Aleksandr Mostovoi

futbolari errusiarra

Aleksandr Vladimirovitx Mostovoi (errusieraz: Александр Владимирович Мостовой; Lomonosov (SESB), 1968ko abuztuaren 22a - ) errusiar futbolari ohia da eta Real Club Celta de Vigon eman zuen gehien bat bere lana, Espainiako futbol ligako lehen mailan, alegia. Egun, kirol-zuzendaria da Marbella Fútbol Club-ean.

Aleksandr Mostovoi

Bizitza
JaiotzaLomonosov (en) Itzuli1968ko abuztuaren 22a (55 urte)
Herrialdea Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
FC Asmaral Moscow1985 / 1986197
FC Spartak Mosku1987 / 199210634
SESBeko futbol selekzio nazionala1990 / 1991153
Errusiako futbol selekzio nazionala1992 / 20045010
CIS national football team1992 / 199220
SL Benfica1992 / 199390
Stade Malherbe Caen Calvados Basse-Normandie1993 / 1994153
RC Strasbourg Alsace1994 / 19966115
Real Club Celta de Vigo1996 / 200423556
Deportivo Alavés2005 / 200511
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua75 kilogramo
Altuera177 zentimetro
Jasotako sariak

FIFA: 95404 Edit the value on Wikidata

Biografia eta lana

Aleksandr Mostovoi Leningradoko Lomonosoven (SESB) jaio zen, (SESB), 1968ko abuztuaren 22an.

«...Beti nengoen baloiarekin jolasean, txiki-txikitatik, Moskuko kaleetan. Eskolatik atera eta ez zegoen beste zer eginik, egun eta gau, ez jan, ez edan... Baloia eramaten nuen edonora; baita bidaiatzen nuenean ere...[1]»

Horrela kontatzen ditu bere lehen urte haiek:

«1970eko hamarkada gogorra izan zen SESBen. Diziplina zorrotza eta ezin ezertxo ere erosi. Ama ile-apaintzailea nuen eta aita, berriz, argiketaria. Egun osoa ematen zuten lanean. Ez genuen telefonorik, ezta telebistarik ere etxean. 16 urte nituela, eskola utzi nuen, Hirugarren mailako ekipoak deitu zidalako. Handik joan nintzen FC Spartak Moskura, Udalaren ekipora. Hortxe geratu nintzen...[1]»

Berehala erakarri zuen arreta FC Spartak Moskun eta frantses ekipotara egin zuen salto: Stade Malherbe Caen Calvados Basse-Normandie eta RC Strasbourg Alsacen. SL Benficara ere joan zen, Lisboara, baina ez zitzaion uste bezain ondo atera[2].

1996an, Real Club Celta de Vigok ekarri zuen frantses klubetik, 325 milioi pezetaren truke. Han 8 denboraldi pasa eta gero, Balaidosko tsarra idolo bilakatu zen Vigoren zaleentzat.

Hiru liga egin zituen Errusian, bat Portugalen eta kopa bat ere bai. Intertoto Kopa ere jaso zuen RC Strasbourg Alsacekin. Real Club Celta de Vigorekin Intertoto kopa jaso zuen 2000n eta Erregearen koparen finalera ere iritsi ziren -Zaragozaren aurrean galdu bazuen ere-.

Real Club Celta de Vigon, Mostovoi 1996tik 2004ra arte egon zen eta ekipo horretako jokalari hoberenetarikoa izan zen.

Hala ere, Alexander Mostovoi afizioaren erreferente izan bazen ere, tenperamentuak faktura pasatu zion era berean; Real Sporting de Gijónen zelaia utzi zuen lesioa zuela-eta, baina garaian kapitain zen Patxi Salinasek itzularazi zuen. Gazi-gozoak alboratuz, bera izan zen Espainiako futbol ligako lehen mailan partida gehien jokatu zituen jokalaria.

36 urte zituenean eta 7 bat hilabete jokatu gabe, 2005eko martxoan, Mostovoik kontratua sinatu zuen Dmitri Pitermanekin denboraldi bukatu arte Deportivo Alavésen jokatzeko.

Lehen partida, bakarra izango zena, Cádiz Club de Futbolen aurka izan zuen. 78. minututan sartu zen jokuan eta, falta ziren 12 minutu eta 5eko luzapenen artean, berak sartu zuen partidan izango zen tanto bakarra. Ia-ia bigarrena ere sartzekotan egon zen, baina ez zuen lortu eta Deportivo Alavések 1-3 galduko zuen.

30 egun egon ondoren, ekipoa uzteko erabakia eman zuen jakitera, bizkarreko arazoak zituela-eta. Orduan hartu zuen erretiroa.

Selekzioa

65 alditan izan zen nazioarteko. 15 partida jokatu zituen SESBeko selekzioan eta beste 50 Errusiakoan[3]. 2004an jokatu zuen azken partida selekzioarekin; Eurokopa hartan, 1-0 galdu zuten Espainiaren aurka. Mostovoik kritikak egin zizkion prestakuntzari eta Georgi Jartsev errusiar hautatzaileak bota egin zuen selekziotik[2].

Munduko kopak

MundialEgoitzaEmaitza
1994ko Munduko Futbol TxapelketaAEBLehen fasea
2002ko Munduko Futbol TxapelketaKOR eta JPNLehen fasea

Eurokopak

EurokopaEgoitzaEmaitza
UEFA Euro 1996ENGLehen fasea
UEFA Euro 2004PORLehen fasea

Klubak

KlubaHerrialdeaUrteaPartidakGolak
FC Spartak MoskuSESB1986199110634
SL BenficaPOR1991199390
Basse-NormandieFRA19931994153
RC Strasbourg AlsaceFRA199419966115
Real Club Celta de VigoESP1996200429072
Deportivo AlavésESP200511
Guztira482125

Palmaresa

Txapelketa nazionalak

TituluaKlubaHerrialdeaUrtea
Sobietar Batasuneko Futbol LigaFC Spartak MoskuSESB1986-1987
Sobietar Batasuneko Futbol LigaFC Spartak MoskuSESB1988-1989
Errusiako futbol ligaFC Spartak MoskuErrusia1991-1992
Portugalgo futbol ligaSL BenficaPortugal1993-1994
Portugalgo futbol kopaSL BenficaPortugal1992-1992

Nazioarteko txapelketak

TituluaKlubaHerrialdeaUrtea
Copa Intertoto de la UEFAko Intertoto Kopa 2000Real Club Celta de VigoEspainia/Errusia2000
UEFAko Intertoto Kopa 1995RC Strasbourg AlsaceAustria/Frantzia1995

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Mostovoi