Arabako Bertsolari Txapelketa

Arabako Bertsolari Txapelketa bertsolaritzaren arloan herrialde honetan antolatutako ekimen garrantzitsuena da. Asier Otamendi da txapel gehien jantzi izan duen bertsolaria[1].

Arabako Bertsolari Txapelketa
Peru Abarrategi txapeldunaren agurra, 2022an
AntolatzaileaEuskal Herriko Bertsozale Elkartea
Lehen ekitaldia1984
Txapel gehienAsier Otamendi (9 txapel)
Azken txapeldunaAroa Arrizubieta (2024)
Asier Otamendik bederatzi aldiz jantzi du txapela.
2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako oholtza.
2020ko Koadrila artekoa Aramaioko Izenbakuek taldeak irabazi zuen.
2021eko Binakako txapelketaren finala, Legution.

Historia

Arabako bertsolari txapelketen ibilbidea

Arabako Bertsozale Elkartea 1993an sortu bazen ere lehenagokoak dira arabarren arteko bertsolari txapelketak, Gasteizko eta Aiarako bertso-eskolak (Arabako zaharrenak) sortu zirenekoak hain zuzen ere. Horien eskutik probintzia mailako lehen Txapelketa Nagusia antolatu zuten 1984an.

Geroago, 1987tik 2000ra "Araba-Bizkaiko txapelketa" burutu zuten, bertsolari bizkaitarrekin elkarlanean. 1990etik 2001era paraleloki "Prudentzio Deuna-Estibalizko Ama" bertso sariketa antolatu zen, tarte hartan Araba mailako sari nagusia izan dena. Araba-Bizkaia txapelketan irabazle guztiak bizkaitarrak izan ziren[2] eta ondorioz Prudentzio Deuna Txapelketaren irabazleak kontsideratzen dira urte haietako Arabako txapeldun[3].

Araba-Bizkaiko txapelketak ematen zuen Bertsolari Txapelketa Nagusian aritzeko txartela, eta arabarrek txapelketa nagusian haien presentzia segurtatzeko 2002tik aurrera urtero Arabako Bertsolari Txapelketa bera abiatu zuten. Negu partean jokatzen da eta finala Gasteizen izaten da beti, Principal antzokian normalean, martxoaren amaieran edo apirilaren hasieran. 2009tik aurrera bi urtean behin jokatzen da.

Bestelakoak: kuadrilla artekoak eta binakakoa

2010etik aurrera bi urtean behin "Arabako Bertso Kuadrila Arteko Txapelketa" jokatzen da. Txapelketaren urterokotasunak sortua zuen errutinari aurre egin eta bertsolari, gai jartzaile eta epaile harrobia handitzeko helburuaz. Lehenengo bi ekitaldiak arrakastatsuak izan ziren. 2014an eta 2016an lehiakortasuna ekidin nahian ez zen txapelketa gisa antolatu eta beraz urte horietako irabazlerik ez dago. 2018an berriz ekin zioten lehiaketa formatuari eta ordutik aurrera hiru talderen arteko finalak jokatu dira[4].

2021eko bakarkako txapelketarako sailkapen fasea burutu ondoren COVID-19 pandemiak eragindako murrizketek txapelketaren martxa egokia oztopatuko zutelakoan formato berri bat inprobisatu zen, binakako txapelketa[5]. 2022ko negurako planteatu zen bakarkako txapelketa berria eta hau ere udaberrira atzeratu behar izan zen.

Txapelketak

1984ko Arabako Txapelketa

EdizioaUrteaTxapeldunaTxapeldun ordea
I1984Juan Isasi "Txinotxu"Txerren Ormaetxea

Araba-Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1987-1998)

EdizioaUrteaTxapeldunaTxapeldun ordea
I1987Jon LopategiXabier Amuriza
II1990Jon EnbeitaUnai Iturriaga
III1992Jon EnbeitaUnai Iturriaga
IV1994Unai IturriagaAritz Lopategi
V1996Unai IturriagaAritz Lopategi
VI1998Igor ElortzaUnai Iturriaga

Prudentzio Deuna Bertso Saria (1990-2001)

EdizioaUrteaTxapeldunaTxapeldun ordea
I1990Abel EnbeitaJuanjo Respaldiza
II1991Pedro BizkarguenagaJesus Angel Santa Kruz
III1992Rikardo Gonzalez de DuranaSerapio Lopez
IV1993Zigor EnbeitaDaniel Castaño
V1994Zigor EnbeitaOihane Perea
VI1995Rikardo Gonzalez de DuranaAsier Otamendi
VII1996Asier IriondoAsier Otamendi
VIII1997Asier OtamendiAsier Iriondo
IX1998Asier OtamendiOihane Perea
X1999Asier OtamendiOihane Perea
XI2000Asier OtamendiOihane Perea
XII2001Asier OtamendiRuben Santxez

Arabako Bertsolari Txapelketa (2002-egun)

EdizioaUrteaTxapeldunaTxapeldun ordea
II2002Asier OtamendiManex Agirre
III2003Zigor EnbeitaOihane Perea
IV2004Asier OtamendiOihane Perea
V2005Asier OtamendiOihane Perea
VI2006Zigor EnbeitaOihane Perea
VII2007Oihane PereaIñaki Viñaspre
VIII2008Asier OtamendiManex Agirre
IX2009Oihane PereaAsier Otamendi
2010¹AramaioGasteiz (Kakiturri-Ehari)
X2011Manex AgirreAsier Otamendi
2012¹Agurain (Sorginetxe)Aiaraldea (Altubekeoak)
XI2013Oihane PereaManex Agirre
2014¹Irabazlerik gabe.
XII2015Manex AgirreIñaki Viñaspre
2016¹Irabazlerik gabe.
XIII2017Oihane PereaAsier Otamendi
2018¹Aramaio
(Ibabeko Bertaren bilobak)
Erreralekor Birizik!
Txandrio
XIV2019Iñaki ViñaspreManex Agirre
2020¹Aramaio (Izenbakuek)Sumendiola bete poto
Konde basoko iluek
2021²Manex Agirre eta Martin Abarrategi
XV2022Peru AbarrategiManex Agirre
2023¹Gasteiz (Katuko muinoak)Errexala
Izena pentsau bida
XVI2024Aroa ArrizubietaManex Agirre
  • ¹ Arabako Koadrila arteko txapelketak. 2014 eta 2016ko ekitaldiak ez ziren lehiaketa erara planteatu, horregatik ez dago irabazlerik. 2018tik aurrera hiruko finalak izan ziren.
  • ² Arabako Binakako Txapelketa.

Txapelak

Txapelketa guztiak kontutan hartuta (Arabako txapelketa + Prudentzio Deuna sariketa) honako hau da garaipenen taula:

BertsolariaTxapelakUrteak
Asier Otamendi91997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2004, 2005, 2008
Zigor Enbeita41993, 1994, 2003, 2006
Oihane Perea42007, 2009, 2013, 2017
Rikardo Gonzalez de Durana21992, 1995
Manex Agirre22011, 2015
Juan Isasi "Txinotxu"11984
Abel Enbeita11990
Pedro Bizkarguenaga11991
Asier Iriondo11996
Iñaki Viñaspre12019
Peru Abarrategi12022
Aroa Arrizubieta12024

Finaleko parte hartzeak (2002- )

Arabako Txapelketaren aro berriko (2002-tik aurrera) finalistak. Manex Agirrek 2024 arteko final guztiak jokatu ditu eta Oihane Pereak oholtzetatik erretiratu arteko guztiak.

BertsolariaTxapelakUrteak
Manex Agirre152002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013, 2015, 2017, 2019, 2022, 2024
Oihane Perea142002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013, 2015, 2017, 2019, 2022
Iñaki Viñaspre132004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013, 2015, 2017, 2019, 2022, 2024
Asier Otamendi122002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013, 2017, 2024
Juan Mari Juaristi72002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2009
Zigor Enbeita72003, 2005, 2006, 2007, 2008, 2011, 2015
Ruben Santxez52002, 2003, 2004, 2013, 2015
Xabi Igoa42015, 2017, 2019, 2022
Peru Abarrategi32019, 2022, 2024
Rikardo Gonzalez de Durana22002, 2009
Aroa Arrizubieta22019, 2024
Paula Amilburu22022, 2024
Andere Arriolabengoa12008
Ander Solozabal12011
Jagoba Apaolaza12013
Serapio Lopez12017

Erreferentziak

Kanpo estekak