Amalur (koalizioa)

Amalur Ipar Euskal Herrian Europe Écologie-Les Verts alderdi ekologistak eta Eusko Alkartasunak 2012ko Frantziako hauteskunde legegileetara aurkezteko osatu zuten koalizioa izan zen. Orotara, 4.101 boz lortu zituen lehenengo itzulian, boz guztien % 3,16.[1]

Historia

Ipar Euskal Herrian Eusko Alkartasunak 2007an Euskal Herria Bai koalizioaren eraketan parte hartu zuen Abertzaleen Batasuna eta Batasunarekin batera. 2009ko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Eskualde eta Herri Solidarioen (RPS) kide bezala, EAk eta ABk, erakunde horrek sostengaturiko koalizioarentzat, Europe Écologie-entzat, eskatu zuten botoa.[2] Ezker abertzaleak, aldiz, Euskal Herriaren Alde sostengatu zuen.

2011ko abenduan ABk EA eta Batasuna Euskal Herria Bai koalizioa finkatzera deitu zituen. Batasunak onartu egin zuen baina EAko militanteen asanbladak Europe Écologie-Les Vertsekin batera Ipar euskal Herrirako hauteskunde koalizio berria osatzea erabaki zuen, Amalur izena hartu zuena. Horrez gain, hauteskunde presidentzialetan EAk Eva Joly hautagai ekologistari sostengua eman zion.[3] ABk eta Batasunak boto askatasuna eman zuten. EAren aburuz hauteskunde hauterako Euskal Herria Bai koalizioa ez osatzearen zioa Batasunak alderdi ekologista bertan parte hartzea arbuiatzea izan zen; AB, berriz, honen aldekoa zen baina betiere aurretik ezker abertzalearen batasuna eman eta gero.[4]

Programa

Amalur-en programa "ekonomiaren konbertsioa ekologikoan, lurraldeak indartu gertutasunezko enpleguak sortzeko eta innobazio, gizarte lotura eta elkartasuna bezalako baloreen lehenestean oinarrituta", energia nuklearraren uste progresibo eta "nekazaritza ekologiko eta arrazoizko arrantzarako" hitzarmena proposatzen zuen, zeinaren arabera transgenikoak baztertuko liratekeen eta etxalde handien kontzetrazioa ekidingo zen, Euskal Herriko Laborantza Ganberari babesa ematen ziolarik. Amalur-ek hauteskunde sistema proportzionalaren alde egin zuen eta, bestalde, Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko agertu zen[5].

Hautagaiak eta emaitzak

Ipar Euskal Euskal Herriko hiru hauteskunde barrutietan hautagai nagusiak Europe Écologie-Les Verts-ekoak izan ziren.

  • Alice Leiziagezahar, IV. barrutian (EE-LVko Cédric Laprun ordezko bezala), 507 boto (%2) lortu zituen.
  • Marie-Ange Thébaud, V. barrutian (EAko Philippe Duluc ordezko bezala), 1.801 (%3,6).
  • Philippe Etcheberry, VI. barrutian (EAko Argitxu Noblia ordezko bezala), 1.793 (%3,25).

Erreferentziak

Kanpo estekak