Antonia Gimeno Travesset

Saskibaloi jokalaria eta entrenatzailea

Antonia Gimeno Travesset (Bartzelona, 1941eko abenduaren 2a) aintzidaria da Espainiako emakumezkoen saskibaloi arloan, Espainiako saskibaloiko emakumezkoen lehen selekzioan nazioarteko jokalari gisa eta entrenatzaile gisa.

Antonia Gimeno Travesset

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonia Gimeno Travesset
JaiotzaBartzelona1941eko abenduaren 2a (82 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria eta saskibaloi entrenatzailea
Ibilbidea
TaldeakUrteakPosZbk
Club Esportiu Cottet (en) Itzuli1959-1965
Picadero JC (en) Itzuli1968-1972
Spain women's national basketball team (en) Itzuli1963-1963
 
Jasotako sariak

Ibilbidea

Jokalari

1955. urtean 14 urte zituela hasi zen Club Baneston jokatzen. Gero Cottet-Indo CDan jokatu zuen eta Kopa bat (1960) eta Kataluniako hiru txapelketa irabazi zituen (1961, 1962, 1963). 1968tik 1972ra Santa Cruz Tenerifeko Picadero JC taldeko eta, azkenik, OM-eko(Officine Meccaniche) jokalaria izan zen.[1]

Erabateko nazioartekoa izan zen Espainiarekin, jokalari-garaian. 1963ko ekainaren 16an Malgrat de Mar herrian Espainiako lehen saskibaloi-selekzioa osatu zuten lehen hamabi emakumeetako bat izan zen, Suitzako selekzioaren aurkako lagunarteko partida batean. Partida hori porrotarekin (31-40) eta bi egun geroago, lehen garaipenarekin (47-39), burutu zuten.[2][3] 32 urte zituela, 1983an, Tenerifen amaitu zuen saskibaloi-jokalari karrera.[4]

Entrenatzaile

1970eko hamarkadan, Santa Cruz Tenerifeko Jasokundearen Ikastetxeak kontratatu zuen kirola koordinatzeko eta saskibaloiaz arduratzeko.[5] 17 urte eman zituen Kanarietan hainbat talde entrenatzen, hala nola Tenerife Krystal CBa, 1976/1977 denboraldian goreneko mailara igotzea lortuz.[5] Antonia Gimeno, Mercedes Marrerok dioenez, "emakumezkoen saskibaloirako funtsezko entrenatzailea izan zen Tenerifen eta Kanarietan".[6]

Halaber, Cajalón Zaragozako eta CN Canoeko entrenatzailea izan zen. Aldi berean, 1991ra arte, Espainiako federazioko teknikaria izan zen, eta bertan entrenatzaile laguntzaile aritu zen Espainiako selekzio emakumezko gazte, junior eta seniorren selekzioan. Kataluniara itzuli zenean, Draft Gramenet zuzendu zuen, eta 2003tik 2005era, CB Sant Justeko sustapen-taldeak.[1]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2016 Omenaldia Tenerifeko emakumezkoen saskibaloiaren historiari buruzko festa handian, Santa Cruz-Ofra kirolguneko Sergio Rodríguez kiroldegian, FIk antolatutako ekitaldien barruan. 75. urteurrena zela eta.
  • 2013 Emakumezkoen saskibaloiko espainiar aitzindariei omenaldia, emakumezkoen selekzio nazionaleko lehen partidaren 50. urteurrenean (1963ko ekainaren 16an Suitzaren aurka), eta Perugiako Europako urrearen 20. urteurrena (1993), FEBk Alcobendasen antolatua.[7][8]
  • 2009 Kataluniako Saskibaloiaren Historiko izendapoena jaso zuen.[9]
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Antonia Gimeno Travesset

Erreferentziak

Kanpo estekak