Agerre (Oñati)

Oñatiko auzoa, Araotz haranean
Artikulu hau Araozko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agerre (argipena)».

Agerre Oñatiko baserri-auzoa da, Araotz haranean kokatua, eta Araozko auzo ere kontsideratu daitekeena.

Agerre
gune populatua
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
UdalerriaOñati
AuzoAraotz
Geografia
Koordenatuak42°59′48″N 2°27′36″W / 42.99655902°N 2.45993904°W / 42.99655902; -2.45993904
Map
Demografia

Deskribapena

Elizondo eta Aizkorbetik gora dagoen auzunea da, Santa Krutzeko baselizaren bidean. Hiru etxek osatzen dute multzoa, Agarre etxea, Agirregoikoa eta Agirrebekoa baserriak. Agarre/Agerre/Agirre formen dantza argitugabea igartzen da toponimian, Euskaltzaindiak ez duelarik 2021 bitartean auzoaren izena arautu[1].

Lope de Agirreren jatorria Araotzen kokatzen duten istorio erdi-mitikoen artean, auzo honetakoa zela diote batzuek (izenagatik), baina beste batzuk Zubia auzoan kokatzen dute konkistadorearen jaiolekua, han badelako Zubia Lopena izeneko baserri bat[2].

Bada auzoko seme Frantzisko Antonio Elortza Agirre jenerala, 19. mendeko militar espainol ospetsu bat, Agarre etxean jaioa[3].

Agarre baserria 1962 inguruan, Elortza jeneralaren bustoarekin atarian. Indalezio Ojangurenen argazkia.

Erreferentziak

Kanpo estekak