Alaska

Ameriketako Estatu Batuetako estatua

Alaska (ingelesez /əˈlæskə/ ahoskatua; aleutieraz: alaxsxaq, «kontinentea» esan nahi duena) Amerikako ipar-mendebaldeko muturrean dagoen lurraldea da. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) estatuetako bat da 1959tik. Ozeano Artikoa du iparraldean, Ozeano Barea hegoaldean, Kanada ekialdean, eta Beringeko itsasartea mendebaldean. Itsasarte horren bestaldean, Errusia dago. Geografikoki, AEBetako gainerako estatuetatik bereizita dago. Mendebaldeenen dagoen estatua da, baina zati bat ere ekialdeko hemisferioan du, beraz ekialdeenen dagoen estatua da[1]. Hiriburua Juneau da.

Alaska
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
Alaska's Flag
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-AK
HiriburuaJuneau
Alaskako GobernadoreaMike J. Dunleavy
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak64°N 150°W / 64°N 150°W / 64; -150
Azalera1.717.856 km²
MugakideakYukon, Columbia Britainiarra eta Txukotk
Punturik altuenaDenali mendia
Demografia
Biztanleria733.391 (2020ko apirilaren 1a)
−5.041 (2015)
Dentsitatea0,43 bizt/km²
Etxebizitzak255.173
Hizkuntza ofizialaingeles, Tlingit (en) Itzuli, inupiaq, Yupik (en) Itzuli, Alutiiqera, Aleutiera, Dena'ina (en) Itzuli, Deg Xinag (en) Itzuli, Holikachuk (en) Itzuli, Koyukon (en) Itzuli, Upper Kuskokwim (en) Itzuli, Gwich’in (en) Itzuli, Tanana (en) Itzuli, Tanacross (en) Itzuli, Hän (en) Itzuli, Ahtna (en) Itzuli, Eyakera, Haida hizkuntza eta tsimshianera
Ordu eremuaUTC−09:00, UTC+14:00, Hawaii–Aleutian Time Zone (en) Itzuli eta America/Anchorage (en) Itzuli
alaska.gov

Orografia

Hiru eskualde nagusi bereizten dira: batetik, mendilerro garaiak, Denali (6.194 m, Ipar Ameriketako gailurra), Logan (5.956 m) eta San Elias (5.510 m); bestetik, barnealdeko goi ordokiak, Yukon ibaiak igarotzen dituenak; azkenik, Brooks mendiek bereizten duten Artiko Ozeano aldea.

Klima

Hegoaldeko ozeano aldeko klima hain gogorra ez bada ere, barnealdeko kontinente aldeko klima oso hotza da (-57° C-rainoko tenperaturak). Iparraldea polarra da.

Ekonomia

Mea aberastasunak handiak dira: urrea (gainbehera), kobre eta petrolio ustiapenak eta ikatz eta burdin gordailu handiak. Arrantza industria (izokina, halibuta eta karramarroak) mea industriaren parekoa da; halaber, kontserba industria. Laborantza (lekadunak eta fruitu mamitsuak) oso zabalduta dago, latitudea kontuan hartzen bada. Larruki eta zur industria handiak ditu. Komunikazio zailtasunak oztopo handia dira ekonomiarako. Aire-trafiko handia du.

Historia

Beringek 1741. urtean esploratu ondoren, Errusiaren eskuetara igaro zen, okupazio hura hala moduzkoa izan bazen ere.

Alaskaren salerosketa

Ingalaterrarekin izandako Krimeako Gerraz geroztik, Errusiak finantza arazo handiak zituen. Bestalde, tsar Alexandro II.ak eta presidente Abraham Lincolnek konfiantza harremana ondu zuten, biek ere Mendebaldeko Europako finantza gizon boteretsuen kontra borrokatu behar izan baitzuten (Rothschild familia), bereziki Ingalaterraren aurka.

Lurraldea batik bat urruti zegoen San Petersburgotik, defendatzeko zaila zen eta Britania Handiaren menpeko Kanadatik gero eta esploratzaile eta urre-bilatzaile gehiago barneratzen ari ziren Amerikako ingurune horretan. Tsar Alexandro II.ak Britainia Handiaren aldeko ordainik gabe Alaska galtzearen arriskua ikusita, Estatu Batuetako adiskideei saldu nahiago izan zuen.

Horrenbestez, Estatu Batuetako Andrew Johnson presidente zela, 1867ko martxoaren 30ean, Estatu Batuek Alaska erosi zioten Errusiari, 7,2 milioi dolarren truke (4,19 $/km²).

Urrearen eztanda eta geroko bilakaera

Lurraldeak garapen handia izan zuen urreketarien etorrerarekin (1885-1907, nagusiki). Fairbanks eta AEBek Columbia Britainiarrean barrena lotzen dituen bidea 1942. urtean eraiki zen, japoniarrek Aleutiarrak hartu ondoan. 1959ko urtarrilaren 5ean, Alaska AEBetako 49. estatua bihurtu zen. 1964an, lurrikara izugarri batek astindu zuen Alaskako hegoaldea eta 1989ko martxoan, «Exxon Valdez» petrolio ontziak izan zuen istripuaren ondorioz, 40 milioi litro petrolio isuri zen hango kostaldean, kalte ekologiko izugarriak sorraraziz.

Demografia

2020ko apirilaren 1eko datuen arabera, Alaskak 733.391 biztanle zituen.[2] AEBetako estatuen artean, Alaskak biztanleriaren dentsitate txikiena zuen, 0,46/km2.[3]

Arraza eta etnizitatea

Alaskako biztanleriaren banaketa arrazaren arabera
1990[4]2000[5]2010[6]2020[7]
Zuriak% 75,5% 69,3% 66,7% 59,4
Indigenak% 15,6% 15,6% 14,8% 15,2
Asiarrak% 3,6% 4,0% 5,4% 6,0
Beltzak% 4,1% 3,5% 3,3% 3,0
Hawaiiko indigenak

eta Ozeano Bareko uharteetakoak

% 0,5% 1,0% 1,7
Beste bat% 1,2% 1,6% 1,6% 2,5
Bat baino gehiago% 5,5% 7,3% 12,2

Hizkuntzak

Hizkuntzei dagokienez, ingelesa nagusia da. 2019ko American Community Survey-ren arabera, biztanleriaren % 83,7ak ingelesez soilik hitz egiten zuen. Biztanleriaren % 4ak gaztelaniaz hitz egiten zuen eta % 5,6ak Asiako eta Ozeano Bareko uharteetako hizkuntzaren bat.[8]

Alaskan 20 hizkuntza indigena daude.[9] Horietako gehienak inuit-yupik-unangax edo na-dene familietako hizkuntzak dira; horrez gain, tsimshian eta haida ere hitz egiten dira bertan.[9] 2014ko urrian, 20 hizkuntzei ofizialtasuna eman zitzaien. Hauek dira legeak barne hartzen dituen hizkuntzak:[10]

  1. Iñupiaqera
  2. Siberiar yupikera
  3. Alaskako yupikera
  4. Alutiiqera
  5. Unangax
  6. Dena'ina
  7. Deg xinag
  8. Holikachuk
  9. Koyukon
  10. Upper Kuskokwim
  11. Gwich'in
  12. Tanana
  13. Upper Tanana
  14. Tanacross
  15. Hän
  16. Ahtna
  17. Eyakera
  18. Tlingit
  19. Haida
  20. Tsimshian/sm'álgyax

Hiri nagusiak

Anchorage, Alaskako hiririk handiena.
Fairbanks, Alaskako bigarren hiririk handiena eta barnealdeko nagusia.
Juneau, Alaskako hirugarren hiririk handiena eta hiriburua.
Denali mendiaren ikuspegia.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Alaska mendebaldeenen eta ekialdeenen dagoen estatua da, geografiaren gaineko zortzi bitxikerietako bat da bideo honetan.
Zbk.UdalerriaMota2010eko bizt.
1AnchorageHiri291.826
2FairbanksHiri31.535
3JuneauHiri31.275
4BadgerEEL19.482
5Knik-FairviewEEL14.923
6CollegeEEL12.964
7SitkaHiri8.881
8LakesEEL8.364
9TanainaEEL8.197
10KetchikanHiri8.050
11KalifornskyEEL7.850
12WasillaHiri7.831
13Meadow LakesEEL7.570
14KenaiHiri7.100
15Steele CreekEEL6.662
16KodiakHiri6.130
17BethelHiri6.080
18PalmerHiri5.937
19Chena RidgeEEL5.791
20SterlingEEL5.617
21GatewayEEL5.552
22HomerHiri5.003
23Farmers LoopEEL4.853
24FishhookEEL4.679
25NikiskiEEL4.493
26UnalaskaHiri4.376
27UtqiaġvikHiri4.212
28SoldotnaHiri4.163
29ValdezHiri3.976
30NomeHiri3.598
31GoldstreamEEL3.557
32Big LakeEEL3.350
33ButteEEL3.246
34KotzebueHiri3.201
35PetersburgHiri2.948
36SewardHiri2.693
37Eielson AFBEEL2.647
38EsterEEL2.422
39WrangellHiri2.369
40DillinghamHiri2.329
41DeltanaEEL2.251
42CordovaHiri2.239
43Prudhoe BayEEL2.174
44North PoleHiri2.117
45WillowEEL2.102
46RidgewayEEL2.022
47Bear CreekEEL1.956
48Fritz CreekEEL1.932
49Anchor PointEEL1.930
50HoustonHiri1.912
Zbk.UdalerriaMota2010eko bizt.
51HainesEEL1.713
52Lazy MountainEEL1.479
53Sutton-AlpineEEL1.447
54MetlakatlaEEL1.405
55CohoeEEL1.364
56Kodiak StationEEL1.301
57Susitna NorthEEL1.260
58TokEEL1.258
59CraigHiri1.201
60Diamond RidgeEEL1.156
61SalchaEEL1.095
62Hooper BayHiri1.093
63Farm LoopEEL1.028
64AkutanHiri1.027
65HealyEEL1.021
66SalamatofEEL980
67Sand PointHiri976
68Delta JunctionHiri958
69ChevakHiri938
King CoveHiri
71SkagwayEEL920
72NinilchikEEL883
73Funny RiverEEL877
74TalkeetnaEEL876
75Buffalo SoapstoneEEL855
76SelawikHiri829
77TogiakHiri817
78Mountain VillageHiri813
79EmmonakHiri762
80HoonahHiri760
81KlawockHiri755
82Moose CreekEEL747
83Knik RiverEEL744
84Pleasant ValleyEEL725
85KwethlukHiri721
86Two RiversEEL719
Womens BayEEL
88UnalakleetHiri688
89Fox RiverEEL685
90GambellHiri681
91AlakanukHiri677
92Point HopeHiri674
93SavoongaHiri671
94QuinhagakHiri669
95NoorvikHiri668
96YakutatEEL662
97KipnukEEL639
98AkiachakEEL627
99Happy ValleyEEL593
100Big DeltaEEL591

Oharra: EEL erroldak esleitutako lekuak dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak