Afrosoricida
Afrosoricida (latin-grezierazko izen konposatua, "Afrikako satitsuen antza dutenak") Afrikan bizi diren ugaztun txikien klado bat da. Bere barnean sailkatzen dira Hegoaldeko Afrikako Chrysochloridae familia, Afrikako ekuatorean bizi diren Potamogalidae espezieak eta Madagaskarren soilik aurki daitezkeen tenrecak. XIX. eta XX. mendean zehar Insectivora eta Lipotyphla taldetan sailkatzen ziren, baina bi talde horiek polifiletikoak dira.
Afrosoricida | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Eumetazoa |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Superordena | Afrotheria |
Ordena | Afrosoricida [[|]] |
Azpibanaketa | |
Izendapena
Biologo batzuek Tenrecoidea edo Tenrecomorpha erabiltzen dute kladoa izendatzeko, eta Afrosoricida bera sinonimotzat dute; hala ere, familiaren gaineko taldeetan ez dago araurik izendapenaren preferentziaren inguruan. Simpsonen printzipioetan oinarritzen da hori[1], Asher & Helgenek laburtuta[2]: "lehentasunak eta egonkortasuna izan behar dute goi-mailako taxon berriak izendatzeko oinarrizko printzipioak. Edozein kladok izan ditzakeen izenak ez lirateke aldatu behar, baldin eta aurreko izenak egonkortasuna arriskuan jartzen ez badu". "Afrosoricida" 1998an izendatu zuten lehen aldiz, Afrosorex Crociduraren barruan sailkatzen zen eta McDowellek Tenrecoidea erabili zuen tenrecak eta Chrysochloridae sailkatzeko. Gary Bronnerrek eta Paula Jenkinsek "Afrosoricida" aipatu zuten Wilson & Reeder-en kapituluan[3], "...desegoki gisa; izan ere, klado horrek ez du sorizidorik, eta Afrosorex sorizidoen azpigeneroarekin nahas dezake", baina hala mantendu zuten, kladoa literaturan egonkortu zela esanez[4]. Asher & Helgenek taxon horien eta goi-mailako beste taxon batzuen egokitasunari buruzko eztabaida mantendu zuten[5][6], baita "Afrosoricida" mantentzearen aldeko ikuspuntuen gainean ere.
Biologia
Oro har, 4 eta 39 cm arteko animalia txikiak izaten dira bai tenrecak zein beste ahaideak. Ez dago gorputz mota nabarmenik, eboluzionatu baitute Madagaskarren zein Afrika kontinentalean gorputz txikiko animalien txoko ekologikok okupatzeko. Hala ere, espezie batzuek badute antzekotasun ekologiko pixka bat trikuekin, Sorex motako satitsuekin edo igarabekin, eta ohiko izenak ere hala izaten dituzte beste hizkuntzetan. Ilajea leuna edo arantzaduna izan daiteke, eta ilearen kolorea ere alda daiteke, marroitik grisera, beste tonu batzuetara. Espezie gehienak gauekoak dira eta ikusmen txarra dute. Biboteak nahiko sentikorrak dira, eta oso bibrazio txikiak hauteman ditzakete lurrean harrapakinak aurkitzeko.
Sailkapena
Tradizionalki, familia hauek Lipothyphlaren barruan sailkatu izan dira, triku, satitsu eta satorrekin batera. Hala ere, beti pentsatu izan zen Tenrecoidearen barruan sailkatutakoak ez zirela, benetan Lipothyphla bezalakoak. Adibidez, Robert Broomek idatzi zuen 1916an "burezurraren azterketak konfirmatzen du Chrysochloris ez dela Centetesen parekoa (hau da, Tenrec ecaudatus) eta ez dela Intsektiboroa". Iritzi hauek gaur egun babestuta daude ikerketa genetikoak direla eta, eta animalia hauek Afrotheriarekin lotuago daudela ikusi da. Batzuetan Afroinsectiphilia kladoaren barruan sailkatzen dira, Afrotheriaren azpiko taldeetako bat[7][8].
Gaur egun bizirik dauden kideak horrela sailkatzen dira, Tenrecoidea gisa izendatuta[9][10]:
Tenrecoidea |
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Espezieak
- Infraklasea Eutheria: ugaztun karenadunak.
- Afrotheria
- Kladoa Afroinsectiphilia
- Kladoa Afroinsectivora
- ordena Afrosoricida
- subordena Tenrecomorpha
- familia Potamogalidae (otter shrews)
- Generoa Micropotamogale
- Generoa Potamogale
- familia Plesiorycteropodidae
- Generoa †Plesiorycteropus
- †Plesiorycteropus madagascariensis
- †Plesiorycteropus germainepetterae
- Generoa †Plesiorycteropus
- familia Tenrecidae (tenrecs)
- subfamilia Geogalinae (1 espezie)
- Generoa Geogale
- subfamilia Oryzorictinae (24 espezie)
- Generoa Microgale
- Microgale brevicaudata
- Microgale cowani
- Microgale drouhardi
- Microgale dryas
- Microgale fotsifotsy
- Microgale gracilis
- Microgale gymnorhyncha
- Microgale jenkinsae
- Microgale jobihely
- Microgale longicaudata
- Microgale majori
- Microgale mergulus
- Microgale monticola
- Microgale nasoloi
- Microgale parvula
- Microgale principula
- Microgale pusilla
- Microgale soricoides
- Microgale taiva
- Microgale thomasi
- SubGeneroa Nesogale
- Nesogale dobsoni
- Nesogale talazaci
- Generoa Oryzorictes
- Generoa Microgale
- subfamilia Tenrecinae (5 espezie)
- leinua Setiferini
- Generoa Echinops
- Generoa Setifer
- leinua Tenrecini
- Generoa Hemicentetes
- Generoa Tenrec
- leinua Setiferini
- subfamilia Geogalinae (1 espezie)
- familia Potamogalidae (otter shrews)
- Subordena Chrysochloridea
- Familia Chrysochloridae
- subfamilia Chrysochlorinae (11 espezie)
- Generoa Carpitalpa
- Generoa Chlorotalpa
- Generoa Chrysochloris
- SubGeneroa Chrysochloris
- SubGeneroa Kilimatalpa
- Generoa Chrysospalax
- Generoa Cryptochloris
- Generoa Eremitalpa
- subfamilia Amblysominae (10 espezie)
- Generoa Amblysomus
- Generoa Calcochloris
- SubGeneroa Huetia
- SubGeneroa Calcochloris
- SubGeneroa incertae sedis
- Generoa Neamblysomus
- subfamilia Chrysochlorinae (11 espezie)
- Familia Chrysochloridae
- subordena Tenrecomorpha
- ordena Afrosoricida
- Kladoa Afroinsectivora
- Kladoa Afroinsectiphilia
- Afrotheria