dituelako. Hipotesi horren moldaera ezberdinak daude:[27]
    • Itsaso Gorriko hipotesia. Christopher Ehret hizkuntzalariak jatorria Itsaso Gorriko mendebaldeko kostaldean gertatu zela proposatu zuen, Eritrea eta hego-ekialdeko Egiptoranzko norabidean zabalduz. Haren ustetan, hizkuntza afroasiarrak Etiopia eta Sudango janari bilketa intentsibo goiztiarrean erabiltzen ziren, Militarev-en datazioa duela 15.000 urtera atzeratuz.[20][28] Horrez gain, txakur, arku eta gezi terminoak K.a. 9.500 urtean datatzen ditu, nahiz eta txakurren datazio arkeologiko zaharrena K.a. 1.200 urtea izan Ekialde Hurbilean, eta gezi-puntena K.a. 9.500 urtean Ipar Afrikan eta Afrikako adarrean.[20][23][29]
    • Etiopiako hipotesia.[20]
    • Saharako hipotesia.[30][31]
    • Ipar Afrikako hipotesia. [32]

Sailkapena

Honako adar edo familietan sailkatu ohi dituzte hizkuntzalariek afro-asiar hizkuntzak:[33]

Zalantzak daude hizkuntza omotikoak talde horretan sailkatu behar ote diren[34][35] eta beja hizkuntzaren kasuan, hizkuntza kuxitikoen adarrean ala adar propioan sailkatu behar ote den.[36][37]

Hizkuntza afroasiarren zuhaitz filogenetikoa.

Sailkapenaren historia

IX. mendean, Tiareteko Judah ibn Quraysh gramatikaria lehena izan zen hizkuntza afroasiarren bi adarrak (amazigera eta semitikoa) lotzen: arabiera, hebreera eta aramera ezagutzen zituen.[38] XIX. mendean zehar, europarrek harreman hori ere proposatu zuten. 1844an, Theodor Benfeyk etiopiko izeneko hizkuntz familia proposatu zuen, hizkuntza semitiko, amazigera eta kuxtarrak barneratzen zituena.[39] Urte berean, T. N. Newmanek hausa eta semitikoen arteko harremana proposatu zuen: hori luzaroan dudan egon zen.

Demografia

Hizkuntza afroasiarrak hiztunen kopuruaren arabera zerrendaturik, bakoitzaren hizkuntza-familia, hizkuntza afroasiarren barnean aipatuz:

Antzekotasunak

Fonologia

Hizkuntza afroasiarrek konpartitu ditzaketen sistema fonetikoak, hizkuntza honen aurrekariaren (proto-afroasiarra) ezaugarriak zirela onartu liteke.[63] Egindako hizkuntza proto-afroasiarren berregiteek bokal sistema sinplea atxikitzen diote, hiru bokal labur /i, a, u/ eta hiru bokal luzek /ī, ā, ū/ osatua.

Ordea, hizkuntzalaritza historikoko adituek proposaturiko kontsonante sistemen artean ez da adostasunik aurkitu, aukerak konplikatuegiak direlako. Hurrenez, Ehret-en (1995) berreraikitzearen eta Orel y Stolbova-ren (1995) hipotesiak biltzen dituen taula dugu:[12][64][65]

EzpainkariLateralKoroariSabaikariBelarEzpain belarUbularFaringariGlotal
Leherkari(*pʼ)*tʼ<*kʼ>(*kʼʷ)<*qʼ>
<*p>*t<*k>(*kʷ)<*q>
*b*d<*g>(*gʷ)
Afrikatu*tɬ͡<*ʦʼ>*ʧʼ
<*tɬ͡><*ʦ>
(*dɮ͡)
Igurzkari(*sʼ)
(*f)*s(*ʃ)*x(*xʷ)*h
(*z)(*ɣ)(*ɣʷ)
Ahostun*m*n(*ɲ)(*ŋ)(*ŋʷ)
*l*r*j*w<*ʀ>

Parentesi arteko fonemak (); soilik Ehret-ek berreraikitakoak dira.[12] Kortxete arteko fonemak <>; Orel y Stolbova-ak berreraikitakoak dira.[64] Puntuazio marka gabeko fonemak; bi adituek berreraikitakoak dira.[12][64]

Gramatika eta sintaxia

Hizkuntza afroasiarretan zabalduriko ezaugarriak (baina ez unibertsalak), hurrengoak dira:[66][67]

- Kontsonante enfatiko multzoa, asko glotalak, faringariak edo inplosiboak bilakatuz.

- Aditza-Subjektua-Objektu hizkuntz tipologia, Subjektua-Aditza-Objektua joeraz.

- Bi generoko sistema singularrean, femeninoa /t/ soinuak markaturik.

- s itsaski kausatiboa.

- Atzizki posesiboak.

- Nisba deribazioa -j (egiptoar goiztiarrean) edo (semitikoan).

- Hitzen inflekzioa sustraiko aldaketek, aurrizki eta atzizkiek eragin dezakete.

Lexikoa

Ehret (1995) eta Orel y Stolbovaren (1995) hiztegi etimologikoen artean, kontsentsua adierazten duten sustraien ereduak:[65]

ZenbakiaProto-Afroasiar formaEsanahiaBerbereTxadarCushitikoEgiptoarOmotikoSemitiko
1*ʔabaita
2(ʔa-)bVrzezena
3(ʔa-)dVmgorria, odola
4*(ʔa-)dVmlanda, lurra
5ʔa-pay-ahoa
6ʔigar/ *ḳʷar-etxea, ixitura
7*ʔil-begia
8(ʔi-)sim-izena
9*ʕayn-begia
10*baʔ-joan
11*bar-semea
12*gamm-ilajea, bizarra
13*gVnmasaila, kokotsa
14*gʷarʕ-eztarria
15*gʷinaʕ-eskua
16*kVn-ko-emaztea
17*kʷalygiltzurruna
18*ḳa(wa)l-/ *qʷar-esan, deitu
19*ḳas-hezurra
20*libbbihotza
21*lis-mingaina
22*maʔ-ura
23*mawVt-hil
24*sin-hortza
25*siwan-jakin
26*inn-ni, gu
27*-k-beroren
28*zwrhazia
29*ŝVrsustraia
30*šunlo egin, amestu

Hiztegi etimologiakoak

  • (Frantsesez) Cohen, Marcel. 1947. Essai comparatif sur le vocabulaire et la phonétique du chamito-sémitique. Paris: Champion.
  • (Ingelesez) Diakonoff, Igor M. et al. 1993–1997. "Historical-comparative vocabulary of Afrasian," St. Petersburg Journal of African Studies 2–6.
  • (Ingelesez) Ehret, Christopher. 1995. Reconstructing Proto-Afroasiatic (Proto-Afrasian): Vowels, Tone, Consonants, and Vocabulary (= University of California Publications in Linguistics 126). Berkeley and Los Angeles: University of California Press.
  • (Ingelesez) Orel, Vladimir E. and Olga V. Stolbova. 1995. Hamito-Semitic Etymological Dictionary: Materials for a Reconstruction. Leiden: Brill. ISBN 90-04-10051-2.
  • (Ingelesez) John Huehnegard: "Afro-Asiatic" en The Cambridge Encyclopedia of the World's Ancient Languages, ed. R. D. Woodard, Cambridge University Press, 2004, p. 138-156, ISBN 0-521-56256-2.

Erreferentziak

Bibliografia

  • Bernd Heine and Derek Nurse, African Languages, Cambridge University Press, 2000 - Chapter 4
  • Merritt Ruhlen, A Guide to the World's Languages, Stanford University Press, Stanford 1991.
  • Lionel Bender et al., Selected Comparative-Historical Afro-Asiatic Studies in Memory of Igor M. Diakonoff, LINCOM 2003.
  • Marcel Cohen, Essai comparatif sur la vocabulaire et la phonétique du chamito-sémitique, Champion, Paris 1947.
  • Igor M. Diakonoff et al., "Historical-Comparative Vocabulary of Afrasian", St. Petersburg Journal of African Studies Nos. 2-6, 1993-7.
  • Christopher Ehret. Reconstructing Proto-Afroasiatic (Proto-Afrasian): Vowels, Tone, Consonants, and Vocabulary (University of California Publications in Linguistics 126), California, Berkeley 1996.
  • Vladimir E. Orel and Olga V. Stolbova, Hamito-semitiko Etymological Dictionary: Materials for a Reconstruction, Brill, Leiden 1995

Kanpo estekak