Ana Teresa Berroeta

Ikasle

Ana Teresa Berroeta (1961-Loiu, 1980ko urtarrilaren 8a) gaztea eskuin muturreko Batallón Vasco Español talde parapoliziarrak bahitu, bortxatu eta labankadaz eraila izan zen.[1]

Ana Teresa Berroeta
Bizitza
JaiotzaBizkaia, 1961
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaLoiu, 1980 (18/19 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
HiltzaileaBatallón Vasco Español
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak

Egileak

Hiltzaileak Batallón Vasco Español taldearen kideak izan ziren; hedabideetan horrelaxe aldarrikatu zuten.[2] 80ko hamarkadan Euskal Herrian egin ziren bahiketa eta bortxaketa ugarietan lehena izan zen. Inoiz ez da inor epaitu krimen horrengatik.[3] Nesken bortxaketa eta hilketa Espainiako zerbitzu sekretuek erabili zuten gerra-estrategia bat izan zen, kontrainsurjentziaren operazioak, gerra zikinaren estrategia orokor baten barruan. BVE antzeko taldeek zerbitzu sekretuekin lotura zuzena zuten; 1975etik 1982ra 70 pertsona hil zituzten Euskadin. Barne-ministroa Antonio Ibáñez Freire zen.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak