Angora

Wikimediako argipen orri

Angora[1][2] Turkiako hiriburua den Ankara hiriak eta inguruko Probintziak (vilayet) zuen izena da, 1930. urtean aldatu zuten arte.

Hiriak hainbat animalia arrazari izena eman die:

  • Katu arraza bat: Angora katua
  • Ahuntz arraza bat: Angora ahuntza
  • Untxi arraza bat: Angora untxia

Munduan famatua da bertan sortzen zen artile motagatik, Angorako artilea deiturikoa Angora ahuntzaren edo Angora untxiaren iletik ateratakoa. Angora ahuntzarekin eginiko ehunari mohair ere deritzo.

Erreferentziak

Kanpo estekak