Alberto Montaud

gudari espainiarra

Alberto Montaud Noguerol (Venta del Moro?, 1888ko azaroaren 22a - Madril, c.1970) militar espainiarra izan zen, Euzko Gudarosteko Agintari Gorena izan zena.

Alberto Montaud

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlberto de Montaud y Noguerol
JaiotzaValentziako probintzia1888ko azaroaren 22a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1969 (80/81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
Graduateniente koronel
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Biografia

Ingeniarien teniente-koronela eta Gerra Eskolan Gotorlekuen irakaslea, Jose Antonio Agirre lehendakariak, 1937ko azaroaren 6an Euzko Gudarosteko Agintari Goren izendatu zion[1]. Jose Antonio Agirrek Montauden gaitasunak miresten zituen[2]

Alberto Montaudek Bilboko Burdin Hesia eraikitzeko lanak zuzendu zituen.[3]. 1938ko ekainaren 19an, Eusko Jaurlaritzarekin batera, Frantziara[4] hasieran eta gero Venezuelara ihes egin zuen. Erbestean 30 urte eman ondoren Madrilen hil zen 1960ko hamarkadaren bukaeran.

Erreferentziak