Aldabra

Aldabra, ezaguna ere Aldabran, Aldabrako atoloia edo Aldabra uhartea bezala, Seychelleetako atoloi bat da, Indiako ozeanoaren mendebaldean. Unescoren Gizateriaren ondare zerrendan inskribatua dago 1982tik, izan ere, atoloia erreserba naturala baita eta Ramsarko hitzarmenaren barruan baitago. Ezaugarri nabarmenen artea: munduko ataloi urgaineratu handiena da; dortoka berdeak Indiako ozeanoan duen habia gune nagusia da; Seychelleetako dortoka erraldoien populazioa handiena du; Phaethon rubricauda hegaztiaren koloniarik handiena dago, eta baita Fregata ariel eta Fregata minor hegaztien kolonia handiak ere. Atoloiaren isolamenduak eta gizakiaren presentzia eskasak aukera eman du bertako zenbait endemismo garatzeko, hala nola, Dryolimnas cuvieri hegaztia, Indiako ozeanoko hegan ezin duen azken txori mota.

Aldabra

Aldraba atoloiaren aireko ikuspegia.
Aldabra is located in Seychelleak
Aldabra
Aldabra
Aldabra (Seychelleak)
Geografia
UhartediaAldabra uhartedia
Uharteak denera46
Politika
Herrialdea SYC
Gizartea
Biztanleria0

Geografia

Kokapena

Aldabra Seychelleetako Hego-Mendebaldean dago, Mahé, herrialdeko uharte nagusitik,  1.066 km hego-mendebaldera,,[1],  eta Madagaskartik 420 km ipar-mendebaldera[2].


Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak