Alice Stewart

Britainiar epidemiologoa

Alice Mary Stewart (ezkondu aurretiko abizena, Naish) ( Sheffield, Ingalaterra, 1906ko urriaren 4a - Oxford, Ingalaterra, 2002ko ekainaren 3a) britainiar medikua eta epidemiologoa izan zen, medikuntza sozialean eta erradiazioak osasunean dituen efektuetan espezializatua. Hanforden (Washington) plutonioa ekoizten duten lantegiko langileen artean erradiazioak eragindako gaixotasunari buruz egindako bere ikerketa maiz aipatzen dute erradiazio-dosi oso baxuak ere arrisku handia eragiten dutela frogatu nahi dutenek. 1986an Nobel Sari Alternatiboa jaso zuen.[1]

Alice Stewart

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlice Mary Naish
JaiotzaSheffield1906ko urriaren 4a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaOxford2002ko ekainaren 3a (95 urte)
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Medicine for Women (en) Itzuli
Girton College (en) Itzuli
St Leonards School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakepidemiologoa eta erradiologoa
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Royal Free Hospital (en) Itzuli
Jasotako sariak

Hasierako urteak

Alice Stewart Sheffielden jaio zen, Ingalaterran, Albert Naishen alaba, Sheffieldeko Royal Ospitaleko eta Sheffieldeko Haurren Ospitaleko medikua, eta, ondoren, Sheffieldeko Unibertsitateko Medikuntza irakaslea. Alicek medikuntza aurreklinikoa ikasi zuen Cambridgeko Girton Collegen, eta 1932an bere ikasketa klinikoak Londresko Royal Free Ospitalean burutu zituen.Esperientzia lortu zuen Manchesterreko eta Londresko ospitaleetan, Royal Free Ospitalera mediku espezialista bezala itzuli aurretik.1941ean Oxfordeko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean irakasle postua lortu zuen, eta bertan garatu zuen medikuntza sozialarekiko interesa, gerrako munizio-fabriketako langileei osasun arazoei buruzko aholkuak emanez.

Azterketa epidemiologikoak

Oxfordeko Gizarte eta Prebentzio Medikuntza saila 1942an sortu zen, eta Alice Stewart izan zen zuzendaria. 1950ean unitateko zuzendaritza eskuratu zuen, baina ez zitzaion "irakasle" titulua eman, bere aurrekoari esleitu baitzitzaion, ordurako postu hori garrantzi gutxiagokoa baitzen.

Hala ere, 1953an, Medikuntza Ikerketarako Kontseiluak dirua eman zion X izpiei buruzko ikerketa aitzindaria egiteko, haurtzaroko minbiziaren kausa gisa, eta gai horretan lan egin zuen 1953tik 1956ra arte. Hasiera batean, okertzat hartu ziren, haurdun zeuden emakumeengan X izpiek eragindako kalte fetalari buruzko bere emaitzak, azkenean ordea, mundu osoan onartuak izan ziren, eta, ondorioz, X izpien medikuen erabilera murriztu zen haurdunaldian eta lehen haurtzaroan (hauen onarpena ia 25 urte atzeratu zen arren). Stewart 1974an erretiratu zen.[2]

Bere ikerketarik ospetsuena erretiro formalaren ondoren gertatu zen, Birminghameko Unibertsitateko Medikuntza Sozialeko departamentuko ohorezko kide gisa.

Pittsburgheko Unibertsitateko Thomas Mancuso irakaslearekin lan eginez, Hanfordeko plutonio-ekoizpeneko plantako langileen gaixotasun-erregistroak aztertu zituen, Washingtongo estatuan, eta ikerketa ofizialetan agertzen zena baino erradiazioak eragindako gaixotasunen eragin askoz handiagoa aurkitu zuen. Sir Richard Doll, tabakogintzarekin lotutako gaixotasunei buruz egindako lanagatik errespetatutako epidemiologoak zalantzan jarri zituen Alicek emaitzak. Gaur egun, ordea, haren txostena industria nuklearrak egindako txostenen alborapenaren pertzepzioari emandako erantzun gisa balioesten da.[3] [4]

Heriotza

2002ko ekainaren 3an, 95 urte zituela, hil zen Oxforden. [5]

Aitortzak

  • 1986an Well Earned Livelihood Prize edo Alternative Nobel Prize saria jaso zuten, Stockholmen urtero ematen den saria.[6]
  • Azkenean, Stewart-ek "irakasle" izendatutako titulu preziatua lortu zuen Oxfordeko Lady Margaret Hall-eko irakasle izendatuz.
  • 1997an Stewart Erradiazio Arriskuei buruzko Europako Batzordeko lehen presidente izendatu zuten.

Erreferentziak

Obituarioak