André Madré

André Madré (Hazparne, 1907Paris, 1971) euskal zinema zuzendaria eta Frantziako armadako jenerala izan zen. Euskarazko lehen film luzea egin zuen: Gure Sor Lekua.

André Madré
Bizitza
JaiotzaHazparne, 1907
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaParis, 1971 (63/64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta militarra

Bizitza

Hazparnen jaio zen 1907an, okinaren familian. Versaillesen ikasi zuen eskola militar batean eta abiadore bihurtu zen 1927an[1].

Parisen, 1953ko Euskararen Egunaren urteroko bileraren ondorioz, Teodoro Hernandorenaren iradokizuna betetzen saiatu zen: euskarazko film bat egitea[2]. 1956an estreinatu zen Hazparnen[3].

Film emanaldiak antolatu zituzten hainbat herritan[4].

Dakarreko euskal arrantzaleei buruzko beste film bat ere egiteko asmoa zuen, baina proiektu bat baino ez zen geratu[2].

1971n hil zen Parisen[5].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.