Ander Errandonea

Esku huskako pilotaria
Errandonea
Izen osoa:Ander Errandonea Espelosin
Jaiotza data:1997ko abuztuaren 27a (26 urte)
Jaioterria:Bera (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea:esku huskako pilota
Egungo enpresa:Aspe
Postua:aurrelaria
Altuera:1,86 m
Pisua:80 kg
Debutatze data:2017ko urtarrilaren 2a
Debutatze pilotalekua:Beotibar (Tolosa)
Erretiratze data:2018ko otsailaren 9a

Ander Errandonea Espelosin, pilota arloan Errandonea deituraz ezaguna (Bera, Nafarroa Garaia, 1997ko abuztuaren 27a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Aspe enpresarekin.[1] 2017ko urtarrilean egin zuen debuta profesionaletan, eta 2018ko otsailean iragarri zuen erretiroa hartzen zuela, eskuetako min etengabeen eraginez.[2][3] Inaxio Errandonea esku huskako pilotari ohiaren semea da.

Kirol lorpenak

Amateurretan
  • 2016: Lezamako Torneoko txapelduna.
  • 2016: Tolosako Lau eta Erdiko txapelduna.
  • 2014: Nafarroako eta Euskal Herriko Herri Arteko Txapelketako txapelduna.

Erreferentziak

Kanpo loturak


Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.