Amaia Gabantxo

Itzultzailea, idazlea

Amaia Gabantxo (Bermeo, Bizkaia, 1973ko martxoaren 28a) euskal idazlea, abeslaria[1] eta euskal literaturan espezializatutako itzultzailea da.[2][3]

Amaia Gabantxo

Bizitza
JaiotzaBermeo1973ko martxoaren 28a (51 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEkialdeko Angliako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea eta abeslaria
Genero artistikoaflamenkoa
Musika instrumentuaahotsa

2023an Etxepare-Laboral Kuxa itzulpen saria jaso zuen bigarren aldiz.[4]

Biografia

Literatura Itzulpengintza Konparatuan Masterra egin zuen Norwicheko East Angliako Unibertsitatean. Kantuz musika taldea sortu du Chicagon eta bertan abesten ditu partitura klasikoak modu modernoan. Kolaboratzailea da zenbait literatur argitalpenetan, kritikari zein editore gisa. Euskara, literatura eta sormen idazkera irakasten ditu Chicagoko Unibertsitatean.

Lanak

Hainbat liburu itzuli ditu Amaiak euskaratik ingelesera.[5] Besteak beste, hauek:[6]

Bestelakoak

  • .2019ko udaberrian Amaiak, Jenny Holzerrekin Guggenheim Billbao Museoan kolaborazioa egin zuen, azken honen lanaren atzerako begiradan, Euskal poesia jatorrizko hizkuntzan eta ingelerara itzulia museoko fatxadan proiektatu zen. Holzerrek, bere buruan hogei urte baino gehiagoz izandako ideia izan zela adierazi zion Amaiari.[11][12]
  • 2019an West Lafayette, AEB Indianako Purdue Unibertsitatean egingo ziren erakunde akademiko honek Hizkuntza Indigenen Urtea zela-eta antolatutako ekitaldien barruan, Amaia, euskal poesiaren itzulpengintzaren inguruan mintzatu zen. “From the Square to the Page, and onto the other Page: The Order of Things in Basque Poetry in Translation” hitzaldian.[13]

Sariak

  • 2018an EtxepareLaboral Kutxa Itzulpen Saria, Gabriel Arestiren 'Harri eta herri' eta 'Maldan behera' lanak ingelesera itzultzeagatik. Lanok Nevadako Unibertsitateak (AEB) argitaratu ditu.[14][15][16][17]
  • 2023an Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria jaso zuen bigarren aldiz. Miren Agur Meaberen Hezurren erretura liburua ingelesera itzultzeagatik. Burning Bones liburua Galesteko Parthian Books argitaletxeak argitaratu zuen.[4][18]

Erreferentziak

Kanpo estekak