Antton Etxeberria

gipuzkoar aktore eta titiriteroa

Antton Etxeberria Urretabizkaia (Donostia, 1959ko maiatzaren 2a[1] - ib., 2018ko urriaren 19a) gipuzkoar aktore eta titiriteroa izan zen.[2]

Antton Etxeberria

Bizitza
JaiotzaDonostia1959ko maiatzaren 2a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2018ko urriaren 19a (59 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, txotxongilolaria eta antzerki ekoizlea
IMDB: nm2188153 Edit the value on Wikidata

Biografia

1980ko hamarkada hasieran, Sebastopoleko Titiriteroak konpainia sortu zuen, Donostiako Zorroagako fakultateko beste hainbat ikaslerekin batera.[3] Artista polifazetikoa izan zen, eta askotariko lanetan jardun zuen bere ibilbidean, hala nola antzerki ekoizle, gidoilari eta antzerkigile. Aktore gisa, Jose Maria Tuduriren Karlistadaren kronika 1872-1876 (1988) eta Santa Cruz, el cura guerrillero (1990) nahiz Julio Medemen Behiak (1991) filmetan parte hartu zuen, baita Goenkale eta Piratak telesailetan ere.[4] Kale antzerkirako hainbat eta hainbat lan ekoitzi zituen, baita haietan aktore gisa aritu ere.[5][6] Euskaldunon Egunkaria-k sustatutako Euskal Tonbolan ere aritu izan zen.[7]

Gizarte mugimenduetan oso pertsona ezaguna zen.

Lanak

Antzerki-dokumentazioen Zentroan lan hauek erregistratu ziren Sebastopoleko Titiriteroak taldearen izenean:[8]

  • ¡Ay, Nicaragua! (1984)
  • Lo que yo te diga (1985)
  • Dantza's show (1986)
  • Pastoral titiritera (1987)
  • Mari Galanta (1989)
  • Desechos humanos (1993)

Ekoizle eta aktore moduan:[9][10][11]

  • ‘Olentzero joan zaigu’, ‘Payasos titiriteros’, ‘El rompecabezas de Mamutxo’, ‘El camino de los zíngaros’, ‘La ruta de la seda’, ‘Boliwood y danzas de la India’, ‘La Iliada’, ‘La Odisea’, ‘Las mil y una noches’ y ‘El Quijote’

Filmetan aktore gisa:

ETBko telesailetan aktore gisa:

Erreferentziak

Kanpo estekak