Alizia Borboi Parmakoa

Alizia Borboi Parmakoa edo Alizia Borboi Parma eta Habsburgo Lorenakoa (Viena, Austria; 1917ko irailaren 13a - †Madril, Espainia; 2017ko martxoaren 28a)[1] Borboi leinuko partaide bat zen. Roberto I.a Parmako dukearen hiloba zenez jaiotzatik Parmako printzesa titulua zuen, eta Alfontso Borboi eta Borboi Espainiako infantearekin ezkontzean bera ere grazia eskubidez infantan bilakatu zen. Era berean 1960tik aurrera baita ustezko Bi Sizilietako printzesa, Calabriako dukesa, Casertako kondesa eta Bi Sizilietako Errege-leinuko buruaren ezkontidea. Eta azkenik, 1994tik aurrera Nafarroako Erresumaren erreginahia.

Alizia Borboi Parmakoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPrincess Alicia Maria Teresa Francesca Luisa Pia Anna Valeria of Bourbon-Parma
JaiotzaViena1917ko azaroaren 13a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2017ko martxoaren 28a (99 urte)
Hobiratze lekuaPrinz Bourbon-Parma Gruftkapelle (en) Itzuli
Familia
AitaElias Borboi-Parmakoa
AmaAustriako Maria Ana artxidukesa
Ezkontidea(k)Alfontso Borboi eta Borboikoa, Espainiako infantea  (1936ko apirilaren 16a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaBorboi Parma etxea
Espainiako Borboi etxea
House of Bourbon-Two Sicilies (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxakur-hazlea eta horse breeder (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 2710650 Edit the value on Wikidata

Familia

Alizia Vienan jaio zen eta Alizia Maria Teresa Francesca Luisa Pia Anna Valeria izen osoarekin bataiatua izan zen. Bere gurasoak Elías Borboi Parmakoa (1880-1959) eta Austriako Maria Ana artxidukesa (1882-1940) izan ziren. Aitaren aldetik, Roberto I.a Parmako dukearen eta Fernando II.a Bi Sizilietako erregearen bederatzigarren seme-alaba izandakoaren Maria Pia Borboi Bi Sizilietako printzesaren iloba zen. Amaren aldetik Austriako Friedrich artxiduke eta Tescheneko dukearen, eta Croÿko Elisabet printzesaren iloba zen. Bere ama Austriako Maria Ana artxidukesa, Maria Kristina Austriakoa Espainiako Alfontso XII erregea izandakoaren emaztearen iloba zen.

2016ko ekainaren 7an historian izandako Borboi-leinuko partaiderik adintsuena izatera iritsi zen.

Alizia printzesa Elias Borboi Parmakoaren seme-alabetatik ezkondutako eta ondorengoak izan zituen bakarra izan zen.

Nahiz eta publikoki legokion koroa ez aldarrikatu, nafar legitimista batzuentzat erresuma horretako zilegizko erregina zen 1994.eko otsailak 20 geroztik Nafarroako errege-erreginen oinordetzarako ohiko legeen arabera.[2]

Ondorengotza

1916ko apirilaren 16an Vienan ezkondu zen Alfontso Borboi eta Borboikoarekin (1960an Bi Sizilietako Erresumaren erregenahiaren aldarrikapenekin batera Alfontsok bere lehenengo "Borboi" abizena bere kabuz aldatu zuen "Borboi Bi Sizilietakoa" berea eginez). Bikoteak hiru seme-alaba izan zituen:

  • Teresa Borboi Bi Sizilietakoa, Salernoko dukesa eta Nafarroako infanta (1937), Iñigo Moreno Arteagarekin ezkondu zen (1961ean), eta zazpi seme-alaba izan dituzte.
  • Karlos Borboi Bi Sizilietakoa (1938†2015), Nafarroako printzea, Espainiako infantea eta Calabriako dukea, Ana Orleansekoarekin ezkondu zen (1965an), eta bost seme-alaba izan zituzten.
    • Kristina Borboi Bi Sizilietakoa (1966)
    • Maria Paloma Borboi Bi Sizilietakoa (1967)
    • Pello II.a Borboi Bi Sizilietakoa (1968), Nafarroako erregenahia eta Calabriako dukea, Sofia Landaluze Melgarejorekin ezkondu zen (2001ean), eta zazpi seme-alaba izan dituzte, besteak beste;
      • Jaime Borboi Bi Sizilietakoa, Nafarroako printze erregegaia eta Notoko dukea (1993)
    • Ines Borboi Bi Sizilietakoa (1971)
    • Viktoria Borboi Bi Sizilietakoa (1976)
  • Ines Borboi Bi Sizilietakoa, Sirakusako dukesa eta Nafarroako infanta (1940), Luis Morales Aguadorekin ezkondu zen 1965an eta 1978an dibortziatu ziren. Bost seme-alaba izan zituzten.

Tituluak eta tratamenduak

  • Parman:
    • 1917-2017: Berorren Erret Gorentasuna Alizia Borboi Parmakoa, Parmako printzesa.
  • Espainian:
    • 1936-2017: Berorren Erret Gorentasuna Alizia Borboi Parmakoa, Espainiako infanta.
  • Baxenabarran (lehian)[3]:
    • 1939-1983: Berorren Erret Gorentasuna Alizia Borboi Parmakoa, Nafarroako infanta.
    • 1983-1994: Berorren Erret Gorentasuna Alizia Borboi Parmakoa, Nafarroako printzesa.
    • 1994-2017: Berorren Maiestate Alizia Erregina, Nafarroako Erregina.
  • Napolin eta Sizilian (lehian)[4]:
    • 1960-1964: Berorren Erret Gorentasuna Alizia Borboi Parmakoa, Bi Sizilietako printzesa, Calabriako dukesa eta Casertako kondesa.
    • 1964-2017: Berorren Erret Gorentasuna Alizia Borboi Parmakoa, Bi Sizilietako printzesa, Calabriako dukesa alarguna eta Casertako kondesa alarguna.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alizia Borboi Parmakoa