Alutiiqera

hizkuntza

Alutiiqera (Sugt'stun[1], Alutiiq[1] eta Alutiit’stun[1] ere deitua) Alaskako mendebalde eta hego-mendebaldean hitz egiten den Alaska Erdialdeko Yup’ik hizkuntzaren gertuko ahaidea da. Bi dialekto nagusi ditu:[2]

Alutiiqera
Datu orokorrak
Hiztunak450
UNESCO sailkapena4: arrisku larrian
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
eskimo-aleut hizkuntzak
Yupik (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza eranskaria eta hizkuntza polisintetikoa
Alfabetoalatindar alfabetoa eta eskimal alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3ems
Ethnologueems
Glottologpaci1278
Linguasphere60-ABA-d
UNESCO157
IETFems
Endangered
Languages Project

672

Alutiiq etniako 3.000 pertsonatik, 400 inguruk hitz egiten dute Alutiiqera oraindik. Gaur egun, Alutiiq komunitateak haien hizkuntza berpizteko prozesuan daude. 2010ean Kodiakeko institutuak ikasleen eskaera bati erantzun zioten eta Alutiiqera irakastea adostu zuten. Kodiakeko dialektoa 50 pertsona inguruk soilik hitz egiten zuten, guztiak nagusiak, eta dialektoa hilzorian zegoen.[3] 2013. urteko irailetik aurrera, Anchorageko Alaska Pacific Unibertsitateak eskolak eskaintzen ditu “Where Are Your Keys?” teknika erabiliz.[4]

Fonologia

Kontsonanteak

EzpainkariakHobikariakSabaikariakBelarrakUbularrak
Ez-ezpainkarituakEzpainkarituakEz-ezpainkarituakEzpainkarituak
Herskariakptkkwq
Afrikatuakt͡ʃ
FrikariakAhoskabeakfsxxwχw)
Ahostunakɣɣwʁʁw
Albokariakɬ
Hurbilkariaklj(w)
SudurkariakAhoskabeakŋ̊
Ahostunakmnŋ

Bokalak

Aurrekoak (aitzinekoak)ErdikoakAtzekoak
Itxiak (goikoak)iu
Artekoakə
Irekiak (behekoak)ä

Gramatika

Numeroa

Alutiiqeraz ⟨q⟩ hizkiarekin amaitzen diren izenak singularrak izan ohi dira. Duala ⟨k⟩ hizkiaren bitartez adierazten da, eta plurala, berriz, ⟨t⟩ hizkiaren bitartez. Esaterako, yaamaq (harria) singularra da, yaamak duala, eta yaamat plurala.[2]

Lexikoa

Zenbakiak

ZenbakiaKoniag Alutiiqera

(Kodiakeko azpi-dialektoa)[5]

Chugach Alutiiqera[6]
Nanwalek eta Port GrahamChenega
1allringuq / allriluqallringuqall'inguq
2mal'ukmalruk / mall'ukatel'ek
3pingayunpinga'an
4staaman
5talliman
6arwilgenarwinlen
7mallrunginmallruunginmaquungwin
8inglulgeninglulen
9qulnguyanqulnguan
10qulen

Errusieratik datozen hitzak

Adibide hauek Kodiakeko azpi-dialektoko hitzak dira.[7]

EuskaraAlutiiqeraErrusiera
irakasleuciitilaqучитель (utxitel)
gortinastauʀ`kaaqштора (xtora)
lorategiak’aʀautaqогород (ogorod)
piperpiiʀitsaaqперец (perets)
txerrisitiin`kaaqсвинья (svinia)
Eguberriak / Gabonakʀausistuaq /

aʀusistuaq

Рождество (Rozhdestvo)
sardexkawiiʀ`kaaqвилка (vilka)
eskolaskauluq / skuuluqшкола (xkola)
ogigleipaqхлеб (khleb)
gutun-azalkanweiʀ`taaqконверт (konvert)
koilaralausk`kaaqложка (lozhka)
behikaʀauwaq / kuʀuwaqкорова (korova)

Erreferentziak

Kanpo estekak