Gizateriaren ondare

UNESCOk ofizialki aitortutako interes bereziko ondare objektu edo leku

Munduko ondarea (Gizateriaren ondarea izenaz ezagunagoa), balio unibertsal berezia duela eta, UNESCOk hala izendatutako leku konkretua (hala nola, baso, mendi, laku, uharte, basamortu, eraikin edo hiri bat) da. Programa honek aparteko garrantzi kultural edo naturala duten lekuak identifikatzea, babestea eta gordetzea du helburu.[2]

Bizkaiko Zubia, Gizateriaren Ondarea
Munduko ondarearen logotipoa
Ekaingoko kobak Munuduko ondarea izendapena jaso zuen 2008an[1].

Izendapena jasotzen duten leku edo eraikinak, Munduko Ondareen Zerrendan sartzen dira.

Gizateriaren ondare izendatzea

Prozesua hasten da estatu batek inbentario bat garatzen duenean ezaugarri natural edo kultural esanguratsuak dituzten bere gune guztiekin. Hori Behin-behineko Zerrendan sartzen da, eta ondoren hautagaitza-espediente batean koka daiteke. Gizateriaren Ondarearen Zentroak espediente hau egiteko laguntza eskaintzen du, eta ahalik eta osoena izan behar du.

Ondoren, espedientea bi erakundek ebaluatzen dute independenteki: Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak (IUCN ingelesez) eta Monumentu eta Guneen Nazioarteko Kontseiluak (ICOMOS, ingelesez). Ondoren, erakunde horiek gomendioak helarazten dizkiote Gizateriaren Ondarearen Batzordeari. Komitea urtean behin biltzen da, hautagai bakoitza behin betiko zerrendan sartu ala ez erabakitzeko, eta, batzuetan, erabakia atzeratzen du estatu kideei informazio gehiago eskatzeko.

Irizpideak

Proposaturiko leku hautagai batek puntu batean edo gehiagotan bete behar dituen hamar irizpide daude zerrendan sartzeko.

86. tokia: Menfis eta bere Nekropolia - Piramideen Eremua Gizatik Dahshurrera (Egipto).
114. tokia: Persepolis (Iran).

2004. urtearen amaiera arte, sei irizpide ziren ondare kulturala izendatzeko; eta lau, ondare naturala izendatzeko. 2005ean sistema hori aldatu zen, hamar irizpideko multzo bakarra osatzeko. Izendatutako tokiek "balio unibertsal aipagarria" eduki behar dute, eta hamar irizpidetik gutxienez bat bete.[3]

  • i. "gizakien jeinu sortzailearen maisulana adieraztea".
  • ii. "giza balioen elkar-eragin garrantzitsua adieraztea denbora tarte luze edo kultura eskualde hedatu batean, arkitektura edo teknologia garapenean, arte monumentalean, hirigintzan edo paisaiagintzan".
  • iii. "lekukotza bakarra, edo gutxienez ezohikoa, ematea ohitura kultura edo zibilizazio batean, bizirik edo hilda dagoena".
  • iv. "giza historiako garai aipagarri bateko adibide bikaina izatea, hala nola, eraikin bat, teknologia edo arkitektura multzo bat edo paisaia bat.
  • v. "lur-itsasoen erabilera tradizionalaren edo jendeztatze tradizionalaren adibide bikaina izatea, batez ere aldaketa itzulezina izateko arriskuan badago".
  • vi. "balio unibertsala duten ideiei, sineskerei, artelanei, idazlanei, gertakari edo tradizio biziei lotuta egotea, zuzenean edo materialki".
  • vii. "aparteko gertakari naturalak edo edertasun naturala eta garrantzi estetiko ezohikoa izatea".
  • viii. "Lurraren historiaren aro nagusien adibide aparta izatea".
  • ix. "aldatzen edo garatzen ari diren prozesu ekologiko edo biologikoen adibide izatea".
  • x. "tokian bertan aniztasun biologikoa mantentzeko habitat naturalaren adibide garrantzitsu eta esanguratsua edukitzea".

Beste sailkapen batzuk

Unescoren sailkapenetan, bada beste kontzeptu bat, gizateriaren kultura ondare immaterialarena. Kasu honetan, honela defintzen da[4]:

Kultura-ondare immateriala honako hauek dira: praktikak, irudikapenak, adierazpenak, ezagutza eta trebetasunak, tresnak, objektuak eta artefaktuak, komunitateek, taldeek eta, kasu batzuetan, gizabanakoek, beren kultura-ondaretzat hartzen dituztenak. Kultura-ondare immaterial hori, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dena, komunitateek eta taldeek etengabe birsortzen dute beren ingurunearekin, naturarekin eta historiarekin duten interakzioari erantzunez, eta identitate- eta jarraitutasun-zentzua ematen die, kultura-aniztasunarekiko eta giza sormenarekiko errespetua sustatuz.

Era berean, UNESCOk natura edo ondare naturala babesteko beste izendapen ofizial bat du, biosfera erreserbena, eta halako bi daude Euskal Herrian, Urdaibai[5] (Bizkaian) eta Bardea[6] (Nafarroan).

Ondare hautatuak

Euskal Herrian

Euskal Herrian gizateriaren ondare izendatutakoak ondoko hauek dira:


Espainian

Frantzian

307. tokia: Askatasunaren Estatua (AEB).
437. tokia: Galapagoak (Ekuador).
314. tokia: Alhambra, Generalife eta Albayzín (Espainia).
444. tokia: Ait-Ben-Haddou ksarra (Maroko).
933. tokia: Loira ibarra (Frantzia).
483. tokia: Chichen Itza (Mexiko).
1. tokia: Iguazuko ur-jauziak (Argentina eta Brasil).
540. tokia: San Petersburgoko gune historikoa (Errusia).
592. tokia: Borobudur (Indonesia).
516. tokia: Bandiagarako Amildegiak (Mali).
776. tokia: Itsukushima tenplua (Japonia).

Munduan

EskualdeaNaturalaKulturalaMistoaGuztira
Afrika3948491
Arabiar Herrialdeak567274
Asia-Pazifikoa eta Ozeania5514810213
Ipar Amerika eta Europa6841711496
Latinoamerika eta Karibea36913130
Guztira203771301004
Bikoiztuak kenduta1526142
Guztira18874529962

Zerrendak

Eskualdeak

UNESCOk 5 gune geografikotan edo eskualdetan banatzen du mundua, gizateriaren ondareei dagokienez:

  1. Afrika
  2. Arabiar Herrialdeak
  3. Asia-Pazifikoa
  4. Europa/Ipar Amerika (Errusia eta Israel barne)
  5. Latinoamerika/Karibea

Lurraldekako banaketa

Honako zerrenda honetan Gizateriaren Ondare izendatutako 10 leku baino gehiago dituzten herrialdeak agertzen dira:

  • Marroia: 40 Gizateriaren Ondare edo gehiago dituzten herrialdeak
  • Marroi argia: 30etik 39ra Gizateriaren Ondare dituzten herrialdeak
  • Laranja: 20tik 29ra Gizateriaren Ondare dituzten herrialdeak
  • Urdina: 15etik 19ra Gizateriaren Ondare dituzten herrialdeak
  • Berdea: 10etik 14ra Gizateriaren Ondare dituzten herrialdeak

Gizateriaren Ondarearen Batzarra

Gizateriaren Ondarearen Batzarrean parte hartzen duten estatuak hauek dira:[7]

 Angola  Azerbaijan  Burkina Faso  Kroazia
 Kuba  Finlandia  Indonesia  Jamaika
 Kazakhstan  Kuwait  Libano  Peru
 Filipinak  Polonia  Portugal  Hego Korea
 Tunisia  Turkia  Tanzania  Vietnam
 Zimbabwe

Batzarraren bilkurak

BilkuraUrteaDataHiriaEstatua
I.1977ekainaren 27uztailaren 1Paris  Frantzia
II.1978irailaren 5irailaren 8Washington Hiria  AEB
III.1979urriaren 23urriaren 26Kairo  Egipto
IV.1980irailaren 1irailaren 5Paris  Frantzia
V.1981urriaren 26urriaren 30Sydney  Australia
VI.1982abenduaren 13abenduaren 17Paris  Frantzia
VII.1983abenduaren 5abenduaren 9Florentzia  Italia
VIII.1984urriaren 29azaroaren 2Buenos Aires  Argentina
IX.1985abenduaren 2abenduaren 6Paris  Frantzia
X.1986azaroaren 25azaroaren 28Paris  Frantzia
XI.1987abenduaren 7abenduaren 11Paris  Frantzia
XII.1988abenduaren 5abenduaren 9Brasilia  Brasil
XIII.1989abenduaren 11abenduaren 15Paris  Frantzia
XIV.1990abenduaren 7abenduaren 12Banff  Kanada
XV.1991abenduaren 9abenduaren 13Kartago  Tunisia
XVI.1992abenduaren 7abenduaren 14Santa Fe  AEB
XVII.1993abenduaren 6abenduaren 11Indietako Cartagena  Kolonbia
XVIII.1994abenduaren 12abenduaren 17Phuket  Thailandia
XIX.1995abenduaren 4abenduaren 9Berlin  Alemania
XX.1996abenduaren 2abenduaren 7Merida  Mexiko
XXI.1997abenduaren 1abenduaren 5Napoli  Italia
XXII.1998azaroaren 30abenduaren 5Kioto  Japonia
XXIII.1999azaroaren 29abenduaren 4Marrakex  Maroko
XXIV.2000azaroaren 27abenduaren 2Cairns  Australia
XXV.2001abenduaren 11abenduaren 16Helsinki  Finlandia
XXVI.2002ekainaren 24ekainaren 29Budapest  Hungaria
XXVII.2003ekainaren 30uztailaren 5Paris  Frantzia
XXVIII.2004ekainaren 28uztailaren 7Suzhou  Txina
XXIX.2005uztailaren 10uztailaren 17Durban  Hegoafrika
XXX.2006uztailaren 8uztailaren 16Vilnius  Lituania
XXXI.[8]2007ekainaren 23uztailaren 1Christchurch  Zeelanda Berria
XXXII.2008ekainaren 2ekainaren 10Quebec Hiria  Kanada
XXXIII.2009ekainaren 22 - ekainaren 30Sevilla  Espainia
XXXIV.2010uztailaren 25 - abuztuaren 3Brasilia  Brasil
XXXV.2011ekainaren 19 - ekainaren 29Paris  Frantzia
XXXVI.2012ekainaren 25 - uztailaren 5San Petersburgo  Errusia
XXXVII.2013ekainaren 17 - ekainaren 27Phnom Penh  Kanbodia
XXXVIII.2014ekainaren 15 - ekainaren 25Doha  Qatar
XXXIX.2015ekainaren 28 - uztailaren 8Bonn  Alemania
XXXX.2016uztailaren 10 - uztailaren 20Istanbul  Turkia
XXXXI.2017uztailaren 10 - uztailaren 17Krakovia  Polonia

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak