Amy Macdonald

Amy Elizabeth Macdonald (Bishopbriggs, 1987ko abuztuaren 25a) Eskoziako abeslari eta konposatzailea da. Bere musika ibilbidean zehar 12 milioi kopia baino gehiago saldu ditu eta aurreneko diskoko This Is the Life abestiak arrakasta itzela izan zuen.

Amy Macdonald

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmy Elizabeth Macdonald
JaiotzaBishopbriggs1987ko abuztuaren 25a (36 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaBishopbriggs Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, abeslaria, gitarra-jotzailea, musikaria eta animatzailea
Altuera1,70 metro
Jasotako sariak
Genero artistikoasoft rock
Indie popa
folk rock
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaVertigo

amymacdonald.co.uk
IMDB: nm2744735 Facebook: amymacdonaldmusic Twitter: Amy__Macdonald Instagram: amy__macdonald MySpace: amymacdonald Youtube: UC4bQSvfzqx4r3YmPw3Osx3g Spotify: 1hJuGCUpefX24GFmss9bjH Last fm: Amy+Macdonald Musicbrainz: 6aa40207-fec8-43a7-991d-b872a42def05 Songkick: 398398 Discogs: 897395 Allmusic: mn0000728025 Deezer: 15030 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Hasiera

Hamabi urte baino ez zituela Travis talde eskoziarra ikusi zuen T in the Park jaialdian Turn abestia jotzen eta aitaren gitarra hartu eta abestia ikasteari ekin zion[1]. Bere abestiak konposatzen hasi zen ondoren eta 15 urte zituela Glasgow hiriko tabernetan eta kafetegietan hasi zen jotzen[2]. Konposatu zuen aurreneko abestia "The Wall" izan zen[3]. NME musika aldizkariaren iragarki bati erantzunez CD demo bat bidali zuen eta Pete Wilkinson ekoizleak This Is the Life eta Mr. Rock n Roll abestiak entzun zituenean ikaragarriak iruditu zitzaizkion eta zortzi-bederatzi hilabete pasa zituen Macdonaldekin bere etxean demoak grabatzen. 2007. urtean Amy Macdonaldek Vertigo disketxearekin kontratua sinatu zuen.

This Is the Life (2007-2009)

2007an aurreneko diskoa plazaratu zuen This Is the Life ("Hau Da Bizitza") izenekoa. Arrakasta handia izan zuen, hiru milioi kopia saldu zituen eta Erresuma Batuan, Herbeheretan, Suitzan eta Danimarkan aurreneko postua eskuratu zuen[4]. Estatu Batuetako Billboard zerrendan ere diskoa 92. postuan gelditu zen 200-etik eta This Is the Life abestiak 25. lortu zuen. Platinozko diskoa lortu zuen Alemanian eta urrezkoa Belgikan eta Espainian. Tartan Clef Awards[5] eta Silver Clef Awards sarietan hasiberri onena izendatu zuten[6].

Disko horretako beste abesti batzuk Poison Prince eta Mr Rock n Roll izan ziren.

Hurrengo diskoak (2010-2018)

Amy Macdonald, 2017an

2009an hasi zen bigarren diskoa prestatzen[7]. A Curious Thing izena jarri zion eta martxoaren 8an argitaratu zen[8]. The Love Love Tour izeneko kontzertu bira egin zue Erresuma Batuaz gain Europako beste hainbat hiritan ere. 2011n kontzertu biran grabaturiko zuzeneko disko bikoitza atera zuen[9].

2012an hirugarren diskoa atera zuen, Life in a Beautiful Light[10]. Diskoko hiru singleak Slow It Down, Pride eta 4th of July izan ziren. Pride ("Harrotasuna") abestiaren inspirazioa Eskoziako futbol selekzioaren partiden aurretik Flower of Scotland abestia interpretatzeak sortarazten zizkion sentimenduetan bilatu omen zuen[11].

2017an laugarren diskoa iritsi zen, Under Stars izenekoa[12], eta 2018an bere abesti onenekin osaturiko abesti bilduma plazaratu zuen, Woman of the World (The Best of 2007–2018)[13].

2020tik aurrera

2019an Europan zeharreko bira egin ondoren 2020ko apirilean bosgarren diskoa aterako zuela iragarri zuen. COVID-19 pandemiak eta giza urruntzeak eraginda A Piece of My Heart abestia kaleratu zuen. Uztailean hasi zen gainerako abestiak grabatzen eta 2020ko urriaren 30ean atera zuen The Human Demands izeneko diskoa[14].

Bizitza pertsonala

2008an Steve Lovell futbolariarekin bikotea osatu zuen eta batera bizi arren ez ziren inoiz ezkondu eta 2016an Richard Foster futbolariarekin hasi zen ateratzen. 2018an Las Vegas hirian ezkondu ziren[15].

Diskografia

Albumak

  • This Is the Life (2007)
  • A Curious Thing (2010)
  • Life in a Beautiful Light (2012)
  • Under Stars (2017)
  • The Human Demands (2020)

Bildumak

  • Love Love UK & European Arena Tour LIVE 2010 (2011) - zuzenekoa
  • Woman of the World (The Best of 2007–2018) (2018)

Erreferentziak

Kanpo estekak