Andere Arriolabengoa

Bertsolari arabarra

Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio, Araba, 1982ko ekainaren 3a) bertsolaria eta abokatua da. Arabako Eskolarteko, San Prundentzioko eta Arabako Bertsolari Txapelketetan parte hartu du.[1]

Andere Arriolabengoa

Bizitza
JaiotzaAramaio1982ko ekainaren 3a (41 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, euskara eta abokatua
Emakumea eta bertsolaritza

Biografia

Aramaion jaioa da Andere, 1982ko ekainaren 3an, eta Aramaion bizi izan da betidanik. Bi senidetan zaharrena da. Ama Otxandiokoa eta aita Aramaiokoa ditu.

16 urterekin Aramaioko Bertso-Eskolan ikasle hasi zen. Oihane Perea bertsolaria irakasle izan zuen, eta bertsogintzak Araba ezagutzeko aukera eman zion lehenik, eta Euskal Herria ezagutzekoa gero.[1]

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide lizentziatura osatu zuen eta Enpresa Zuzendaritza Eskolako Giza Baliabideen Zuzendaritzako Masterra du. Euskara, gaztelania eta ingelesa dakizki.[2]

Ibilbidea

LAB sindikatuko abokatua da lanbidez, bertsolaria, eta ama. Haurrei bertso eskolak ematen ere badabil.[1]

2019ko urtarriletik LKSn ari da lanean kooperatiba gaiak, lan arlokoak eta auziak zein arbitrajeak bideratzen.

Goiena herri aldizkarian idazten du.[3] Besteak beste, Hondakin industrialak idatzi zuen Zaldibarko luizian harrapatutako bi langileek desagertuta jarraitzen zutenean, 2020ko otsailaren 14an.[4]

Bertsolaritza

Arriolabengoaren lehen plaza, 1997. urtean Arabako Eskolarteko Txapelketa izan zen, Gasteizen. Arabako Eskolarteko Txapelketan, San Prudentzio sariketan, Bertxoko Sariketan, Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartu du. 2010eko Arabako Kuadrilla artekoan txapelduna izan zen Aramaioko taldean. Arabako Bertsolari Txapelketaren Talde Antolatzaileren kidea izan da eta Arabako Bertsozale Elkartearen zuzendaritzan Sustapen arduraduna izan da.[5]

2022ko apirilaren 3an Andere Arriolabengoa aramaioarrak irabazi zuen Trebiñun Arabako XV. Bertsolari Txapelketako hirugarren final-zortzirena.[6] Arriolabengoak 192,5 puntu lortu zituen. Haren atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Xabi Igoa (191), Asier Rubio (176), Irati Anda (175,5), Danel Herrarte (174) eta Oier Arbina (172,5). Gai-jartzaile lanetan Lierni Altuna aritu zen.[7]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak