Loiu

Bizkaiko udalerria

Loiu Bizkaiko barnealdean eta erdialdean eta Txorierriko eskualdean dagoen udalerria da, 2016. urtean 2.277 biztanle zituena. Bilbotik 1983an desanexionatu zen.[4]

Loiu
 Bizkaia, Euskal Herria
Loiuko Zabaloetxe auzoaren ikuspegia. Atzean Bilboko aireportua ageri da.
Loiuko bandera

Loiuko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaTxorierri
Izen ofiziala Loiu
AlkateaJosu Andoni Begoña Fernandez de Arroiabe (EAJ)
Posta kodea48180
INE kodea48903
Herritarraloiutarra
Kokapena
Koordenatuak43°18′53″N 2°56′20″W / 43.3148°N 2.9389°W / 43.3148; -2.9389
Map
Azalera15,00 km²
Garaiera26 metro
Demografia
Biztanleria2.297 (2023)
−21 (2022)
alt_left 1.194 (%52) (%53,9) 1.239 alt_right
Dentsitatea162,2 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 16,67
Zahartze tasa[1]% 19,13
Ugalkortasun tasa[1]‰ 38,54
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 81,94 (2011)
Genero desoreka[1]% 8,63 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,49 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 43,95 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 29.1 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.loiu.org

Bilboko aireportua bertan kokatuta dago 1997tik, Sondikatik trasladatu zutenean.

Geografia

Mugakideak

Mendebaldean Erandio, ekialdean Derio, iparraldean Laukiz eta Gatika eta hegoaldean Sondika mugakide ditu.

Auzoak

Zabaloetxe auzo nagusia eta herrigunea da, udaletxea barne hartzen duena, eta beste bi auzo handiak Elotxelerri eta Lauroeta dira.

Geologia

Loiuko ingurunea gehienbat Goi-Kretazikoko marga, margakararri eta kalkarenitaz osatzen da. Horrez gain metaketa alubial zein antropogenikoko gune handiak ditu.

Historia

Erdi Aroa

Asuako haranean edo Txorierrin urkitzen diren herri ezberdinak, Loiu haien artean, Asuako jaurerriaren parte izan ziren Erdi aroan zehar. Martín de Asúa eta Diego de Asúak 1452an Bizkaiko Batzar Nagusiko lehen foruan parte hartu zuten.[5]

Aro Modernoa

Ez dakigu zehazki noiz eraiki zen San Pedro Apostoluari eskainitako parrokia (ziur asko eliztarrek sortua), baina badakigu 1634an egin zutela lehen erreforma. Urte hartan 500 bizilagun baino ez ziren bizi 98 etxetan. Teileria eta 7 errotak lasai bizitzeko moduko industria zuten.

Franko-espainiar Gerra (1635-1659).

1637. urtean, Bizkaiko Jaurerriak Frantziak eta Espainiak zuten gerrarako mila gizonen herena osatzea erabaki zuen, Felipe IV.a erregeak egindako eskaerari erantzunez. Horretarako, banaketa bat egin zen Bizkaiko herri guztien artean, eta Loiuri egokitu zitzaion sei gizon ematea [E. J. L.: "H. G. S. B.", t. V, 260. or.]. Bizkaiko Jaurerriak, bere kostaldeak Frantziako ontzien balizko eraso batetik babesteko beste neurri prebentibo batzuen artean, 1639ko apirilaren 20an erabaki zuen Jaurerriaren barneko herrietako pertsona armatuek, arriskua izanez gero, zein puntutara jo behar zuten izendatzea. Loiukoek eta Berango, Sondica, Lejona eta Erandioko gizon armatuek Algorta eta Gizori laguntzera joan behar zuten (E. J. L.: "H. G. S. B.", t. V, 281. or.).

Artxandarako bidea.

1652ko azaroan, Jaurerriko Batzar Nagusiak Lujua eta Sondikako elizateei laguntzea erabaki zuen, Artxandako bidea konpondu zezaten. 1654an, Aldundiak seiehun erreal eman zizkien [E. J. L.: "H. G. S. B.", t. V, 386. eta 392. or.].

Oinaztarren loiu. XVII. mendearen hasieran, Bizkaiko jaurerriko erregimentu orokorreko langileen hauteskunde orokorretan, Lujuak Oñatiko partzialtasunaren alde bozkatu zuen.

XVIII. mendea.

1704. urtean, Lujuak hirurogeita hamabost su zituen, urte horretan Bizkaia osoan egindako sutegi batetik ondorioztatzen denez. Su hori Jaurerriko Batzar Nagusiak dekretatu zuen ekainaren 28an, Jaurerriko gastu orokorren banaketa egin ahal izateko [E. J. L.: "H. G. S. B.", t. VI, 24. or.]. 1761ean elizate horretan Calahorrako eliz auzitegiak 2 espetxeratu zituen, moralaren aurkako hutsegite oso larriak egiteagatik. Hornitzaile jaunak epaia eman zien urte horretako azaroaren 20an. 1762an, bi ofizio eman ziren, agindutakoa bete zela jakinarazteko [E. J. L.: "H. G. S. B.", t. VI, 348. or.].

Konbentzioaren gerra.

1794ko abuztuaren 25ean, Lujuaren soldaduak Ondarroara iritsi ziren, bere defentsan laguntzeko asmoz.

Aro Garaikidea

Gerra Zibila (1936-1939).

1936-1939ko gerran nazionalek okupatu zuten 1937ko ekainaren 16an, eta operazioa Nafarroako VI. Brigadak burutu zuen.

Espainiako trantsizioa.

1983ko maiatzaren 8ko udal-hauteskundeak. Zinegotziak: EAJ: Marcos Goikoetxea Zabala, Pedro María de la Torre San Cristóbal, Ignacio Ladislado Uriarte, Eloy Alvaro Urrutia Arechabaleta, María Arrate Ugarte Beistegui. Javier Aguirre Ibáñez, Pascual Ledesma Echebarria, José Luis Bárcena Aguirregoitia. EE: Vicente Arteagoitia Aurrecoechea. Alkate izendatu zuten lehena. Ez dakigu zehazki noiz eraiki zen San Pedro Apostoluari eskainitako parrokia (ziur asko eliztarrek sortua), baina badakigu 1634an egin zutela lehen erreforma. Urte hartan 500 bizilagun baino ez ziren bizi 98 etxetan. Teileria eta 7 errotak lasai bizitzeko moduko industria zuten.

1966an Lujua Bilbora atxiki zen Erandio, Sondica, Zamudio eta Derio udalerriekin batera, martxoaren 30eko dekretu bidez. 1983ko urtarrilaren 1ean, Lujua Bilbotik bereizi zen 1982ko abenduaren 20ko dekretu bidez, eta udalerri independente bihurtu zen.

Demografia

Loiuko biztanleria

1970 eta 1980ko erroldetan, Loiu Bilboko eta Asua Haranaren barneko auzo izan zen.

Politika eta administrazioa

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Euzko Alderdi Jeltzaleko Vicente Arteagagoitia hautatu zuten alkate. Arteagagoitiakk Euzko Alderdi Jeltzalearen sostengua jaso zuen, hauteskundeetan boza gehien izan zituen hautagaitza. Bilduk 3 zinegotzi lortu zituen, Alderdi Popularrak bat eta Euskadiko Alderdi Sozialistak batere ez.

Loiuko udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

2023ko maiatzaren 28

ZinegotziakBoto kopuruaZinegotziakBoto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7 / 11
756 (% 55,59)
8 / 11
770 (% 62,1)
Bildu
3 / 11
300 (% 22,06)
2 / 11
231 (% 18,62)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 11
147 (% 10,81)
1 / 11
87 (% 7)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 11
59 (% 4,34)
0 / 11
47 (% 3,79)
https://elpais.com/espana/elecciones/municipales/14/48/903/
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgune

Azpiegiturak

Garraioa

Aireportua

Bilbo-Loiu aireportua lehen mailako azpiegitura nagusia da, Euskal Herriko eta Kantauri itsasoko ertzeko aireporturik garrantzitsuena bidaiari zein hegaldi kopuruari dagokionez. Bilbotik 12 kilometrora kokatua, Loiu, Sondika eta Derio udalerrietako lurretan dago; bidaiarien terminala (La Paloma ezizenez ezaguna) eta 12/30 pistaren zati gehiena Loiu udalerrian daude. Espainiar aireportu sistemak dituen 14 aireportu errentagarrienen artean dago.​ Gaur egun, aireportua Vueling Airlines, Volotea eta Air Nostrum airelineen aire-baseetariko bat da.

1927ko urrian Herri Lanen Batasunak Bilbon aireportua eraikitzeko hasierako pausuak eman zituen. Hasiera batean Bilboko aireportua Galea lurmuturrean ezartzea pentsatu bazen ere, azkenik, 1936an, Aire-Nabigazioaren Zuzendaritza Orokorrak Sondika udalerrian aireportua instalatzeko baimena eman zuen. 1940an Sondika udalerrian aireportu zibila eraikitzeko akordioa lortu zen, udal eta estatu mailako erakundeen artean. 1950eko ekainaren 20an bidaiarien terminalaren eraikuntza amaitu zen eta aireportua ofizialki inauguratu zen, Carlos Haya izenarekin, bilbotar pilotu ezagunaren omenez.[6]

Bidaiarien eskaeraren igoera handiagatik eta Sondikako terminala handitzeko arazoengatik, Aenak Santiago Calatravari esleitu zion bidaiarientzako terminal berri baten diseinua, urtean 5 milioi inguru bidaiari jasotzeko gai izan beharko lukeena. Daukan formagatik, terminal berriak La Paloma (Usoa) ezizena jasotzen du, hegan egitera doan uso baten antza omen duelako. Porlanez eta beiraz egina dago, kolore zuria nagusi delarik. Terminal berria aireportuko instalazioen iparraldean kokatzen da, zaharraren aurrean eta Loiu udalerrian, eta 2000ko azaroaren 19an inauguratu zen. 32.000 m² (340.000 oin²) azalera eraikia du, hiru solairutan banatuta (0 Solairua = Helduerak • 1 Solairua = Irteerak • 2 Solairua = Bulegoak) eta bidaiarientzako zerbitzu guztiak jasotzen ditu, diseinu argiarekin, munduko 10 aireportu terminalik ikusgarrienen artean dago. Terminalak aireontziak aparkatzeko 21 plaza ditu, eta sei finger izeneko pasabide ditu, terminala eta hegazkinaren arteko ontziratze zuzenerako.

Azken urteotan Bilboko hiriak turismoan izan duen gorakadaren ondorioz, aireportuak eginiko hegaldi kopurua handitu da: 2006. urtean 3.876.072 bidaiari pasatu ziren Bilboko aireportutik, horietarik 1.020.286 nazioarteko hegaldietako bidaiariak izan ziren, eta 2.855.786 Espainia barneko hegaldietako bidaiariak. 2016an 4.588.265 bidaiari hartu zituen eta 2018an 5.469.453.[7][8]

Trena

Euskotren eragilearen E3 lineak Txorierria eta Bilbo lotzen ditu. Udalerrian hurrengo geltokiak ditu:

Autobusa

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:


Hezkuntza

Hezkuntza arloan, Lauro ikastola eta Munabe eta Urdaneta ikastetxeak aipatzekoak dira.

https://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/argitalpenak/la-ikastola-azkue-la-primera-en-ser-legalizada-en-vizcaya-en-1966-estudio-de-sus-origenes-y-organizacion/art-11611/

Klima

Klima, euskal kostalde guztiak bezala, ozeanikoa da. Köppen klima sailkapenaren arabera, klima hotzepel hezea eta urtaro lehorrik gabea (Cfb kodeaz adierazia). Tenperatura hotzepelak, hezetasun nabaria eta euri ugari izaten dira urte osoan zehar. Hala ere, uda eta negua nabari bereizten dira tenperaturari dagokionez. Euria, berriz, urte osoan izaten da eta neguaren eta udaren arteko aldeak txikiak izaten dira. Elurra, ordea, oso gutxitan egiten du, urtean behin-edo, eta 5-10 alditan izozten du urtean.

    Datu klimatikoak (Bilbaoko aeroportu aztertegia (1981-2010))    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
[erreferentzia behar]

Hedabideak

"Aikor" eskualdeko aldizkaria euskarazko bertako hedabide nagusien artean dugu.

Loiutar ezagunak

Ondarea

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa