Ankara

Ankara[2][3] Turkiako hiriburua da eta bigarren hiririk handiena da, 5.130.000 biztanlerekin, Istanbulen ondoren.

Ankara
Ankara
Ankara
metropolitan municipality in Turkey (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Turkia
AlkateaMansur Yavaş
UTC+2 (udan UTC+3)Ordu eremua
AlkateaMansur Yavaş (en) Itzuli
Izen ofizialaAnkara
Angora
Jatorrizko izenaAnkara
Posta kodea06000–06999
Geografia
Koordenatuak39°56′09″N 32°50′19″E / 39.9358°N 32.8387°E / 39.9358; 32.8387
Map
Azalera2.516 km²
Altuera938 [1]
Demografia
Biztanleria5.503.985 (2018)
0 (2018)
Dentsitatea214,73 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia312
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakMinsk, Miami, Pavlodar, Asgabat, Astana, Pekin, Bixkek, Bukarest, Chisinau, Hanoi, Kiev, Kuala Lumpur, Kuwait, Nikosia, Manama, Mosku, Tirana, Kinshasa, Bissau, Ufa, Muqdisho, Sana, Washington, Sofia, Tbilisi, Islamabad, Bangkok, Khartum, Santiago, Damasko, Amman, Seul, Duxanbe, Sarajevo, Pristina, North Nicosia (en) Itzuli eta Budapest
Matrikula06
Hizkuntza ofizialaturkiera
http://www.ankara.bel.tr

Denboran zehar izen ezberdinak izan ditu. Honela garai klasikoan Áŋkyra deitzen zen, erromatarren garaian Ancyra eta 1930 arte Angora edo Engürü.

Hiritik Enguri Su ibaia igarotzen da, eta mendixka batean kokatuta dago.

Klima

    Datu klimatikoak (Ankara (1970–2011)    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C)16.619.926.430.633.037.040.840.436.032.224.419.840.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)4.36.711.917.122.226.630.330.226.019.712.46.217.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)-3.0-2.01.15.79.713.116.116.112.07.42.2-1.06.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C)-21.2-21.5-19.2-6.7-1.65.06.87.22.5-3.4-8.8-17.2-21.5
Pilatutako prezipitazioa (mm)39.233.436.750.050.335.315.512.017.533.235.442.5401
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm)11.110.410.612.312.58.93.93.03.87.58.811.0103.8
Eguzki orduak74.498.9164.3189.0260.4309.0350.3325.5276.0198.4126.068.22440.4
Iturria: www.dmi.gov.tr[4]

Historia

Ankara Brontze Aroan sartu zen historian, Hatti zibilizazioa agertu zenean. K.a. XX. mendean, hititak iritsi ziren eskualdera eta, geroago, frigiarrak, lidiarrak eta persiarrak. III. mendean, galata izeneko leinu zeltak hiriburua bertan kokatu zuen. erromatarrek hiria konkistatu zuten eta, geroago, bizantziarren kokapen garrantzitsu izatera igaro zen. 1071an, Alpaslan sultan seljukidak hiria hartu eta XX. mendea arte iraun zuen aginte seljukida eta otomandarra hasi zuen.

Turkiako Errepublika estatu modernoa sortzean, Ankara herri txiki bat baino ez zen, 15.000 biztanle ingurukoa. Hala ere, hiriburu izendatu zuten, garai hartan Istanbul aliatuek hartua baitzuten 1919-1922 artean. Turkiako Independentzia Gerra amaitzean, 1923ko urriaren 13an, Ankara hiriburu izaten jarraitu zuen, errepublikaren sortzaile zen Mustafa Kemal Atatürken nahiari jarraituz. Horrela, Istanbulen ahultasun geoestrategikoa saihestu nahi zuen, hiriburu berria estatu eremuaren erdigune geografikoan kokatuz. 1930eko martxoaren 28an, hiriak antzinako Angora izena ordezkatu zuen, gaurkoa hartuz.

Demografia

UrteaBiztanleria
20104.431.719
20073.901.201
20003.703.362
19902.583.963
19852.251.533
19701.209.000
1965906.000
1960646.000
1955453.000
1950287.000
192775.000

Hiri eta herri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak