Albert Leo Schlageter

Albert Leo Schlageter (Schönau im Schwarzwald, 1894ko abuztuaren 12a-Golzheim, 1923ko maiatzaren 26a) Lehen Mundu Gerrako aleman gudaria eta freikorps paramilitarren partaidea izan zen. Gerra amaitu eta gero Frantziako okupatzaileen aurkako sabotajeak zirela eta ospe handia lortu zuen. Salatuta, atxilotu eta frantziako militarrek heriotz zigorra ezarri zioten. Alemaniako abertzaleek eta gehienbat naziek, martiri eta heroi ikur gisa erabili zuten haren irudia.

Albert Leo Schlageter

Bizitza
JaiotzaSchönau im Schwarzwald, 1894ko abuztuaren 12a
Herrialdea Alemania
HeriotzaGolzheim (en) Itzuli1923ko maiatzaren 26a (28 urte)
Hobiratze lekuaSchönau im Schwarzwald
Heriotza moduaberezkoa ez den heriotza: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, ofizierra eta soldadua
Zerbitzu militarra
Graduateniente
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Nazien propaganda.

Biografia

Fede katoliko zorrotzeko familia batean jaio zen. Lehen Mundu Gerran borondatezko langile militarra izan zen. Gudu batzuetan parte hartzeagatik (Ypres, Somme, Verdun) bigarren teniente izatera igoa izan zen, eta, gerraren ondoren, zientzia politikoez interesatu zen. Eskuineko erakunde katoliko batekin bat egin zuen; ondoren, freikorpekin, Kappeko kolpean eta Alderdi Komunistaren aurkako beste borroka batzuetan parte hartu zuen. 1922an bere freikorpa alderdi naziarekin bat egin zuen.[1] 1923an, borroka-patruila bat sortu zuen, Frantziak okupatutako Ruhr ibaiaren arroan sabotaje-ekintzak egiteko, gerrako kalte-ordainak ez ordaintzeagatik errepresalia gisa. Zenbait hornigaiak zeramatzan tren bat deskarrilatzea lortu zuen. Urte horretako apirilaren 7an, bere gizonen arteko traizio baten ondorioz atxilotu zuten, eta, hilabete geroago, hiltzera kondenatu eta exekutatu zuten.[2] Walter Kadow, bere ustezko salatzailea, handik gutxira hil zuen Rudolf Hön-ek Martin Bormannen laguntzarekin. Hamar urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, horietatik lau bakarrik bete zituen eta Bormannek bat.

Nazien martiria

Bere heriotzaren ondoren, bere oroimena gordetzeko elkarte bat antolatu zen. Elkarte horrek 1933an, monumentu bat eraikitzea lortu zuen, bere exekuzio tokitik gertu. Monumentua harrizko zirkuluen artean gurutze erraldoi bat zen. Hau, Bigarren Mundu Gerraren ondoren aliatuen okupazio indarrek suntsitu zuten. Alderdi naziak bere heriotzaren urtemugak ospakizunekin ospatzen zuten. Nazismoaren antzerkigile "ofizialak", Hanns Johstek, Schlageter izeneko antzezlana idatzi zuen. 1933ko abuztuaren 20an, Hitlerren urtebetetzea zela eta, estreinatu zuen. Lan honek nazien munduan oso ospetsu den esaldi hau jaso zuen: "Wenn ich Kultur höre... entsichere ich meinen Browning,", "Kulturaz hitz egiten entzuten dudanean asegurua kentzen diot nire browningari". Erregimen naziak emandako beste oroimen batzuen artean, Schlageter izena eman zitzaion zenbait unitate militar eta gerraontzi bati.[3] [4]

Erreferentziak

Kanpo estekak