Alicia Boole Stott

matematikari britainiarra

Alicia Boole Stott (Cork, Irlanda, 1860ko ekainaren 8a - Ingalaterra, 1940ko abenduaren 17a) anglo-irlandar matematikaria zen. Nahiz eta inoiz lanpostu akademikorik ez izan, oso ekarpen baliagarriak egin zizkion matematikari eta Groningengo Unibertsitateak ohorezko doktore izendatu zuen. Ezaguna da politopo terminoa sortzeagatik lau dimentsio edo gehiago dituen solido ganbila izendatzeko.

Alicia Boole Stott
Bizitza
JaiotzaCork1860ko ekainaren 8a
Herrialdea Erresuma Batua
 Espainia
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaHighgate eta Ingalaterra1940ko abenduaren 17a (80 urte)
Familia
AitaGeorge Boole
AmaMary Everest Boole
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaQueen's College London (en) Itzuli
Groningengo Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria
Jasotako sariak
InfluentziakCharles Howard Hinton (en) Itzuli

Alicia George Boole matematikari eta logikariaren eta Mary Everest Boole matematikari autodidaktaren hirugarren alaba zen. Bere ahizpa Lucy Everest Boole kimikaria zen eta farmazeutikoa zen. Bere ahizpa Ethel Lilian Voynich, aldiz, eleberrigilea zen. Aita hil zitzaionean, 1864an, familia Londresera joan zen, non ama Londresko Queen's College-ko liburuzain hasi zen. Queen's College-ko aldameneko eskolan egin zituen ikasketak, baina ez zuen inoiz unibertsitate-ikasketarik egin.