Arcadia Olenska-Petryshyn

Arcadia Olenska-Petryshyn, jaiotzez Arkadia Ivanivna Olenska[1], (ukraineraz: Аркадія Іванівна Оленська; Roznoxyntsi, 1934ko ekainaren 19a[2] – North Brunswick, 1996ko maiatzaren 6a) ukrainar-estatubatuar artista, arte kritikari eta argitaratzailea izan zen.

Arcadia Olenska-Petryshyn
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakАркадія Іванівна Оленська
JaiotzaRoznoshyntsi (en) Itzuli1934ko ekainaren 19a
Herrialdea Ukraina
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNorth Brunswick (en) Itzuli1996ko maiatzaren 6a (61 urte)
Hobiratze lekuaSaint Andrew Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Ezkontidea(k)Volodymyr Petryshyn (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea
Hunter College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarte-kritikaria, margolaria eta idazlea

Find a Grave: 211541302 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Roznoxyntsin jaio zen 1934an. 1944an Ukraina utzi zuen eta Augsburgera joan zen familiarekin bizitzera. Bost urte geroago, New Yorkera joan ziren. Washington Irving eskolan eta Hunter unibertsitatean ikasi zuen eta graduondoko ikasketak Chicagoko Unibertsitatean egin zituen. 1956an Walter Volodymyr Petryshyn matematikariarekin ezkondu zen[3][4].

Batez ere litografia eta olio-pintura lantzen zituen. Bere margolanen erakusketak New Yorken, Toronton, Bruselan, Shenyangen, Kieven eta Lviven antolatu ziren[5]. New York Group Ukrainako artista eta idazleen elkarteko kide aktiboa izan zen, eta Ukrainako Artista Gazteen Elkartea sortzen lagundu zuen[3].

Sutxasnist Ukrainako literatura eta kulturari buruzko aldizkariko arte-editorea izan zen[3].

1996ko maiatzaren 6an, senarrak haien etxean hil zuen North Brunswicken, New Jerseyn[5][6][7][8][9][10]. Geroago errugabetzat jo zuten gaixotasun mentalarengatik[11].

Olenska-Petryshynen lanak hainbat bilduma publiko eta pribatutan daude, New Yorkeko Ukrainar Museoan[3][9][2] eta New Jersey Estatuko Museoan[12] barne.

Erreferentziak

Kanpo estekak