Aixa de la Cruz

eleberrigilea

Aixa de la Cruz Ventosa (Bilbo, 1988ko apirilaren 7a) gaztelaniazko euskal idazlea da, Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan doktorea.[1][2]

Aixa de la Cruz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAixa de la Cruz
JaiotzaBilbo1988ko apirilaren 7a (36 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea eta idazlea

Bizitza eta literatura ibilbidea

Artean unibertsitatera iritsi gabea zelarik, De la Cruz artikuluak eta ipuinak idazten hasi zen. Hala, 2006an Antonio Gala Fundazioaren beka bat eman zioten, eta, horri esker, literatura-ibilbideari ekin zion.[3][4] 2007an, lehenengo eleberria argitaratu zuen, "Cuando fuimos los mejores".

2009an, ostera, "De música ligera" eleberria plazaratu zuen, Fundación Caixa Galizaren beka batekin.[5] Urte berean, De la Cruzen "I don´t like mondays" antzerki-lana Margarita Xirgú eta Madrid Sur lehiaketetako finalisten artean geratu zen; obra hori Mexikon antzeztu zen, 2012an.[3] 2015ean "Modelos animales" kontakizun-bilduma argitaratu zuen.[6][7]

2017an "La línea del frente" eleberria argitaratu zuen.[8]

2022an "Las herederas" argitaratu zuen.[9]

Adituen ustez, De la Cruzen idazkera zentzuzkotasunaren eta zentzuzkotasunik ezaren arteko mugan kokatzen da, ezagunaren eta ezezagunen arteko mugan.[10]

Gaur egun, irakurketa- eta idazketa-lantegiak ematen ditu, eta feminismoaren zutabe bat idazten du Bilboko Udalaren aldizkarian.[11]

Sariak eta ohoreak

Cuando fuimos los mejores (Almuzara, 2007)[12] eta De música ligera (451 Editors, 2009) eleberriak Euskadi Sariaren literatura-ataleko finalistak izan ziren.[13]

2013an, Espainiako El Cultural aldizkariak irakurtzea merezi duten 40 urtetik beherako hamabi idazle garrantzitsuenen zerrendan sartu zuen. 2014an, Eñe Magazine aldizkariaren Cosecha Eñe Saria irabazi zuen.[10][3] 

2020an gaztelaniazko literaturako saria jaso zuen Euskadi Literatura Sarietan Cambiar de idea nobelagatik.[14]

Erreferentziak