Real Sporting de Gijón

Real Sporting de Gijón futbol talde asturiarra da, 1905ean Gijón/Xixón hirian sortutakoa. Real Oviedoren aurkari tradizionalak izan dira historikoki, biak ere asturiarrak baitira. Espainiako lehen mailan denboraldi gehien egin dituen 14. taldea da.

Real Sporting de Gijón
Ezizena(k)-
Sorrera1905
Futbol zelaiaEl Molinón estadioa
edukiera: 25.885 lagun
inaugurazioa: 1908
PresidenteaEspainia Javier Fernández
EntrenatzaileaEspainia Miguel Ángel Ramírez
Liga2. maila
2022-2317.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2008an lehen mailarako igoera ospatzen.
Real Madrilen aurkako partida.

Historia

Sorrera eta hasierako urteak

Anselmo Lópezek 1905ean Sporting Gijonés futbol taldea eratu zuen. Ez zen ordea hirian sorturiko lehenengo taldea izan, Gijón Sport Club eta Sportiva Gijonesa aurrekoak baitziren, baina urteek aurrera egin ahala Sporting Gijonés taldeak bakarrik jarraitu zuen lehian. 1912an Alfontso XIII.a Espainiakoak errege titulua eman zion eta 1916an gaur egun duen Real Sporting de Gijón izena hartu zuen.

Berehala kalitatezko taldea bihurtu zen eta 1921ean Manuel Meana kapitainak Espainiako selekzioarekin jokatu zuen Belgikaren aurkako lagunarteko partida. Taldeak profesionalizatzen hasi zirenean Sportingeko izarrek Gijón utzi egin zuten eta beraz lehenengo liga 1928/29koa bigarren mailan hasi zuen. Honetaz gain Frankoren erregimenak atzerriko maileguak debekatzen zituenez izena aldatu behar izan zuen eta 70 hamarkadararte Real Gijón izenaz ezagutu zen taldea.

Lehen mailara igoera

Lehen mailan jokatu zuen lehenengo denboraldia 1943/44 izan zen. Ez zen ordea aurreneko talde asturiarra izan, Real Oviedo aurreratu baitzitzaion. Lau denboraldi egin zituen bertan. 1951ean berriz igotzea lortu zuen, bigarren mailan 100 gol sartu ondoren. Kirol maila baino gehiago diru arazoengatik taldeak ez zuen egonkortasunik izan lehen mailan eta 70. hamarkadararte sarritan jeitsi eta igo zen.

Urrezko Aroa

70. hamarkadan Mareo futbol eskola sortu zuen eta harrobiko jokalariei (Cundi, Castro, Quini) Asturiasko beste talde batzuetakoak (Maceda) gehituz talde indartsua osatzea lortu zuen. Emaitza bikainak izan zituen titulurik irabazi ez arren. Hala nola 1978/79ko ligan bigarren postua eskuratu zuen eta 1981 eta 1982ko Kopatan finala jokatzea lortu zuen.

Bartzelonak Quini eta Real Madrilek Maceda fitxatu zituen eta taldearen indarra nabarmen jeisten hasi zen. Belaunaldi berriarekin (Luis Enrique, Abelardo, Ablanedo) lortu zuen lehen mailan egonkortzea baina ez zuen berriz aurreko indarrik izan. 21 urte lehen mailan jarraian egin ondoren 1998an jeitsiera etorri zen.

XXI mendea

Maila galtzeak diru arazo handiak ekarri zituen berarekin. Honek noski kirol mailan ere eragin zuen eta David Villa bezalako jokalari onak saldu beharrean aurkitu zen klubak iraungo bazuen. Hamarkada bat egin zuen taldeak bigarren mailan eta 2007-08 urtean Manolo Preciadoren eskutik berriz ere igotzea lortu zuen.

2011-12 denboraldirarte lehen mailan izan zen baina emaitza txarrak zirela eta Manolo Preciado bota eta Javier Clemente hartu zuten. Hala ere ezin izan zuen jaitsiera sahiestu. Hiru denboraldi egin zituen bigarren mailan eta 2015ean bigarren postuan bukatu eta lortu zuen lehen mailara itzultzea. 2015-16 denboraldian azken jardunaldian lortu zuen mantentzea etxean Villarreali irabaziz baina hurrengo urtean maila galdu du.

Uniformea

Marra zuri-gorriak ditu, Xixongo hiriaren bandera horrelakoa baita, eta praka urdinak, itsasoaren oroigarri. Hasiera hasieratik izan ditu kolore hauek, horrela beraz, elastiko zuri-gorria denbora gehien daraman futbol talde espainiarra da.

Historikoa

 
1912
 
1947
 
1984-tik
 
1994

Azken urteak

 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023

Datuak

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 42
  • Denboraldiak 2. mailan: 51
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 0
  • Ligako posturik onena: 2.a Lehen mailan (1978-79)
  • Garaipenik zabalena: Sporting 7 - Osasuna 1 ([1993-94); Sporting 6 - Real Oviedo 0 (1944-45).
  • Porrotik handiena: FC Barcelona 9 - Sporting 0 (1951-52); Athletic 9 - Sporting 0 (1958-59).
  • Partida gehien jokatutakoak: Joaquín (479), Jiménez (420), Ablanedo (399).
  • Europan parte hartzeak: 6 aldiz UEFA Kopan.

Azken urteetako ibilbidea

Urtea#MailaPostuaErrege Kopa
2004-052Bigarren maila11.a1/64
2005-062Bigarren maila9.a1. itzulia
2006-072Bigarren maila13.a2. itzulia
2007-082Bigarren maila3.a2. itzulia
2008-091Lehen maila14.a1/4
2009-101Lehen maila15.a1/32
2010-111Lehen maila10.a1/32
2011-121Lehen maila19.a1/32
2012-132Bigarren maila10.a1/32
2013-142Bigarren maila5.a2. itzulia
2014-152Bigarren maila2.a2. itzulia
2015-161Lehen maila17.a1/32
2016-171Lehen maila18.a1/8
2017-182Bigarren maila4.a3. itzulia
2018-192Bigarren maila9.a1/8
2019-202Bigarren maila13.a1. itzulia
2020-212Bigarren maila7.a1/16
2021-222Bigarren maila17.a1/8
2022-232Bigarren maila17.a1/8
2023-242Bigarren maila2. itzulia

Irabazitako txapelketak

Espainiako txapelketak: 5

Bigarren 1978/79 denboraldian

finalista 1981 eta 1982an

1943/44, 1950/51, 1956/57, 1969/70 eta 1976/77

Asturiasko txapelketak: 13

  • Asturiasko txapelketa (13):

1917, 1918, 1919, 1920, 1921, 1922, 1923, 1924, 1926, 1927, 1930, 1931 eta 1940

Lagunartekoak

1984

Jokalari ezagunak

Kanpo estekak


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza