Antonia Bandres

Maria Antonia Bandres Elosegi (Tolosa, 1898ko martxoaren 6a - Salamanca, 1919ko apirilaren 27a) moja jesuitina izan zen. Bere fedea hain zen sutsua ezen Miguel Unamuno eta Indalecio Prieto bezalako agnostikoetan ere eragina izan zuena[1].

Antonia Bandres

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Antonia Bandrés y Elósegui
JaiotzaTolosa1898ko martxoaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaSalamanca1919ko apirilaren 27a (21 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmoja katolikoa
Santutegia
Apirilaren 27
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaJesusen Alabak

Ramon Bandres Azkue eta Teresa Elosegi Ansolaren hamabost seme-alabetatik bigarrena izan zen[1][2]. Jaio eta bi egunetara bataiatu zen[3]. Lau urterekin sendotza jaso zuen[3] eta 1909ko maiatzaren 23an lehen jaunartzea[4].

Lehen hezkuntza etxean jaso zuen osasun txarra zela eta[3]. Gero, jesuitinek zuzendutako San Jose ikastetxean ikasi zuen[5]. Gaztea zenean, Tolosako auzo txiroetan berri ona zabaltzen zuen[5][6].

Moja izan aurretik ere, Antoniak bere bizitza Jainkoari eskaintzeko zin egin zuen Antonio bere osaba eta aitabitxiaren salbaziorako[3]. Antonio agnostikoa zen baina geroago Jainkoarengan sinestu zuen[5].

1913ko martxoan, ariketa espiritualetan, kastitate-boto pribatua egin zuen[4] eta Ama Kandida Maria Jesuskoaren hitzak gogoratu zituen: «Jesusen alaba izango zara»[3].

1915eko abenduaren 8an, 17 urterekin, Jesusen Alaben kongregazioan sartu zen[6] eta 1918ko maiatzaren 31ean botoak eman zituen[1]. Natalia, Antoniaren ahizpa nagusia, moja egin zen baita ere[4].

Urte hartako ekainean, gaixotu zen. Artatu zuen Filiberto Villalobos medikuak deklaratu zuen bere fedeak harritu zuela, nahiz eta bera agnostikoa izan[1]. Antoniari buruz kontatu zien Miguel Unamunori eta Indalecio Prietori, eta haiek ere harrituta geratu ziren[7].

1919ko apirilaren 25an, Ostiral Santuan, Antoniak biatikoa hartu eta betiko botoak eman zituen[3]. Apirilaren 27an hil zen[3].

1996ko maiatzaren 12an dohatsu bilakatu zen[6].

Erreferentziak

Kanpo estekak