Arthur Ashkin
Arthur Ashkin (New York, 1922ko irailaren 2a - Ocean City, New Jersey, 2020ko irailaren 21a) fisikari estatubatuarra izan zen. 2018ko Fisikako Nobel sariaren irabazleetako bat izan zen, Donna Strickland eta Gérard Mourourekin batera[1].
Arthur Ashkin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brooklyn, 1922ko irailaren 2a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Rumson (New Jersey), 2020ko irailaren 21a (98 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cornell Unibertsitatea 1952) Doktoretza Columbia Unibertsitatea James Madison High School (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | Bell Labs Lucent (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ingeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Ameriketako Fisika Elkartea Ingeniaritzako Akademia Nazionala |
Laser izpien mikropartikulen manipulazioan lan egiten hasi zen 1960ko hamarkadaren amaieran[2], eta bere ikerketek pintza optikoen asmakuntza ekarri zuten 1986. urtean. Atomoak, molekulak eta zelula biologikoak manipulatzeko erabiltzen den prozesu optikoaren ikerkuntzan aitzindaria izan zen baita ere. Giltzarria argiaren erradiazio presioa da. Hainbaten arabera, Ashkin pintza optikoen ikerkuntza eremuaren aita da[3], eta honegatik lortu zuen 2018ko Fisikako Nobel saria. Nobel sari bat jaso duen pertsona zaharrena da.[4]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |