Anuska Esnal Oliden

Orioko alkatea

Anuska Esnal Oliden (Orio, Gipuzkoa, 1980ko abenduaren 1a) Orioko emakumezko bigarren alkatea izan da.[1] Gizarte langintzan graduduna da, eta Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzuko koordinatzailea zen Gipuzkoan, 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Bildu koalizioaren izenean alkate hautatu zuten arte.[2]

Anuska Esnal Oliden

Orioko alkatea

2019 -
Bizitza
JaiotzaOrio1980ko abenduaren 1a (43 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta gizarte-langilea
Lantokia(k)Orio
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

2023ko ekainaren 17an Orio udalerriko alkate bilakatu zen, bigarren aldiz, 2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[3]

Biografia

Anuska Esnal Oliden gizarte langilea da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko gizarte larrialdi zerbitzuko burua izan zen 2014tik 2019ra. Bere lanean gertutik ezagutu ditu bazterketaren eta bortxaketaren ondorioak, eta horiek jasaten dituzten lagunak. Horrez gain, kudeaketan eskarmentua, administrazioarekin harreman zuzena eta herrigintzan esperientziaduna da. Orioko Herri Ikastolako lehendakaria ere izana da.[4]

Politikari ibildea

Anuska Esnal Oliden, 2023.06.17

2019ko udal hauteskundeetan, historian lehenengo aldiz, Euskal Herria Bildu koalizioak, 6 zinegotzi lortuta, EAJ/PNV alderdiari boto eta zinegotzi kopuruan gailentzea lortu zuen. PSE-EE eta ORAIN Orioko Aukera Independentea herri plataformak eserleku bana lortu zuten. 2019ko ekainaren 15ean, PSE-EEren eta ORAINen abstentzioekin, Anuska Esnal hautatu zen alkate.[5]

2023ko otsailaren 23an Orioko EH Bilduren hautagaia maiatzeko udal hauteskundeetan alkate karguan zegoen Anuska Esnal izango zela jakinarazi zuten Arraunetxen egindako ekitaldian.[6]

2023ko ekainaren 17an hamar aldeko boza jaso zituen EH Bilduko zerrendaburu Anuska Esnal Olidenek alkatea aukeratzeko bozketan, hiru boto zuri ere izan ziren. Beraz, datozen lau urtetan ere Esnalek jarraituko du alkate karguan.[7]

Erreferentziak

Kanpo estekak