Alba García Martín
Alba María García Martín (Bilbo, Bizkaia, 1988) bizkaitar psikologo, ekintzaile eta politikaria da.
Alba García Martín | |||
---|---|---|---|
(2024) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bilbo, 1988ko urriaren 22a (35 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Bizilekua | Bilbo | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea (2006 - 2011) lizentzia : Psikologia Deustuko Unibertsitatea (2012 - 2014) master : Psikologia | ||
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | psikologoa, aktibista, politikaria eta zutabegilea | ||
Enplegatzailea(k) | Podemos Euskadi (2021 - 2024) | ||
Kidetza | Colegio de Psicología de Bizkaia (en) Sumar Mugimendua (en) Podemos Euskadi | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Podemos Movimiento Sumar | ||
SOS Arrazakeriko koordinatzaile izan zen. Gaur egun, Podemos-Ahal Dugu Euskadiko kide da.
Bizitza
Bilbon jaio zen 1988an. Psikologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (2006-2011). Talentia Programaren parte hartzaile izan zen, Bizkaia Talentek hautatua, geroztik Talentia Sarearen kide izanik. Ondoren, psikologian masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean.
Interbentzio sozialean aditua da. SOS Arrazakeriko koordinatzaile izan zen, eremu antiarrazistan eta interbentzio sozialean aditua izanik.
2023an politikagintzan sartu zen. 2023ko udal hauteskundeetan Bilboko zinegotzigaia izan zen.[1][2][3]
Horrez gain, 2023ko foru-hauteskudeetan Bizkaiko Batzar Nagusietarako batzarkidegaia ere izan zen, Bilbo hauteskunde-barrutitik, Eneritz de Madariaga zerrendaburu eta Bizkaiko Ahaldun Nagusigai izanik.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |