Amazon Fire TV

Amazon Fire TV, Amazonek[1][2][3] garatutako baliabide digitalak erreproduzitzeko gailuen izen komertziala da. Streaming edukiak Internet bidez bereizmen handiko telebista batean erreproduzitzen dituen gailu txikiak dira. Bere lehenego bertsioa 2014ko apirilan argitaratu zen Amerikako Estatu Batuetan. Produktu horiek Alexa laguntzaile birtuala sartu arte eboluzionatu dira.

Amazon Fire TV
digital media player (en) Itzuli, microconsole (en) Itzuli eta Telebistako dekodifikatzailea
Fabrikazioa
FabrikatzaileaFoxconn
GaratzaileaAmazon
CPUQualcomm Krait 300, quad-core up to 1,7 GHz (1.belaunaldia)
dual-core ARM Cortex-A72 up to 2 GHz and dual-core ARM Cortex-A53 up to 1,573 GHz (2.belaunaldia)
GPUQualcomm Adreno 320 (1.belaunaldia)
PowerVR GX6250 (2.belaunaldia)
Biltegiratzea8 GB
Sistema eragileaOriginala: Fire OS 5 "Bellini"
Oraingoa: Fire OS 7
Dimentsioak115 (altuera) × 115 (zabalera) × 17,5 (lodiera) mm
Masa281 g
Potentzia5,5 mm DC (6,25 V 2,5 A power adapter)

Gailu horiek telebistako HDMI sarrerara konektatzen dira, eta energiaz hornitzeko USB kable bat eta korronte adaptagarri bat daukate. Telebista normal bat telebista adimendun bihurtzeko helburuarekin, Fire TV gailuak interneteko sare inalanbriko batera konektatzen dira. Horrela, erabiltzaileak Netflix, Youtube edota Spotify bezalako plataforma famatuetara konektatzeko aukera ematen dute, bai eta milaka aplikazio eta joku exekutatzeko aukera ere.

Fire TV hardwarea

Modelo originala

Lehenengo belaunaldia

Lehenengo Fire TV-a Estatu Batuetan erosteko eskuragarri jarri zen 2014ko Apirileko iragarkiaren egun berean US$99 salneurriarekin eta Sev-Zero[4] izeneko bideojokoarekin merkaturatu zen. Modelo honek HDMI audioa  eta Dolby Digital Plus 7.1 inguratutako soinu zeharkatua eskaintzen zuen,  erabiltzailearen Interneteko banda-zabalera nahikoa bazen.

Amazonen arabera, Fire TV, Apple TV eta Roku bezalako lehiakideen errendimendua gainditzeko diseinatu zen: bere 0,72-hazbete lodiko kutxa 1,7 GHz-eko CPU batekin ezaugarrituta, nukleo laukoitzekoa (Qualcomm Snapdragon 8064), 2 GB-eko RAM-a eta 8 GB-eko barne-biltegiratzeakin. Bertsio honek gainera, kutxarekin batera urruneko Bluetooth kontrola ekartzen zuen, mikrofono baten bitartez ahots bilaketa egiteko.

Bigarren belaunaldia

Amazonek Fire TV-ren bigarren belaunaldia 2015ean argitaratu zuen. Bertsio horrek 4K-ko bereizmena jasaten zuen[5], prozesadorearen (MediaTek 8173C)  hobekuntzarekin batera.

Hirugarren belaunaldia

Hirugarren belaunaldiko Amazon Fire TV Sticka 2017an argitaratu zen. Bertsio honen hobekuntzarik aipagarriena, 4K Ultra HD-ko irudi-bereizmena  eta Alexa ahotsa kontrola izan ziren. Balaunadi honetako prozesadorea, bigarren belaunaldiakoa baino geldoagoa zen baina RAM handiagoa zuen. Bestalde 4K streaming, Dolby Atmos eta HDR10 transmititzeko euskarriak zituen[6][7]. Ekoizpena 2018an eten zen, Fire TV Stick 4K-ren alde[8].

Fire TV Cube

Lehenengo belaunaldia

Lehenengo “Fire TV Cube”-a 2018ko ekainean kaleratu zen. Hirugarren belaunaldiko Fire TV-ren antzekoa zen baina Alexaren funtzionalitate txertatuak zituen, aho bidezko aginteak esaterako. Gailuak 1,5 GHz quad-core ARM 4xCA53 prozesadorea, 2GB RAM memoria eta 16 GB memoria erabiltzen du[9].

Bigarren belaunaldia

Bigarren belaunaldiko modeloa 2019ko irailean kaleratu zen hexa-core prozesadore batekin. Dolby Vision, HDR10+ eta 4K bereizmenerako euskarriak zituen[10][11].

Fire TV Stick

Lehenengo belaunaldia

2014ko azaroaren 19an, Amazonek bere Fire TV Sticka argitaratu zuen, Fire TVren egokigailu txikiagokoaren bertsioa zein HDMI portuan konektatzen dena[12]. 1 GB RAM memoria eta 8 GB-eko memoria zuen eta Broadcom BCM28155 1,0 GHz Cortex-A9 prozesadorea erabiltzen zuen. Bi motatako urrutiko agintearekin saltzen zen, bata Alexarekin eta bestea gabe.

Bigarren belaunaldia

2016ko urriaren 20an, Fire TV Stick aho kontroleko urrutiko agintearekin kaleratu zuen. Beste hobekuntza MediaTek MT8127D Quad-core ARM 1,3 GHz prozesadorea erabiltzea izan zen[13]. Lehenengo belaunaldiko memoria eta RAM memoria mantentzen zituen.

Fire TV Stick 4K

Hirugarren belaunaldia

2020ko urrian, hirugarren belaunaldiko Fire TV Sticken bi modelo argitaratu ziren. Fire TV Stick modeloaren urrutiko kontrolak telebistako botoiak ekartzen zituen, eta Fire TV Stick Lite modeloak, berriz, ez. Bi modeloek Fire TV Stick 4K-ren antzeko barne-hardwarea dute, baina 1080p-ko gehienezko irteera bereizmena eta solik 1 GB-eko RAM memoriarekin[14].

Fire TV Stick 4K Max

2021eko urriaren 7an, Amazonek Fire TV Stick 4K Max-a argitaratu zuen[15]. Horrek eguneratuta zegoen 3. belaunaldiko ahots bidezko Alexa urrutiko kontrola dauka eta WI-FI 6-arekin bateragarria da. 1,8 GHz-eko prozesadore bat, 750 MHz-eko GPU bat eta 2 GB-ko RAM memoria dauka[16]. Fire Tv hau da AV1 hadware azelerazio sostengua daukan lehena.

Fire TV Edition

Fire TV Edition, Amazon Fire OS eta Fire TV interfazea barne hartzen dituzten telebista-fabrikatzaile nagusiek ekoitzitako telebista adimendunei aplikatzen zaien produktu izena da, zeintzuk Amazonen lizentzia duten[17]. Horiek zuzeneko telebista programaren informazioa eta grabazio minimorako gaitasuna eskaintzen dute[18][17]. Fire TV Edition telebista-ereduak Best Buy-en Insignian, Toshiban (AEB eta Kanadako merkatuetan), eta JVC-n eta Grundig-en (Europako merkatuetan) eskura daitezke[17].

Fire TV Recast

Fire TV Recast bideo-grabagailu digitala da, eta airean-zeharko antena batekin lan egiten du programak grabatzeko. Gero grabatutako programa horiek Fire TV batean edo Amazon Echo Show batean ikusteko ahalmena ematen du[19]. Airean-zehar telebista-zerbitzuekin erabiltzeko diseinatu zen. 2018ko irailean iragarri zen.

Recastean gordetako programak ezin dira beste streaming gailuetan ikusi, ezta Roku, Apple TV edo Chromecast bidez ere, eta horrek mugatu egiten du haren erakargarritasuna[20]. Bestalde, ez du erreprodukzioan iragarkiak kentzeko gaitasunik.

2022ko abuztuan, Amazonek Fire TV Recasten ekoizpena eta banaketa eten egin zuen.

Softwarea

Fire TV serieak Fire OS exekutatzen du[21], zein Android Open Source Project iturburu-kodetik eratorria den[22]. Ahots-komandoak onartzen ditu mikrofono txertatutako urruneko aginte baten bidez edota gailuaren barruan integratutako mikrofonoen bidez (Fire TV Cube-ren kasuan bezala), eta horretaz gain, Amazon Echo bozgorailu adimendunen bidez Alexa-rekin ere kontrolatu daiteke. Gailuek Amazonen jabetzako hainbat zerbitzu onartzen dituzte: Amazon Prime Video, Twitch, Amazon Freevee, Amazon Music eta Amazon Luna. Aurrekoetaz gain, beste jabetzako zerbitzu garrantzitsu batzuk ere onartzen dituzte, besteak beste, Netflix, YouTube, YouTube TV, Curiosity Stream, Mubi, Dekkoo, Ameba TV, YuppTV, Chorki, Eros Now, Apple TV aplikazioa, ZEE5, Crunchyroll, Crackle, DAZN, Dailymotion, Peacock, Hulu, Hotstar, Disney+, Tubi, Vimeo, HBO Max, Discovery+, Philo, Paramount+, Pluto TV, FuboTV , MX Player, Spotify, TuneIn, iHeartRadio, Tidal, Audacy, BBC Sounds, Qello, Plex, Emby, Jellyfin, AirConsole eta beste batzuk Amazon Appstore bidez[7][21][23][24].

"X-Ray" funtzioari esker, erabiltzaileek aurpegi-ezagutza, musika-ezagutza eta IMDb datuak erabiliz[25], Prime Video edukiarekin erlazionatutako testuinguru-informazioa ikusteko aukera dute (adibidez, aktoreen biografiak eta beste bitxikeria batzuk),

Modeloak

Wikipediatik, entziklopedia askea

Aurreko balaunaldiaOraingo balaunaldia
ModeloaFire TV

(box)

Fire TV StickFire TV

(box)

Fire TV StickFire TV

(pendant)

Fire TV CubeFire TV Stick 4KFire TV CubeFire TV StickFire TV Stick 4K MaxFire TV Cube
Modelo belaunaldia1.a1.a2.a2.a3.a1.a1.a2.a3.a1.a3.a
Kode izenaBuellerMontoyaSloaneTankNeedleStarkMantisRavenSheldonKaraGazelle
Modelo izenaAFTBAFTMAFTSAFTTAFTNAFTAAFTMMAFTRAFTSSS/AFTSSAFTKAAFTGAZL
Merkaturatze eguna2014ko apirilaren 12a2014ko azaroaren 19a2015eko irailaren 29a2016ko urriaren 20a2017ko urriaren 25a2018ko ekainaren 21a2018ko

urriaren 31

2019ko urriaren 10a2020eko irailaren 30a2021eko urriaren 7a2022ko urriaren 25a
MPNB00CX5P8FCB00KAKPZYGB00U3FPN4UB01ETRGSPAB01N32NCPMB01NBTFNVAB079QHMFWCB07KGVB6D6B07ZZVX1F2 B08C1W5N87 (Lite)B08MQZXN1X?
SEFire OS 5Fire OS 6Fire OS 7
Android Bertsioa5.17.19
Sistema Bertsioa5.2.7.45.2.8.96.2.9.17.2.8.5?
CPUMakerQualcommBroadcomMediaTekAmlogicMediaTekAmlogicMediaTekAmlogic
FamiliaSnapdragon 600?Quad-core ARM big.LITTLE?ARM Cortex-A53??ARM Cortex-A73
ModeloaAPQ8064TBCM28155MT8173CMT8127DS905ZMT8695S922XMT8695DMT8696POP1-G
Korea4x Krait 300 @ 1,7 GHz2x ARM Cortex-A9 @ 1.0 GHz2x ARM Cortex-A72 @ 2 GHz and 2x ARM Cortex-A53 @1.573 GHz4x ARM Cortex-A7 @ 1.3 GHz4x ARM Cortex-A53 @ 1,5 GHz4x ARM Cortex-A53 @1.7GHz4x ARM Cortex-A73 @ 2.2 GHz and 2x ARM Cortex-A53 @1.9 GHz4x ARM Cortex-A53 @1.7GHz4x ARM Cortex-A55 @1,8GHz4x ARM Cortex-A73 @ 2.2 GHz and 4x ARM Cortex-A53 @2.0 GHz
Zabalera32-bit64-bit32-bit64-bit32-bit64-bit
Aplikazio Interfaz Binarioa (ABI)?32-bit
GPUDiseinatzaileQualcommBroadcomImagination TechEzlogiesARMImagination TechEzlogiesARMImagination TechEzlogiesARM
FamiliaAdreEzVideoCore IVPowerVRMaliPowerVRMaliPowerVRMali
Modeloa320Capri VC4GX6250450 MP4450 MP3IMG GE8300G52 MP2IMG GE8300IMG GE9215G52 MP8
OpenGL ES3.02.03.12.03.2
VulkanN/AN/A1.0-?1.11.01.1??
OpenCL1.1 embedded profile1.2-?1.22.01.2??
Hardware Deskode LaguntzaileaMPEG-4, H.263, H.264MPEG-4, H.263, H.264, H.265, VP8, VP9MPEG-4, H.263, H.264, H.265MPEG-4, H.264, H.265, VP9MPEG-4, MPEG-2, H.263, H.264, H.265, VP8, VP9MPEG-4, MPEG-2, H.263, H.264, H.265, VP8, VP9, AV1MPEG-4, MPEG-2, H.264, H.265, VP9, AV1
RAM2 GB LPDDR21 GB LPDDR2 (512 MB system, 512 MB video)2 GB LPDDR31 GB LPDDR32 GB1,5 GB DDR42 GB DDR41 GB DDR42 GB DDR42 GB LPDDR4X
MemoriaBarrukoa8 GB NAND Flash16 GB8 GB16 GB8 GB16 GB
KanpokoaUSB up to 128 GBEzUp to 128 GB microSDXCEzMicro USBEzMicro USBEzUSB-A
MikrofoEzaMic urrutiko kontrolanEzMic botoia urrutiko kontrolan?
NetworkingEthernetRJ45, 10/100 Mbit/sUSB-to-RJ45 egokitzailea (bananduta)RJ45, 10/100 Mbit/sUSB-to-RJ45 egokitzailea (bananduta)USB-to-RJ45 egokitzailea (barnean)USB-to-RJ45 egokitzailea (bananduta)USB-to-RJ45 egokitzailea (barnean)USB-to-RJ45 egokitzailea (bananduta)RJ45, 10/100 Mbit/s
BluetoothBluetooth 4.0

HID, SPP Profiles

Bluetooth 3.0

HID, SPP Profiles

Bluetooth 4.1

HID, HFP, SPP profiles

Bluetooth 4.1

A2DP, AVRCP, GAVDP, HID, IOPT profiles

Bluetooth 4.2 + LE

A2DP 1.2-SRC, AVRCP 1.0-TG, HID 1.0-Host, HOGP 1.0-Host

Bluetooth 4.2Bluetooth 5.0 + LE?
Wi-FiDual-band 802.11 a/b/g/n

2x2 MIMO

Dual-band 802.11 a/b/g/n/ac

2x2 MIMO antena-duala

Dual-band 802.11 a/b/g/n/ac/ax

2x2 MIMO dual-antenna

Tri-band 802.11 a/b/g/n/ac/ax

2x2 MIMO dual-antenna

Dimensioak115 mm x 115 mm x 17.5 mm84.9 mm x 25.0 mm x 11.5 mm115 mm x 115 mm x 17.8 mm4.5" x 4.5" x 0.7"85.9 mm x 30.0 mm x 12.6 mm3.4" x 1.2" x 0.5"65.0 mm x 65.0 mm x 15.0 mm2.6” x 2.6” x 0.6”86.1 mm x 86.1 mm x 76.9 mm3.4” x 3.4” x 3.0”108 mm x 30 mm x 14 mm86.1 mm x 86.1 mm x 76.9 mm3.4” x 3.4” x 3.0”108 mm x 30 mm x 14 mm86 mm x 86 mm x 77 mm?
Energia hornitzailea6.25 V, 2.5 A, 16 W, DC5 V, 1 A, 5 W, DC15 V, 1.4 A, 21 W, DC5 V, 1 A, 5 W, DC5.2 V, 1.8 A, 9 W, DC5.25 V, 1 A, 5 W, DC[26]12 V, 1.25 A, 15 W, DC5.25 V, 1 A, 5 W, DC?
Power Plug-a5.5 mm (outer) x 2.5 mm (inner) (Coaxial power connector)USB micro-B Cable and USB A-Type energia hornitzailea3 mm (outer) x 1 mm (inner)USB micro-B Cable and USB A-Type energia hornitzaileaUSB micro-B Cable and USB A-Type energia hornitzailea4 mm (irteera) x 1.7 mm (sarrera)USB micro-B Cable and USB A-Type energia hornitzailea?

Lehiakide nagusiak

Lehiakide nagusietako batzuk Roku, Apple TV, Nvidia Shield TV edo Chromecast dira.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak