Aitana Etxeberria

Euskal abeslari, aktore eta antzezlea

Aitana Etxeberria Martínez (Ordizia, Gipuzkoa, 1997ko ekainaren 10a - ) euskal abeslari, aktore eta antzezlea da. Bere ahizpa Paula Etxeberriarekin batera Twin Melody musika taldeko kidea da.

Aitana Etxeberria

Bizitza
JaiotzaOrdizia1997ko ekainaren 10a (26 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUNED
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta aktorea
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm8845545 Instagram: aitanaetxeberriaofficial Edit the value on Wikidata

Biografia

Ordizian jaio zen. 2013ko urtarrilean YouTuben kontu bat ireki zuen bere ahizparekin batera, Twin Melody izenekoa, eta bertan biek abestutako zenbait abesti partekatzen hasi ziren. Hor sortu zen gaur egun ezaguna den Twin Melody talde musikala. 2014an ETB 1 telebista-kateko A ze banda! saio musikalean hartu zuten parte, eta lehenengo edizioko irabazleak izan ziren.[1] Horren ostean, 2015ean, Telecinco kateko beste musika-lehiaketa batean hartu zuten parte, Caza Stars deiturikoa, saio hau ere irabazi egin zuten eta Alejandro Sanzen kontzertu bateko telonero gisa jardun zuten.[2] Aktore lanetan lehen aldiz Go!azen telesailean aritu zen. Pixkanaka telebistan zein YouTuben arrakasta handia lortzen hasi ziren, eta 2017an Sony musika ekoizle enpresak fitxatu zituen bikiak. YouTuben 1 milioi jarraitzailetik gora dituzte euren kanalean, eta puri purian dauden nazioarteko abeslarien bertsioak egiten dituzte. Horretaz gainera, musical.ly sare sozialean 14 milioi jarraitzailetik gora dituzte, eta bertan shuffle estiloko dantzak eta beste bideo batzuk sortu ohi dituzte.

Filmografia

Telebista

Lehiakide bezala

Aktore bezala

Erreferentziak